572 results for *:* [61 - 70]
Antón (es), Antonio (es), Antoine (fr)
Anton izenaren hipokoristikoa edo lagun arteko izena, Euskal Herriko erdialdean eta ekialdean erabilia. Ikus Antonio.
Sancho (es), Sanche (fr)
Antso izenaren aldaera adierazkorra izan daiteke, baina Santxo-tik disimilazioz ateratako forma ere bai.
Antón (es), Antonio (es), Antoine (fr)
Anton izenaren hipokoristikoa edo lagun arteko izena, Euskal Herriko erdialdean eta ekialdean erabilia. Ikus Antonio.
Erdi Aroan maiz samar azaltzen da. Adibidez, Apalo de Zubelche aurkitzen dugu Iruñeko katedraleko dokumentazioan, 1119. urtean. XV. mendeko Peru Abendañokoren erostan honen aldaera zen Apala ageri zaigu, borrokan hildako Arratiako laguna aipatzean:
Mendiola hil deustak Gasto Apala,
bere laguntzat beste asko ditubala.
Aingeru Irigarai (Bera, 1899 – Donostia, 1983) idazle eta euskaltzainaren izengoitietako bat dugu Apat-Etxebarne; bestea Irular da. Apat zen amaren bigarren deitura. 1936an Sarara alde egin behar izan zuen bizitza salbatzeko eta itzultzean mediku lanetik bota zuten. 1966an Akademiak eskatuta lehenengo euskal izendegia argitaratu zuen. Bertan jaso zituen geroago arrakasta handia izango zuten Eneko eta Unax izenak, besteak beste.
Erdi Aroko izena. XII. mendean Alkotzen (Nafarroa) azaltzen da. Araban Aprez aldaera ageri da.
Bizkaian Quercus robur 'haritza' izendatzeko erabiltzen den hitza. Ikus Haritz.
Itza Zendeako (Nafarroa) herria eta Leitzako (Nafarroa) mendia. Herri honetako Belarzañeta izeneko aurkintzan Errolanek Aralarren kontra bota omen zuen harria dago.
Erromatar garaiko Akitaniako inskripzioetan agertzen den izena. Kasu gehienetan Arixo / Arixoni erara azaltzen da. Ikus Haritz.
Erdi Aroko izena. Ezkaroze (Nafarroa) herrian ageri da 1072an.
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.