JAGONET bilaketa

15 emaitza bilaketarentzat

Lexikoa: Internet (Internet(en) bidez / Interneten bitartez)

Zuzenak al dira hauek guztiak: Internet bidez, Interneten bidez, Internet bitartez, Interneten bitartez? Letra larriz idatzi behar da Internet? Eta izen berezi gisa deklinatu?

Zalantza-mota: morfologia > postposizioak, lexikoa > maileguak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak, lokuzioak/kolokazioak

Lexikoa: Ilargia (ilbehera, ilgora)

Gure inguruan, Gipuzkoako Beterrin behintzat, ilargia handitzen ari den garaiari ilgora edota ilberri deitzen zaio; eta txikitzen ari denari, ilbehera. Eta nik ikusitako hiztegietan ere horrela azaltzen da. Baina aurtengo 2019ko egutegi batek honako hau dio:

ilgora: ez du esan nahi ilargia handitzen ari denik, egunetik egunera zeruan goragoko orbita egiten duela baizik (gaztelaniaz, luna ascendente).

ilbehera: ez da ilargia txikitzen ari dela, baizik eta egunetik egunera zeruan egiten duen orbita gero eta beheragokoa dela (gaztelaniaz, luna descendente).

Egutegi horren arabera, apirilaren 19an, apirileko euren ilbehera omen delakoaren erdi-erdian... ilargi betea izango da!

Nahaste-borraste horrek eragin dizkidan zalantzak argitze aldera, hona nire galderak:

  1. Zuzena al da egutegi horrek dioena ilgora eta ilbehera hitzen esanahiari dagokionez?
  2. Ilargiaren zein aldi egokituko da 2019ko apirilaren 15ean?
  3. Euskaraz nola adierazi behar dira gaztelaniazko luna creciente, luna menguante, luna ascendente eta luna descendente?

Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak

Lexikoa: Lurra, Eguzkia, Ilargia (Lurra/lurra, Eguzkia/eguzkia; Ilargia/ilargia)

Nola deklinatu behar da Lurra (gure planetaren izena)?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, izen bereziak > leku-izenak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak

Onomastika: San Tomas; sanjoanak, sanferminak, santakatalinak

Zelan eman behar dugu euskaraz abenduaren 21eko santuaren izena: San Tomas ala Santo Tomas? Eta zein da euskarazko idazkera zuzena, San Migel festak, San Migelak ala sanmigelak?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak

Lexikoa: Britainiar Museoa / British Museum / Museo Britainiarra…

Nola eman behar genuke British Museum erakundearen izena euskarazko testu batean?

Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > itzulpenak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > maiuskulak/minuskulak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > letrak

Sede principal

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centro de Investigación

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Sedes

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Asociación

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper