lagun
1 iz. Norbaitentzat, berarekin jolasean, lanean edo kidekoetan aritzen den pertsona. Ik. kide. Adiskideak, batez ere politika arloan, ez dira lagun nahitaez. Eskola-lagunak izan ziren. Bideko laguna. Horra zure laguna dantzarako. Lagun ona, gaiztoa. Lagun artean (Ik. lagunarte). Antzezlanak txikitako lagun-talde bat du protagonista. Batzorde lagunekin batera. Bere hizketa-lagunarekin. San Maurizio eta haren lagun martiriak. || Atsekabea da ene laguna. 2 (Izenondo gisa). Xalbadorri bertsolari lagun batek esan zionez.
3 (Multzo bateko kide bezala). Ardia bere lagunei azkentzen zaienean. Oinetako bat eta bere laguna. Elkarteko lagunen artean. Bertako hizkuntzaz bakarrik mintzatzen direnak ez dira 41.155 lagun baizik. Abiatu ginen, beraz, Kanbotik zazpi lagun, hiru gizon eta lau andre. Beribilean zihoazen lau lagunak hilak gertatu ziren. Han lehertu izan balitz, bostehun lagun akabatuko zituen gutxienez. Euskal Herriko hainbat txokotatik hurbildutako lagun andana bildu zen Tolosako plazan. || Ipuin lagunak, nahiz abere mutuak nahiz hala-holako gizon-emakumeak, bizirik daude egilearen irudimenean. Esateko, ez da liburuan lagun bat baizik nabari: Lekeitio.