572 results for *:* [171 - 180]
Erdi Aroko antroponimoa eta Nafarroako herri baten izena (gaztelaniaz Monreal, Ibargoitin). Bertan egon zen gazteluan, gau ilunetan, Juan Liren mamua ibiltzen omen da, noraezean, Nafarroa Gaztelako konkistatzaileei saltzeagatik zigorturik baitago. Justo Garate idazleak (Bergara, 1900 - Mendoza [Argentina], 1994) izen hau erabili zuen goitizentzat. Aldaerak: Eilo eta Eilon.
Emeterio (es)
Grekoko Emeterionetik dator. Emeterio eta Zeledon anaiak Calahorra (Errioxa) hirian martirizatu zituzten IV. mendean eta bertako patroiak dira. Hil zuten lekuan eraiki zen hiriko katedrala eta horregatik dago harresietatik kanpo. Euskal Herriaren zati handi bat mendeetan zehar Calahorrako elizabarrutikoa izan zenez gero, debozio handia izan dute gure artean. 1596ko Refranes y Sentencias liburuan Larrabetzuko (Bizkaia) esaera hau biltzen da: “Done Meterii Zeledon Porru ereiaro on”. Santuaren eguna martxoaren 3an da. Aldaera: Meteri.
Emiliano (es), Émilien (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Emiliano izenaren baliokidea. Aemiliusen Aemilianus ‘aemiliatarra’ latineko jentiliziotik dator; Aemilia leinua Erromako zazpi nagusietako bat zen. Honela deitu diren santu asko daude, baina ezagunena Trevikoa (Italia) da. Kondairak dioenez, lehoiek jan zezaten eraman omen zuten zirkura, baina basapiztiek ez zioten ezer egin. Santuaren eguna abuztuaren 8an da. Aldaerak: Emiri eta Milian. Ikus Emilio.
Emilio (es), Emile (fr)
Emilio (es), Emile (fr)
Emilio izenaren Erdi Aroko euskal aldaera. Ikus Emilio.
Aizkorri mendiko tontorra.
Arnaldo (es), Arnaud (fr), Arnault (fr)
Arnaut> izenaren ohiko aldaera Lapurdin eta Nafarroa Beherean, gaur egun oso zabaldua Euskal Herri osoan. Ikus Arnaut.
Eusebio Erkiaga (Lekeitio, 1912 - Bilbo, 1993) idazle eta euskaltzain osoaren goitizena.
Enrique (es), Henri (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Enrique izenaren baliokidea. Ikus Henrike.
Enrique (es), Henri (fr)
Ikus Henrike.
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.