JAGONET galde-erantzunak

Hitz elkartuak: egile-eskubideak / egilearen eskubideak; jangela-araudia / jangelako araudia

Zer ezberdintasun dago hitz elkartu bidez osaturiko formaren eta <-ko/-(r)en + izena> egiturarekin eraturikoaren artean? Adibidez, hauen artean:

egile-eskubideak / egilearen eskubideak

jangela-araudia / jangelako araudia

Bi bikoteak ondo daude eta parekoak dira balio generikoan ari garenean. Ezberdintasuna, izatekotan, esapideari balio konkretua edo partikularra eman nahi diogunean gertatzen da.

a) Galderako elkarteak ―egile(-)eskubide, jangela(-)araudi― mendekotasunezko elkarteak dira; hau da, kasu-markaren bat kenduz sortzen diren bi izen elkarturen emaitza. Era horretako hitz elkartuetan (1) ―askotan, ‘jabegoa’, ‘jatorria’ eta antzeko erlazio semantikoa adierazten dute horiek―, izen elkartuaren parekoa izaten da <izenlagun [-ko/-(r)en] + izena> egitura:

egile(-)eskubideak ~ egilearen eskubideak

txalupa(-)patroia ~ txaluparen (-ko) patroia

eliza(-)agintariak ~ elizaren (-ko) agintariak

leku(-)izena ~ lekuaren izena

alkate(-)makila ~ alkatearen makila

euskara(-)irakasle ~ euskararen (-ko) irakasle

horma(-)erloju ~ hormako erloju (1)

Horrelakoetan, ezkerreko osagaiak ―lehen izenak― balio generikoa izaten du.

b) Lehen izenari balio konkretu edo partikularra eman nahi zaionean, ordea, parekotasuna desegin egiten da; izan ere, orduan, kasu-marka edo atzizkia (-ko/-(r)en) sartu beharra dago, eta ez dago hitz elkarturako modurik (2):

Iruñeko egilearen eskubideak / *Iruñeko egile-eskubideak

Liburua idatzi zuen egilearen eskubideak / *Liburua idatzi zuen egile-eskubideak

2021-22 ikasturtearen hasierako esleipena / *2021-22 ikasturte-hasierako esleipena

Etxeko horma-erlojua hondatu da (zein motatako erlojua) ≠ Etxeko hormako erlojua hondatu da (nongo erlojua)

c) Kontuan izan behar da, bestalde, adiera semantiko batzuetan ez dela posible parekotasunik; adibidez, hauetan:

su(-)egur ~ ???

nazionalismo(-)teoria ~ ???

turismo(-)biltzar ~ ???

jolas(-)egun ~ ???

hortz-hari ~ ???

Horien parekoa emateko, sarritan, parafrasi luzeetara edo egitura sintaktikoetara jo beharra dago (sutako egur, nazionalismoari buruzko teoria, turismoaren gaineko biltzarra…).

Oharrak:

1) Auzo-erdaretako ‘A de B’ (problema de familia / problème de famille, derecho(s) de autor / droit d'auteur… [de preposizioarekin eta artikulurik gabe, alegia]) moduko izen-konplementazio askoren ordaina izaten da euskaraz ‘B-A’ gisara eratzen dena: familia(-)arazo, egile(-)eskubide, jangela(-)araudi

2) Erdaraz ere, ‘A de B’ izan beharrean ‘A de (+ artikulua) + B’ denean, esanahiak, askotan, generikoa izateari utzi egiten dio (ez beti), eta orduan hitz-elkartea jada ez da egokia izaten. Adibidez: Datos del contribuyente (generikoa): Zergadunaren datuak.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz elkartuak

Unitate-mota: hitzak > izenak

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper