JAGONET galde-erantzunak

Denbora adieraztea: -an/-tan (hiru egunean/egunetan), -ra/-tara (bost urtera / bost urtetara)

Molde hauetan, zein dira aukera egokiak?

a) Hiru urtean / hiru urtetan; bost egunean / bost egunetan

b) Handik bost urtera / bost urtetara

c) Bi egunez, bi egunetan ala bi egun egon gara? Astebetez, astebetean ala astebete egon gara?

a) Honela dio 110. arauak: "inesiboko (-n) sintagma hauei dagokienez (...) mugatu singularra erabiltzea hobesten da honako kasu honetan: zenbatzailedun sintagma horrek adierazten duen denbora etengabeko unitate bakar gisa hartzen denean (hiru astean, hiru urtean, lau urtean)". Beraz, hiru urtean eta bost egunean.

b) Ez da araurik eman -ra atzizkiaren erabileraz. Hala ere, ezer esaten ez den bitartean, argi dago Hegoaldean tradizio handia dutela handik bost urtera bezalako egiturek. Gomendio edo araurik ematen ez den arte, beraz, guztiz zilegi da horrelakoak erabiltzea (eta molde hori da gehien erabilia Hegoaldean).

c) Guztiak dira zilegi. Egon aditzarekin instrumentala (-z), inesiboa (-n) nahiz absolutiboa (Ø) erabil daiteke: zortzi orduz / zortzi orduan / zortzi ordutan / zortzi ordu egon da zure zain.

Horrez gainera, ikus hauek ere: "Espazioa adieraztea: -ra/-tara (hiru kilometrora / hiru kilometrotara)" (JAGONET), "Kuantifikazioa adieraztea: leku-denborazko kasuak (zenbat denborako/denboratako?; zenbat kilometrora/kilometrotara?; zenbat egunean/egunetan)" (JAGONET), "Kuantifikazioa adieraztea: leku-denborazkoak (bost minutuan/minututan; zortzi urte hauetan/honetan; bost kilometrora/kilometrotara) " (JAGONET), "Denbora adieraztea: zenbat ordu (zortzi ordu / zortzi orduan / zortzi orduz)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbatzaileak, sintaxia > sintagma-egiturak

Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak, zenbakiak > kardinalak

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper