2498 results for *:* [191 - 200]
Kuartango ibarreko (Araba) Andre Mariaren adbokazioa. Bertan XVI. mendean gaztelua egon zen. Herriaren inguruan arkeologia hondakin asko daude; aipagarriena Ataguren-go trikuharria da. 1514an hemendik Ameriketara joan zen Peru Pascual Andagoya konkistatzaile ezaguna. Eliza erromanikoa da, baina XVI. mendean berritu zuten.
Erromatarren garaiko Akitaniako idazkunetan (I-III mendeak) agertzen den euskal izena, Andere-tik eratorria. Erdi Aroan ere maizkara azaltzen da, Leiren (Nafarroa), Valpuestan (Burgos) eta Kukullako Donemiliagako(Errioxa) dokumentazioan ikus daitekeen bezala. Anderaxo (Luchon herriko museoan, Frantzia), Anderazo (Leire, 1211) eta Anderezu (Itzalle (Nafarroa), XI. mendea) aldaerak ere badira. Ikus Andere.
Andresa (es), Andrée (fr)
Erromatarren garaiko Akitaniako inskripzioetan agertzen diren izenetako bat da hau, Okzitaniako Tolosako museoan dagoen hilarri batean ikus daitekeen bezala. Erdi Aroan maiz aurkitzen dugu: 955ean Cardeñan (Burgos), 991n Apardozen (Nafarroa), 1085ean Leiren (Nafarroa) (Andre Auria Zaarra) eta 1330ean Artaxoan (Nafarroa), besteak beste. Irudi duenez, izenaren lehendabiziko osagaia handi-rekin zerikusia dukeen and- da (ikus Andos, gizon izenen zerrendan); bigarrena Akitaniako idazkunetako Er(h)e- emazteki izena bera dela dirudi, etorkiz 'emakumea' adiera dukeena.
Taxoaren (Nafarroa) ageri da, 1085ean. Antza denez Andre eta Dirida izenak dira honen osagaiak.
Erdi Aroko euskal izena; osagaiak Andre eta Landerra dira. Azken honetaz ikus Lander, gizon izenen zerrendan. Iratxen (Nafarroa) ageri da, 1164an.
Erdi Aroko izena, Andre-z eta -kin atzizki hipokoristikoaz osatua; bukaerako -a genero mozioa dateke. 950ean Anderquina ageri da Bureban (Burgos); Gaubeako Gurendes (Araba) herrian 1101ean Anderkina Dominicoz eta Anderazo Munnioz dokumentatzen dira, eta 1107an Anderkina Albariz Añanan (Araba). Aldaera: Andrekina.
Berriz (Bizkaia) herriko auzoa eta Andre Mariaren ermita, Oizko Sarrimendiren azpialdean dagoena. Antzina Berrizko elizara eramaten zen irudia euria eskatzeko. Lehen jaia otsailaren 2an baizik ospatzen ez zen arren, gaur egun Asentzio egunean ere egiten da, Pazkoko zazpigarren igandean.
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.