1266 results for *:* [21 - 30]
Soriako herria eta Agredako Maria Jesus idazle mistikoaren izengoitia. Honek Arantzazuko Ama Birjinaren erromantzea izkiriatu zuen. Hona amaiera: 'Ama Maria Agredakoak / emanen dizu fedea'.
Rosario (es)
Agur hitz arruntaz eta -ne amaieraz osatutakoa. Gaur egun nonbaitetik alde egitean erabiltzen da batez ere, 'adio' esanahiarekin, baina berez adiera zabalagoa du. 1936an Lizarrako (Nafarroa) aginte militarrak debekatu zuen hitz hau erabiltzea: 'Asimismo, se prohibe la palabra 'Agur', importada por los separatistas en lugar del 'Adiós' genuinamente español. (...) aplicando (...) la pena que haya lugar'. Ikus Agurtzane.
Rosario (es)
Gaztelaniazko (Nuestra Señora del) Rosarioren baliokidetako Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen den izena, arrakasta handikoa. Erabilera zabala izan zuen, baina gerra ostean debekatu zuten eta horrela deitzen zirenei itzularazi. Santuaren eguna urriaren 7an da. Aldaerak: Agurne eta Gurtza.
Gipuzkoako herria eta Ataungo (Gipuzkoa) Aia auzoko Andre Mariaren eliza. Gaur egun dagoen eraikuntza berria da, aurrekoa 1825ean erre baitzen. Udalaren lehendabiziko aipamena 1025.ekoa da, Enneco Garciaiz-ek bertako jabegoak aipatzen dituenekoa: '...in villa quae dicitur Aya de Elcano'.
Dulantziko (Araba) Andre Mariaren ermita erromanikoa, XIII. mendekoa, Aiala herri hustuko eliza zena. Donejakue bidean dago eta debozio handia diote. Santuaren eguna maiatzaren 15ean da.
Nafarroako Ayesa herriarentzat J. Altadill idazle ezagunak Erromantizismo garaian proposatutako euskal izena. Euskarazko benetako izena Ageza da.
Germaniar jatorriko Asalais izenaren aldaera eta euskal mitologian gizakiak laguntzen eta oztopatzen dituen Aide 'jenioa'-ren bertsio femeninoa. Mitologian mundua bitan banatzen da: lehenik berezko gauzak daude eta gero Aiderenak. Azken hauek ezagutzen ez ditugunak dira.
Urraulgoitiko (Nafarroa) herria eta Andre Mariaren ermita. Bertan dagoen Arrosarioko Amaren irudia erromaniko berantiarra da.
Erdi Aroko euskal izena, Aimar-en baliokide femeninoa.
Udaberrian Afrikatik gurera etortzen den txoria ('enara'), olertiari eta literaturari esker udaberriaren adierazle bihurtu dena. Ainara hitza Ekialdekoa da, Lapurdikoa eta erabili izan zen Nafarroa eta Aragoitik Iparraldera espartinak egitera joaten ziren andrazkoak izendatzeko. Aldaerak: Elaia, Enara eta Enare.
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.