Pertsona-izenak

- Ayuda

*: Reemplazar uno o más caracteres
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Reemplazar un solo caracter
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Búsqueda

2101 resultados para *:* [141 - 150]

Amata (emakumezkoa)

  • Amada (es)

  • Latineko Amatus 'maitatua' hitzetik sorturiko Erdi Aroko euskal izena. 1249an ageri da, Ipar Euskal Herrian. Gaztelaniazko Amada aldaera ere erabili izan da gure artean. Santuaren eguna urtarrilaren 20an da.

Amate (emakumezkoa)

  • Amada (es)

  • Amada santu-izenarentzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Maite eta Amata.

Amatza (emakumezkoa)

  • Iurretako (Bizkaia) Done Martieren ermitan dagoen Andre Mariaren irudia. Elizatxo honen lehendabiziko aipamena 1072.ekoa da, Antso Peñalengoa erregeak Kukullako Donemiliagari (Errioxa) atxiki zionekoa: '... Sancti Martini de Ihurrieta'. Santuaren eguna uztailaren 4an da.

Amele (emakumezkoa)

  • Amelia (es), Amélie (fr)

Ameli (emakumezkoa)

  • Amelia (es), Amélie (fr)

  • Jatorri zehaztu gabeko izena: batzuen ustez, grekoko amalós izenetik datorke; beste batzuen iritziz, ordea, germanierazko Amalberga izenean duke sorburu. Amalia izeneko santua Belgikan bizi izan zen VIII. mendean. Jatorrizko izenak -a bazuen ere, euskaraz ohikoa da -ia amaiera duten izenetan galtzea hurbiltasun kutsua emateko. Santuaren eguna irailaren 19an da.
    Aldaera: Amale.

Amelia (emakumezkoa)

  • Jatorri zehaztu gabeko izena: batzuen ustez, grekoko amalós izenetik datorke; beste batzuen iritziz, ordea, germanierazko Amalberga izenean duke sorburu. Amalia izeneko santua Belgikan bizi izan zen VIII. mendean. Santuaren eguna irailaren 19an da. Aldaera: Amale (Deun-ixendegi euzkotarra).

Ametsa (emakumezkoa)

  • Hitz arrunta, duen esanahiagatik 'ametsa', 'nahikaria' euskaraz pertsona-izentzat usu erabilia.

Ametza (emakumezkoa)

  • Laranga auzoko Andre Mariaren adbokazioa, Mutrikun (Gipuzkoa). Horretaz gain, haritz mota bat ere bada (Quercus pyrenaica).

Ameztia (emakumezkoa)

  • Ezkurra eta Ezpelura ibaien arroak banatzen dituen Malerrekako (Nafarroa) mendia. Osagaiak: ametz 'zuhaitz izena', -di (-ti) eta -a.

Amilamia (emakumezkoa)

  • Agurain (Araba) inguruan, Entzia mendiko Lezao haitzuloan bizi den izaki mitologikoa. Ile horikoa maiz izaten da leizearen atean ilea orrazten, lamina gehienak bezala. Aiurri atsegin eta onekoa; behartsuen laguna da.

Todas las páginas:

Sede principal

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centro de Investigación

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Sedes

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Asociación

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper