572 results for *:* [71 - 80]
Mutriku eta Mendaroko (Gipuzkoa) mendia, eta Entzia (Araba) mendikateko leize eta eskorta.
Idelfonso Olaberria (Ikaztegieta, 1940 - Hego Korea, 2018) frantziskotar idazlearen goitizena.
F. Navarro Villoslada idazlearen Amaya o los vascos en el siglo VIII liburuko pertsonaia, Amagoiaren semea. Izen honen esanahia ('hasiera') Amaia beste pertsonaia nagusiaren izenaren adierari ('bukaera'-ri) kontrajartzen zaio, kontakizuna lehendabiziko kristauen eta azkeneko jentilen ingurukoa baita. Asierek Eudon izena ere hartzen du eleberrian. Bertan behin baino gehiagotan aipatzen da hurrengo esaldia: Amaya da asiera
Italiako hiria (Assisi), bertako seme eta frantziskotarren ordenaren sortzaile izan zen San Frantziskori esker ezaguna. Ikusgarriak dira santuaren hilobiaren gainean eraikitako XIII. mendeko eliza eta Minervaren tenplua, gaur egun Andre Mariaren eliza bihurtu dena. Asisko San Frantziskoren eguna urriaren 4an da.
Gaztelaniazko Asterioren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Grezierako Asteríe antroponimotik dator eta hau astér 'izarra' izen arruntetik. Zeo titanaren alaba zen Asteriak itsasora bota zuen bere burua, Zeusen ihesi, eta Delos uharte ezaguna bilakatu.
Erdi Aroko izena, Euskal Herritik Asturiaseraino erabilia. Asuri 919. urtean agertzen da lekukotzat epaiketa batean, Espejon (Araba).
Euskal mitologiako izakia. Atarrabi eta Mikelats Mariren semeak dira; lehenak, bihotz onekoa denez, herriak eta uztak babesten ditu. Izena Atarrabia toponimotik atera zen, herribildu honetako seme izandako Aita Atarrabio frantziskotarraren ospearen ondorioz, Axular-en kasuan bezala.
Erdi Aroko izena, 1144an Fiteron (Nafarroa) dokumentatua.
Txomin Agirre (Ondarroa, 1864 - Zumaia, 1920) idazlearen goitizena. Euskalzale aldizkarian izkiriatu zuen eta Euskal Esnaleko zuzendaritzako kide izan zen; Euskaltzaindia sortzean euskaltzain oso izendatu zuten. Hiru lan nagusi utzi zizkigun: Auñamendiko Lorea, Garoa eta Kresala eleberriak.
Agustín (es), Augustin (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Agustin.
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.