50535 emaitza bilaketarentzat - [851 - 900] bistaratzen.

agrabio
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, agrabio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. irain; laido].

Aztergaia: agrabio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. irain, laido, etab.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Kendu egingo nuke 'etab.', nahikoa baita 'irain, laido' aipamenarekin'.

 - [E123]: 'Konforme'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-10-19): '"etab." kentzea eskatzen du ohargileak. Onartu da eta honela geratuko da, horrenbestez: agrabio* e. irain, laido'. Erabakia (2002-01-25): 'agrabio*: Bazt., e. irain, laido'.

agradagarri
adj. Ipar. Atsegina, atsegingarria. Amodioak ez du luzamendurik, egiatia da, eztia, agradagarria.

Aztergaia: agradagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'egia da azken adibideak XIX. mendekoak direla, baina ez dakit ez ote nukeen sartuko, nahi bada, Ipar Zah emanaz. Iparraldekoek esan bezate nola ikusten duten'.

 - [E109]: 'Nik ere, MA andreak bezala, sartuko nuke hitz hau, hain baita arrunta Iparraldean' (2001-05).

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'Ipar. markarekin sartzea onartu da'. Erabakia (2002-01-25): 'Ondokoak erabakitzen dira [...] agradagarri Ipar.'

agradatu, agrada, agradatzen
da/zaio ad. Ipar. Atsegin edo gogoko izan. Jainkoari agradatzen zitzaion tenplua. Sainduen bizia agradatzen zaizu, beraz, anaia maitea? Faraoiaren alabak delako saskia ikusi zuen eta hartako haurraren edertasunaz arras agradatu zen.

Aztergaia: agradatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Gaurko joerak

forma bizia eta erabilia da gaur ere Ipar.an, eta batez ere da (eta zaio) ad. gisa erabilia.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

agrada, agradatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'erregimena falta zaio: zaio ad.'

 - [E210]: 'Aditzari erregimena falta zaio. Aztergaietan, hauxe dago jasota: '21.3 forma bizia eta erabilia da gaur ere Iparraldean, eta batez ere da (eta zaio) ad. gisa erabilia'. Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegian, 'da-du ad.' agertzen da. Iparraldekoei galdetu behar zaie'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-10-19): 'zein erregimen duen adierazteko eskaria egiten du ohargileak. Onartu da eskaria. zaio/da izango litzateke erregimen hori. Adibide gisa honako hauek emango dira: Jainkoari agradatzen zitzaion tenplua eta hartaz agradatu zen'.

agramondar
adj./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, agramondar-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. agaramontar].

Aztergaia: agramondar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1997-04-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

agramontes IE 1 (Ardoy SFran); agramontestar G 1 (Izt C); beaumontestar G 1 (Izt C).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

G-EB dira agramondar 4 (Latxaga; I. Zaldua 2; Aranzazu 1932: "agramontar"); agramontes 4 (Etxde Begia 3 eta Amaiur: "agramuntes"); beaumondar 4 (Latxaga: "beamondar"; I. Zaldua 2; Aranzazu 1932: "beaumontar"); beaumontes 2 (Etxde Begia).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

agramondar : AB38 4, HiztEn-LurE; beaumondar : AB38 3, HiztEn, LurE (Agramondarrak eta beaumondarrak), Euskalterm 1; beamondar : AB38 1; beamontar : AB38 3, LurE // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

agramondar : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE; agramontar : DRA ("Agramontés. Bereterretxe Agramontarra zen. Uarrain, Euzko-Gogoa, Mayo 1956,50"); beaumondar : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

Onomastika batzordeak argitzekoa (agramondar / agramontes bezala, baita beaumondar / beaumontes ere).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tar/-es (cf. baiones, frantses, ingeles, portuges).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'Lortu ditugun lekukoak: Agara-: OEH: Xarlem, 1800: "Agaramonen ikaran Francian barnian"; OEH: Chantp, 1870: "Baiunara jiten badira Agaramuntek hilen tik"; J. L. Davantek emandakoak: Etxahun Irurikoaren "Beterretx" pastoralaren kantu batean (1958an Maulen eta Ligin emana): "Agur Agaramuntesak (Agaramontesak), Agur-ere Bomontesak (Beaumontesak)"; Orpustan J. B. Toponymie Basque, 96 or. "Agramontesak ou Agaramontesak"; Etxe izenetan: Nafarroako Bera herrian: Agaramontea eta Agaramunt (etxe izenak) eta Agaramonteko borda. Gipuzkoako Lezo herrian: Agaramonte, baserri izena. Agra-: OEH: J. M. Hiribarren, Euskaldunak: "Estuñiga, Agramont, Gebara berekin, Itsasoan urrundu gurutzearekin"... Beaumont arxaphezpikuz ungi ikusia"; OEH: Gipuzkoako Kondaira: "Agramontestar eta Beaumontestarren"; OEH: Narbaitz, Frantses Jasukoa: "batzu Agramontes... besteak Bamontes"; OEH: Leizarraga, 1571: "Loktenent jeneral Agramondeko Iaunaren ezhortazione handiak". Beaumont. OEH: Alfonso M. Zabala, Gabon Gau Bat: "On Migel Beaumont zeritzanak"; Nafarroan XVI. mendetik hasita batik bat eta oraindik ere nahiko arrunta da Beaumont deitura. Proposamena: Lekukoen arabera, ematen du Agara- nahiz Agra- hauta daitekeela, baina lekuko biziak eta euskarak berezko duen anaptisia egiteko joera kontuan izanik (Ik. Ingalaterra, ez Inglaterra, etab.), egokiago dirudi Agara- hautatzea. Agaramont eta Beaumont hitzek amaierako #mdash#t berezkoa dutenez, Agaramontar eta Beaumontar (ez #mdash#dar) hautatzea izanen litzateke zuzenena (Hegoalderako behinik behin). Iparraldean, ikusten denez, Agaramontesak eta Beaumontesak (ik. J. L. Danvanten oharrak) erabiltzeko joera dute. Hortaz, agaramontar / beaumontar edo 1 agaramontar 2 agaramontes Ipar. / 1 beaumontar 2 Beaumontes Ipar.'

 - [E109]: 'Onomastika batzordeak prestatu du txostena (gehi beaumondar hitzaz)' (2001-05).

 - [E123]: 'Datuak ikusita, iruditzen zait literaturan gehien ageri dena agramontar / agramontes dela, hau da, kontsonante multzoa bere horretan gordetzen duena. Agramondar eta beaumondar dira hiztegi entziklopedietan ageri diren formak. Praktikan batasuna egina badago, ez dut ikusten datuetan behar besteko pisurik, nire iritziz, beste forma batzuk arautzeko'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-03-22): '[agaramontar] aldaki guztiak (*agaramondar, *agramondar, *agramontar, *agramontes, *beaumondar) eranstea onartu da, gaitzesten direla argitzeko'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'geroko utzi da'. / 'Eztabaida luzearen ondoren, agaramontar / beaumontar formak onetsi dira'.

agramontes
adj./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, agramontes-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. agaramontar].

Aztergaia: agramontes

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-04-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da
agregatu
iz. geol. Harea edo kidekoen eta buztina edo kidekoen arteko nahaste sinplea.

Aztergaia: agregatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1997-04-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

agregatu 15 aldiz jaso da: a) ekonomiari dagozkio 8: J. Tobar-Arbulu 2 ("Ekonomian gastuen agregatua herstearen bitartez funtzionatzen du, ekonomilariek eskari agregatua murriztea deitzen dutenaren bitartez"); Kontu ekonomikoak 1 ("Eta kontu horietan kontabilitatezko saldoek agregatu nazionalen kategoria dute, eta horrela, esate baterako produkzioaren kontuaren saldoa, merkatu-preziotako balio erantsia merkatu-preziotako Barne-Produktu Gordinean eraldatzen da"); Ekonomia/1 (5 aldiz, eskari agregatu lexian: "Inflazioa, eskari agregatua ondasunen eskaintza erabilgarria baino handiagoa denean agertzen da"; "Orduan, gobernuak eskari agregatua kontrolatu behar du"; "Atzeraldietan, eskari agregatua handitu behar du produktu nazionala handierazteko, eta horrela enplegu betea lortzeko"; "Alderantziz, inflazio-aldietan, eskari agregatua murriztu behar du, prezioen gorakada geldierazteko"; "Zeren bidez eragin diezaioke gobernuak eskari agregatuari?"); b) estatistikari dagozkio 4, ap. Azorin Poch: "Agregatuak (sarrera edo errenta batez ere) agregatutan banatzeko estudio labur bat egiten da"; "Eraskinetan osagarriak ematen dira laginketa espazialaz, banaketen zenbatespenaz eta agregatuen banaketari aplikatzeko ereduez"; "Azkenik, zenbait aplikazio linguistikoz eta berauek IV. Kapituluan azaldutako agregatuen banaketarekin duten harremanaz hitzegiten da"; c) irakasle-motari dagozkio 3, ap. EHAA: "Institutuko Agregatuen Plantila"; "Batxilergoko Irakasle Agregatuen eta Industri Maisutza Eskoletako Irakasle Numerarien Kidegoetan sartzeko oposizioetan onartuak eta bazter utziak"; "1989.eko Norgehiagoko-Lehiaketaren Epaimahai Kalifikatzailea, Batxilergo Agregatuak, Filosofi Ikasgaia, Berenezko Epaimahaia, Mahaikideak..."; agregazio 2 aldiz: Azorin Poch ("globaltasunaren eta agregazioaren nozio batzuk adierazten dira, batez ere hedadura edo tamainari eta populazio bateko unitateen balioen totalari buruz"); Eustat ("Udalerri mailako xehetasunari dagokionez, udalerrien zerrenda 1986ko erreferentziarekin dago emana, eta horregatik bategiteren batek erasandako udalerrien agregazio bat egin da; udalerri desanexionatuen kasuan, ordea, ezin desagregatu izan da informazioa, eta horregatik zeroan agertzen dira hauek"); desagregazio behin: Eustat ("Eta argitalpen honek adina edo iharduera-adarra bezalako aldagaietan desagregazio-maila handiago bat ekartzeaz gainera..."); desagregatu 1: Eustat (cf. supra).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

agregatu AB38 1 (Kim. eta agregatu natural 1); AB50 6 ('agregado' 5 eta agregatu militar 1; irakasle agregatu 2; eta 'agregar' 1); Euskalterm 15 (Ekon. 1; Banka 1; Bot. 2; Miner. 1; Admin. 2; Pol. 2; Fil. 1; Pedag. 5), eta agregakin 1 (Eraik.), agregazio 8 (Mat. 1; Kim. 1; Ekologia 1; Admin. 3; Zuz. 1; Estat. 1), desagregazio 2 (Admin., Ekon.) // 'agrega-' itzulitako besteak: atxikitako: AB50 2; atxikitako (irakasle[go]): AB50 13; erantsi: AB50 3; erantsitako: AB50 2; erantsitako irakasle(go): AB50 4; gehitu: AB50 2; irakasle erantsi: AB50 1; irakasle laguntzaile: AB50 1; irakaslegoren orde: AB50 3; irakasleorde: AB50 1; laguntzaile: AB50 1; Euskaltermekoak arloka: Administrazioan berezi (desagregar) eta elkartze (agregación); Matematikan, Estatistikan eta Hirigintzan eransketa; Medikuntzan eranskortasun; Teknologian erantsi eta gehitu; Erlijioan itsaspen // HiztEn: agregaduria ("ik. agregatutza"); agregakin : "Eraik. Mortairu eta hormigoiek izaten duten osagai geldoen multzoa (hondarra, legarra, etab.)"; agregatu : "1 Ekon. Makroekonomian, iharduera ekonomiko beten adierazle den magnitude globala; agente ekonomiko desberdinek egindako eragiketen batura: Barne-Produktu Gordina (BPG), Errenta Nazionala eta Produktu Nazional Gordina (PNG); 2 Geol. Lurzoruko partikula mineralen (harea eta limoen) eta zementu koloidalen (buztin, humus, etab.en) arteko nahaste sinplea, lurzoruaren eskala makroskopikoko ezaugarriak mugatzen dituena; 3 Hezk. Irakaskuntza ertaineko ikastetxe ofizialetako irakaslea, katedraduna baino maila beheragokoa; 4 Kim. Atomo-, molekula- edo ioi-multzo ordenatu txikia; 5 Metal. Zenbait fase kristalduez osatutako egitura metalikoa, ezaugarri bereziak dituena; 6 Pol. Enbaxadore baten manupean lan berezi eta konkretua duen agente diplomatikoa"; agregatutza : agregatuen lanpostua; agregazio : "Fis. eta Kim. agregazio-egoera: naturaren lau berezko egoeretako bakoitza: solido, likido, gas eta plasma" // Ez dugu aurkitu ap. DFrec eta LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Admin. eremuan jasoak: AgAld hitz-bilduma: agregado: eratxikitako; erantsitako; atxikitako (los agregados de Bachillerato=Batxillerreko atxikitakoak); agregaduría: eratxikitako irakasle-toki; agregar: erantsi; gehitu (lan-zurreango gazteek lekarketena gehituz sortuko litzatekeen langabezia) // AdminEL: agregar: erantsi; gehitu // EurItune 1753: eu Kontseiluak Auzitegiari auzitegi-atala erants diezaioke; es el Consejo podrá agregar al Tribunal de Justicia un órgano jurisdiccional; fr le Conseil peut adjoindre à la Cour de justice une juridiction; en the Council may attach to the Court of Justice a court with jurisdiction // HezkAdmin: agregado: agregatu; agregado contratado: agregatu kontratatu; agregado de bachillerato: batxilergoko agregatu; agregado de instituto: institutuko agregatu; agregado interino: bitarteko agregatu; agregado numerario: agregatu numerario; agregaduría: agregatutza // Ez dugu aurkitu besteotan: LurraldeAntol; AdmHizt; AdmMila.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: ElhHizt: agregakin : 1 (Eraik.) agregado, árido; 2 (Geol.) agregado; agregatu "izond. 1 (Hezk.) agregado: irakasle agregatua: profesora agregada; 2 (Pol.) agregado, -a: agregatu diplomatikoa: agregado diplomático"; agregatu militarra: agregado militar; agregatutza : agregaduría // HiruMila: agregatu : "1 (Kim.) agregado; 2 izond. agregado, da"; irakasle agregatua : profesor agregado; agregatu : "1 zaio: unir, adherir, adosar; 2 dio: añadir, aumentar, agregar"; agregatutza : agregaduría // Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal agregar, -ado; agréger, attacher, é formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: agregación: (Fís./Quím.) agregazio; agregado: "1 erantsi, gehitu: las cláusulas agregadas son las dos últimas: erantsitako bi klausulak azkenekoak dira; 2 Enseñ. agregatu: es profesor agregado de la cátedra de Física: irakasle agregatua da fisikako katedran; 3 (Constr./Geol.) agregakin; 4 (Pol.) agregatu: agregado diplomático: agregatu diplomatikoa; agregado militar: agregatu militarra"; agregaduría: agregatutza; agregar: "1 erantsi, gehitu, gaineratu; gehiago esan/adierazi: el escritor agregó unas líneas a la carta: idazleak lerro batzuk erantsi zizkion gutunari; no tengo nada que agregar: ez dut ezer gehiago esateko; 2 bota, erantsi, gehitu (likido eta antzekoei): conviene agregar un poco de agua a la salsa: saltsari ur pixka bat botatzea komeni da; 3 batu, elkartu; bat egin: los estudiantes se agregaron a la manifestación de los sindicatos obreros: ikasleek langileen sindikatuen manifestazioarekin bat egin zuten; nos agregamos a ellos: haiekin batu ginen" // HiruMila: agregación: eransketa; agregado: 1 erantsi; 2 (Quím.) agregatu; agregado económico: agregatu ekonomikoa; 3 (Constr.) eranskin; agregaduría: agregatutza; agregar: agregatu, erantsi, eratxiki, gehitu // Lur EG/CE: agregar: berretu, erantsi, gaineratu // Lur EF/FE: ajouter: erantsi, gehiagotu, gaineratu; attacher: 1 estekatu, lotu, amarratu; 2 batu, elkartu; 3 josi // XarHizt: ajouter: gehitu, emendatu, gaineratu, eratxiki (Ipar.), erantsi (Heg.); attacher (s'): lotu, estekatu, amarratu, atxiki, eratxiki (NL), itsatsi (BG) // Casve FE: agréger: bildü, hartü, bat egin; ajouter: eratxeki, emendatü, lüzatü; (s') lotü, orano izan, gaineko izan; attaché: esteki, lotü // HaizeG FB: agrégation: biltze, elgarretaratze; agréger: bat egin, elgarretaratu, batetaratu; attachement: atxikimendu, atxikidura, atxikitze, estekamendu, lotura // T-L LFB: agréger: batasunean hartu; ajouter: eratxiki, gainerat eman; attacher: estekatu, lotu // PMuj DCV: agregado: empleado auxiliar: albesteko; 2 conjunto: pillo, sail, talde; agregar: erantsi, eratxeki, gaiñeratu.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): agregación: agrégation; addition (añadido); agregado: ajouté, affecté; attaché; adjoint; agregado de prensa attaché de presse; maître-auxiliaire (profesor); agrégat, ensemble (conjunto); annexe, supplément (añadidura); attaché; agregado comercial, cultural, naval attaché commercial, culturel, naval; agregaduría: bureau, fonction d'un attaché; agregar: agréger; ajouter; affecter; s'ajouter; s'unir; it (S. Carbonell): agregable: aggregabile; agregación: aggregazione, aggregamento; agregado: aggregato, aggiunto, soggiunto, annesso; aggregato, complesso, insieme (l'insieme); aggregazione, aggregamento; annesso, dipendenza; addetto, applicato; - comercial, addetto commerciale; - diplomático, diplomatico d'ultima categoria; - militar, naval, addetto militare, navale; después de lo dicho, ha -, dopo quanto detto, ha soggiunto; el - de la fonda, l'annnesso, la dipendenza dell'albergo; profesor -, professore aggiunto; un - de..., un complesso, un insieme di...; ca (DCC): agregado: (conglomerado) agregat; (un municipio) agregat; (funcionario) agregat -ada; agregar: agregar; en (Collins): agregado: 1 (a) (Téc etc) aggregate; (b) (Téc: bloque) concrete block; 2 agregado, agregada: (a) (Pol) attaché; (Univ) assistant professor; - comercial commercial attaché; - cultural cultural attaché; - militar military attaché; - de prensa press attaché; (...); agregar: (a) (añadir) to add; to join; (b) (recoger) to gather, collect; (c) persona to appoint, attach; de (Langenscheidts): agregación: Hinzufügung; Phys. estado de - Aggregatzustand; agregado: 1 Zusatz; Konglomerat; 2 dipl. - (diplomático) Attaché; - comercial (cultural) Handels-(Kultur-)attaché; - militar (naval) Militär- (Marine-)attaché; 3 (profesor) - etwa: auberordentlicher (Abk. a. o.) Professor; 4 Gemeindeexklave...; agregaduría: (Plan-)Stelle (profesor) agregado; agregar: I beigeben; hinzufügen; Dienststelle zuteilen; II agregarse: hinzukommen; s. anschlieben.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

dirudienez, nazioartekoa da Kimikakoa, Mineralogiakoa, Ekonomiakoa; ez, ordea, pertsonari dagokiona (Irakaskuntzakoa, Diplomaziakoa), ez baitira adiera berekoak gaztelaniazko agregado, agregadurí­a eta frantsesezko agrégé, agrégation. Unibertsitateetako titulu eta lanpostuak nola izendatzen diren jakitea komeni da, eta erabakia Euskaltzaindiaren esku uztea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "agregatutza, agregazio : Ados gaude lantaldeak arazoa aztertu duen moduarekin. Geologia eta Ekonomian 'agregatu' eta Kimikan 'agregazio' dira erabilienak, gure ustez. Pertsonak direla eta, lantaldeak proposatua egitea ideia ona da (dena den, diplomaziakoa geratuko litzateke erabaki gabe)" (2001-01-23)

 - [E410T]: "eta agregazio. Bi gauzatxo puntu honetan: a) Hezkuntza Sailak sistematikoki agregatu/agregatutza egin du bere hiztegian, pertsonen lanpostua edo kargua adierazteko. Eta UZEIn ere sarritan agregatu-ren bidea hartu da kontzeptu hori adierazteko, Euskaltzaindiak hoberik eskaintzen ez duen bitartean; b) Medikuntza, Ekologia, Biologia, etab. ere sartu beharko lirateke "nazioarteko erabilera" duten sail horien artean, zerrendan aipatzen diren Kimika, Mineralogia eta Ekonomiarekin batera" (J. agirre, 2000-11-07)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'txosten luzea du hitz honek. Arretaz irakurri beharko genuke Erabakia hartu aurretik. Oraingoz, esango nuke Kimika eta Mineralogia arloetako erabilera onartu eta pertsonei dagokiena edo ez aipatu edo beste modu batean esan behar dela adierazi (1. Tekn.; 2* e. ......)'

 - Erabakia: Erabakia (2002-01-25): 'gehitu iz., Tekn., eta adibide bat, "agregatu kimikoa"'.

agregatzaile
iz. inform. Erabiltzaileak aurrez zehazturiko hainbat gunetan argitaratzen den edukia arakatzen, antolatzen eta erakusten duen aplikazioa edo webgunea. Gaur egungo albiste-agregatzaile ezagunenak Espainiako zerbitzua itxi du.

Aztergaia: agregatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh31 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 31 (Argia 1, Berria 18, EiTB 5, Elkar 1, Jakin 1, UEU 5); ETC 48

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. // Euskalterm: agregatzaile (Inform. TN da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Nazioartekoa da eta jasotzekoa, dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Inform.

agregazio
iz. fis., kim. Banaturik dagoena batzea; horren ondorioa. Gantz-azido hauek kolesterolaren metabolismoa erregulatzen dute eta plaketen agregazioa ekiditen duten substantzien aitzindari dira. Ehunak morfologikoki antzekoak diren zelulen agregazioak dira.

Aztergaia: agregazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-04-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh55 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 55 (UEU 33); ETC: 281

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: agregazio iz. (Fis.) (Kim.) agregación materiaren agregazio-egoerak: estados de agregación de la materia / Adorez: agregazio iz. (Fis., Kim.) agregación; agregazio egoera / materiaren egoera: estado de agregación / estado de la materia / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: agregazio, agregazio-indize (Kim. Biol. Mat.). ZTHB: agregazio (Kim); agregazio-egoera (sin. materiaren egoera) (Fis., Kim.).

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta hiztegietan ere jasota dago. Dagokion markarekin jaso. Adibide gisa agregazio- egoera jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Fis. eta Kim.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

agregazio egoera, agregazio-egoera
iz. fis., kim. Materiak, bere atomoen eta molekulen arteko kohesio mailaren arabera, har ditzakeen formetako edo egoeretako bakoitza. Horretarako hainbat irizpide erabil daitezke, hala nola tamaina (handiak, ertainak, txikiak) edo agregazio egoera (solidoak, likidoak, gasak).
agresibitate
iz. Oldarkortasuna, erasorako joera duenaren nolakotasuna. Domínguez argentinarra, berriz, agresibitate handiko boxeolaria da.

Aztergaia: agresibitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1997-04-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh141 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2012-05-30): agresibitate 37: Berria 27 (adib.: “agresibitatea fenomeno konplexua da”, “neurrigabeko inpultsibotasuna eta agresibitatea sor daitezke”), EiTB 4 (adib.: “kirolak, lehiakortasuna, indar fisikoa, agresibitatea, erresistentzia eta antzekoak”), Argia 6 (adib.: “agresibitate handia neraman barruan”); oldarkortasun 80. Ez dugu aurkitu jauzkortasun formarik. // agresibitate 140: Aizu, Argia 16, Berria 35, Deia 2, DiarioVasco 2, EiTB 8, Elhuyar 5, Elkar 10, Consumer 16, Euskaltzaindia 3, Jakin 2, Laneki 36, UEU 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: agresibitate 17: Berria (“ustez gaindituta genuen agresibitatez berpiztu da”), Mikel Hernandez Abaitua 2 (adib.: “izugarria zunan beren agresibitatea”), Jose Angel Irigaray 2 (adib.: “Agresibitatea gobernatzeko eta ongi bideratzeko hauta osasungarria eskaintzea ere, abantail handia da”), Joxe Azurmendi 2 (adib.: “agresibitate suntsikorrik gabe”), Xabier Olarra (“hormonen eraginpeko agresibitatea eta deblautasuna”), Jon Arretxe (“kirolerantz bideratu nuen agresibitate hura”), Iñaki Mendiguren (“Haien hondamena beraien agresibitateak aunatu zituelako etorri zen, auzokoentzat jasangaitz bihurtzeaz gain”), Xabier Mendiguren Elizegi 2 (adib.: “handik pixka batera uholdeka etorriko zitzaion agresibitateari eusteko edo”), Piarres Aintziart (“Agresibitaterik gabe erantzun nion”), Bernardo Atxaga 2 (adib.: ”mahainguru orok beharrezkoa duen agresibitate izpi hori”), Luis Elberdin (“Eraso sexualak, berriz, indarkeriarekin, tratu txarrarekin eta agresibitatearekin lotuta daude”), Esteban Antxustegi (“agresibitatea, batetik eta gizaki jainkotuei men egitea, bestetik”); oldarkortasun 38. Ez dugu aurkitu jauzkortasun formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es agresividad / fr agressivité: Elhuyar: oldarkortasun, agresibitate / Nolaerran: oldarkortasun / Zehazki: oldarkortasun / Labayru: erasokortasun, oldarkortasun, agresibitate // adore, ausardia, indar, kemen, agresibitate / Adorez5000: oldarkortasun, erasokortasun, jauzkortasun.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu agresibitate formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: agresibitate (TN, Ingurumena: Urari buruz, kaltzio karbonatoa disolbatzeko duen ahalmena).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ik. ohar-erabakiak s.u. agresio // Euskaltzainek kendua: (HBL) Saih. da erabilera arruntean (ez bide da Tekn. nazioartekoa). Ik. oldarkortasun (araua), jauzkortasun (araua), etab.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

ez dago maileguaren premiarik, aski baitira oldarkortasun, jauzkortasun arautuak bezalakoak.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia da, eta mailegatzeko baldintza betetzen du, nazioarteko hitza denez.

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. da erabilera arruntean (ez bide da Tekn. nazioartekoa). Ik. oldarkortasun , jauzkortasun , etab.

agresibo
adj. Oldarkorra, erasokorra. Alzheimerra ez da soilik gauzak ahaztea, askoz gehiago da; izan ere, gaixoaren nortasuna aldatu egiten da, agresibo bihurtzen da.

Aztergaia: agresibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-04-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh116 2020-11-24

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu agresibo sarrerarik.

agresibo 116: Aizu, Argia 22, Berria 24, Deia 2, EiTB 22, Elhuyar 14, Elkar 4, Consumer 7, Goiena, Jakin 2, Laneki 15, UEU 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

agresibo 18: Berria 4, Joxe Azurmendi 6, Koro Navarro, Xabier Mendiguren Elizegi, Joxerra Garzia, Xabier Amuriza, Harkaitz Cano, Patziku Perurena, Filipe Bidart.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. da erabilera arruntean: Ik. oldarkor, jauzkor, erasotzaile, etab.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "eta agresibitate: Ez dira 'erabat' nazioartekoak izango, baina baldintza minimoa betetzen dute eta oso hitz erabiliak dira (batez ere, psikologia-alorrean). Ezin dira bigarren mailan onartu? Gainera, beste batzuetan, antzeko ezaugarriak dituzten maileguak onartu dira. Adibidez, 'konkabo' ez da 'erabat' nazioartekoa, euskal ordain egokia eta azken urteotan oso erabilia du ('ahur'), baina, hala eta guztiz ere, onartu egin da eta ez bigarren mailan, gainera (Ik. 'aditibo' eta 'adoleszente' hitzetan dauden oharra)" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Iritzi-emailearen oharra "ez dira 'erabat' nazioartekoak izango, baina baldintza minimoa betetzen dute eta oso hitz erabiliak dira (batez ere, psikologia alorrean). Beste batzuetan antzeko ezaugarriak dituzten maileguak onartu dira. Adibidez, 'konkabo' ez da erabat nazioartekoa, euskal ordain egokia eta azken urteotan oso erabilia du ('ahur') baina, hala eta guztiz ere, onartu egin da". Hori ikusirik, agian hobe Irakaskuntzako lantaldetik proposamenik datorren ikusi arte erabakirik ez hartzea?"

 - [E208]: "esp. agresión, agresividad, agresivo, agresor, fr. agression, gressivité, agressif, agresseur ingl. aggression, aggressiveness, aggressive, aggressor, ale. agressiv, errus. agressiya, agressivnyi, agressor. Datu hauen arabera aski nazioarteko hitzak iruditzen zaizkit, politikan eta psikologian bereziki erabiltzekoak bederen".

 - [E123]: "egia da nazioartekoa dela; dena den hor dago Hiztegi Batuko lantaldearen proposamena, hauek saihestearen aldekoa. Politikan, behintzat, iruditzen zait oldarkortasun etab.ek ondo jasotzen dutela esanahia. Psikologian agian izan dezake lekua".

 - [I102]: "agresibo* ondo horrela. Ez dut uste beharrezkoa denik".

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): "Ohargileak berak erretiratu du oharra". Erabakia (2002-01-25): "agresibo: zerrendatik kendu".

agresio
iz. Erasoa, hiltzeko edo kalte egiteko asmoz erasotzea. Egileak, bere lanean, agresio mota ezberdinen sailkapena egiten du. Kultura batzuetan agresio fisikoa onartuago dago nerabezaroan, batik bat mutilen arteko gatazketan.

Aztergaia: agresio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:014 2002-09-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh176 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

agresio 15 (eta agresio-eredu 1): Marxismoa ("Pakearen irizpidea agresiorik-eza izango da, erasorik-eza"), J.I. Hartsuaga ("Beraz, Teologiak menderakuntzarako agresio eredurik eskeintzen ez duelako, eta gizon orok duintasun eta moraltasun maila haundi berberak heltzen dituztelako, agintearen expresioa euskal mitologian burujabetza da, norbere buruaren jabe izatea"), I. Arruti ("Berdintasun laboralari buruz orain dela hiru urte onartutako legeak, ez du agresio sexuala zigortzen"), PsikolSoz 9 (adib.: "Beraz, orokorrean, fokapen honen arauera Barne-Estimuluak funtsezkoenak izango dira agresioaren deskataiaketarako, nahiz eta Kanpo-Estimuluek eragina ere izan", "Agresioa beti Frustrazioaren emaitza da, eta alderantziz Frustrazioak beti portaera agresiboren bat burutzera darama", "Frustrazio eta Agresio artean suposatzen den jaiotzetiko erlazioa zalantzan jarri izan da"), Bakearen DK 2 ("Swartz eta Struch-ek gatazka hautematuaren eta agresioaren artean ematen diren prozesuak deshumanizazioan eta balio arteko desberdintasunean kokatzen dituzte", "Identitate sozialaren salientziak bestearen irudi bihurtua areagotzen duen neurrian, bihurturiko pertzeptzio honek biolentzia kultural maila areagotu egingo luke, pertzeptzio bihurtu desgizakor honek bestearen aurkako agresioak justifika bait ditzake"), Egunk 1996 ("Gainera nahiz eta protesta baketsua eraman, behin baino gehiago Jose Ramonek zinpeko guardiaren eta ertzantzaren agresio bortitzak sufritu behar izan ditu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

agresio : DFrec 1, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 9 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

agresio : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal agresión / agression formen ordainak: agresio : ElhHizt; eraso : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, PMuj DCV; erasoaldi : Lur EG/CE, PMuj DCV (eraso-aldi); esetsi : PMuj DCV; jazartze : HaizeG FB; oldar : ElhHizt, Casve FE; oldartze : Casve FE, HaizeG FB; uxada : PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): agression; en (Collins): aggression, attack, assault; it (S. Carbonell): aggressione; de (Langenscheidts): Angriff, Überfall, Aggression.

agresio 4: Berria 2 (“Aikidoaren helburua ez da eraso bati beste agresio batekin erantzutea”, “Gure ahaide ugaztunen antzerakoa da, eta beldurra, agresioa, tristezia, poztasuna, lasaitasuna eta abar sortzen dira han”), Jakin (“Geure arteko mehatxu, agresio, ukazio, intolerantzia, fanatismo eta beste horrelako, banan-banan zerrendatzen hasita, liburu gizena egin daiteke, erkide izateari aio arrazoiturik esateko”), Argia (“Nola sentituko naiz ukazio eta agresio sistema honen parte? Ez naiz espainiarra, ez daukat etsai bat asmatu beharrik nire bizitza justifikatzeko”); agresibo 69: Elhuyar 8 (adib.: “Horrenbestez, zenbat eta agresiboagoa izan tratamendua, handiagoa izan ohi da plazebo-erantzunaren iraupena”), Consumer 7 (adib.: “Entzutegiaren arabera bezeroak bereganatzeko nahiko metodo agresiboak erabili zituzten saltzaileek, erregistroko daturik ez zegoen eta hasierako une haietan ez zen informaziorik eman mantentze-lanetako gastuez; kontratuan jasotzen zen kopuru bat urtero zein kontzeptutan ordaindu behar zuten ere ez zen argitzen”, “Zerrenda komertzialetako koloreak azalera txiki-txikietan agertzen dira baina, errealitatera eramanik, dezente bizi eta agresiboago dirudite”), Berria 18 (adib.: “Ekintza agresiboen atari”, “Mina sentitzeak ere bulkada agresiboak pizten ditu, edozein objektiboaren kontra eta ez bakarrik erasotzailearen aurka”), EiTB 20 (adib.: “Ez naiz agresiboa izaten dena nire erara egin dadin eskatzeko, baina gauzak aldatu nahi izaten ditut eta kantu bat entzungo banu, 'baxu horrek beste era batera izan behar du' esango nuke”), Jakin (“Erradioterapia ez da batere agresiboa momentuan, nire kasuan behintzat, baina esan zidaten epe luzera agertuko zirela ondorioak”), Argia 15 (adib.: “Oso modu agresiboan, gizarte hau arbuiagarria dela esan nahi du Mirandek”, “Ez dute jarrera agresiboa, baina haien gurasoekin hitz egiterakoan jabetzen gara etxean beste aurpegi bat erakusten dutela, eskolan baino tiranoagoak direla”); agresibitate 67: Elhuyar 3 (adib.: “Horrek azaldu lezake kasu horietan tumoreek agresibitate txikiagoa izatea, eta, horrenbestez, pronostiko hobea izatea”), Consumer 16 (adib.: “Teknikak geroz eta agresibitate txikiagokoak izan arren, kirurgia estetikoaren arriskuak haztatu egin behar dira ebakuntza gelan sartu aurretik”, “Bizilagunekin hitz egitera joan gara sortzen zaizkigun eragozpenak azaltzeko, baina agresibitatez eta inolako komunikaziotarako aukerarik gabe hartu gaituzte”), Berria 29 (adib.: “Agresibitatea berezkoa da gizakiarengan, eta defentsarako inpultsuak eragiten ditu norbere segurtasuna babesteko”), EiTB 5 (adib.: “Alkoholak, drogak eta agresibitateak eragindako arazoen gaineko iritziak ere aldatu egin dira”, “Gizonek gizonentzat asmatutako baloreak sustatzen ditu kirolak, lehiakortasuna, indar fisikoa, agresibitatea, erresistentzia eta antzekoak...”), Jakin (“Uste dute euskal gizarteak adeitasunez hartzen dituela, agresibitaterik gabe, bai maila pertsonalean, bai euren jatorri bereko guztiak”), Argia 12 (adib.: “Babestuegi izatearen ondorioz, ez du baliabiderik garatu negoziatzeko, modu egokian komunikatzeko eta kexatzeko, eta agresibitatea da erantzuteko duen era”), DiarioVasco (“haurren gurasoekin umeen garapenaren inguruko hainbat gai jorratuz; besteak beste lotura afektiboak eta atxikimendua, agresibitatea, jolasaren garrantzia, ikuspuntu prebentiboa eta psikoprofilaktikoa, nerabearen gizarteratzean taldeak duen garrantzia, 0tik 12 urte bitarteko garapen psikosomatikoaren deskribapena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

agresio 7: Berria 2 (“ez zaigu ahaztu behar batzuetan etxekuen zokoratzea lazgarriagoa dela kanpokoen edozein agresio baino”), Aingeru Epaltza 2 (adib.: “Agresioa, tratu txarrak eta legez kanpoko atxiloketa!”), Joxe Azurmendi 3 (adib.: “Edozein momentutan edozein lagunengandik holako agresiorik susmatu ahal izango bagenu, ezingo ginateke munduan bizi!”), Iñigo Aranbarri ("agresiorik ez"”); agresibo 17: Berria 4 (“exekutibo agresibo hau“, “estrategia agresiboak”), Joxe Azurmendi 6 (adib.: “Bat, gauzak utziz, doazela beren bidetik. Hots, espainolismo ez agresibo bat (hori ere identitate arazorik gabe”), Koro Navarro (“XVII. mendeaz gero, britainiar Itsasketaren Legeak delakoan azaldu zen merkantilismoaren nolakotasun agresiboa”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Exekutibo agresibo, yupi nazkagarri, txuloputa tankerakoa”), Joxerra Garzia (“Aurrerantzean, kalean eskean dabilenari 7.500 euroko isuna jarriko diote, eskea modu oldarkorrean, agresiboan egiten badu, hori bai, baina auskalo nork erabakiko duen zer den eske oldarkorra eta zer eske adeitsua”), Xabier Amuriza (“Rufinok soinua bere askoz agresiboagoa erabilten eban, Larrinaga-Guerrinia”), Harkaitz Cano (“Emakumezkoek hiriak diseinatzeko aukera gehiago izan balute, hiriak ez lirateke, ziur aski, hain agresiboak izango, horizontalagoak eta orekatuagoak baizik”), Patziku Perurena (“Usoa ere, hegaztirik agresiboenetakoa da berez”), Filipe Bidart (“ez du gogorik ere, eta arrunt uzkur bilakatzen da, uzkur, herabe edo agresibo, bestea ezin suportatuz, nahiago du bere munduan gelditu, bere mundu hetsian errefuxiatu, erretiratu, ohantzean bezala, ohartu ere gabe ohantze goxo epel hori bere hilobia dela...”); agresibitate 17: Berria (“kale borroka, «ustez gaindituta genuen agresibitatez berpiztu dena», aipatu zituen gaurko egoeraren ezaugarri gisa”), Mikel Hernandez 2 (adib.: “Gaztetxoak asko haserretu ditun horregatik eta txoferraren intentzioa ikusirik irainka hasi zaizkion, eta izugarria zunan beren agresibitatea”), Jose Angel Irigarai 2 (adib.: “Agresibitatea gobernatzeko eta ongi bideratzeko hauta osasungarria eskaintzea ere, abantail handia da”), Joxe Azurmendi 2 (adib.: “Ez bakarrik Unamuno-ren arrazoiketaren ilogikotasun posiblea garai hartako bere beste arrazoimoldeekin, ezpada ilogikotasun horrek Bilbon erakutsi duen agresibitatearen arrazoia”), Xabier Olarra (“horregatik loditu zen eta erori zitzaion ilea; baina ez hori bakarrik, horrexek hustu zizkion hormonen eraginpeko agresibitatea eta deblautasuna, eta hortik sortuak ziren haren esanekotasun eta naretasun ez-normalak”), Jon Arretxe (“Geroago, nire entrenatzailea izango zenaren aholkuei jarraituz, kirolerantz bideratu nuen agresibitate hura, eta aurrerantzean ringetan hasi nintzen ukabilkadak banatzen”), Iñaki Mendiguren (“Haien hondamena beraien agresibitateak aunatu zituelako etorri zen, auzokoentzat jasangaitz bihurtzeaz gain”), Xabier Mendiguren Elizegi 2 (adib.: “Mutilak goiko hortzez beheko ezpainari kosk egiten zion, itxura pairakorraz, aldi berean ukabilak estutuz, handik pixka batera uholdeka etorriko zitzaion agresibitateari eusteko edo”), Piarres Aintziart (“Agresibitaterik gabe erantzun nion beste gai batzuk nituela gogoan: apezgorako formakuntza, lan intelektuala eta ere geroko "ofizioa"”), Bernardo Atxaga 2 (adib.: “Garbi zegoen B bihurri eta beroak mahainguru orok beharrezkoa duen agresibitate izpi hori ipin zezakeela, baina azkarregi zen eztabaidetarako”), Luis Elberdin (“Eraso sexualak, berriz, indarkeriarekin, tratu txarrarekin eta agresibitatearekin lotuta daude”), Esteban Antxustegi (“Hori gutxi balitz, Hobbesek giza izateak duen bikoiztasuna esaldi labur batean biltzen du: "... that Man to Man is a kind of God; and that man to man is an errant Wolf"3. Bikoiztasun hori medio -agresibitatea, batetik eta gizaki jainkotuei men egitea”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm: es agresión: eu agresio (Kirol.(eskubaloia)): ‘Beste jokalari baten gorputzaren kontra egindako eraso bortitz edo larria, eta nahitakoa’), eraso (Zuz.: sexu-eraso, eraso-delitu, ez erasotzeko itun) eta (Hist.: ez erasotzeko tratatu) // es agresividad: eu agresibitate (Psikol. eta oldarkortasun), eta (Ingurumena) // es agresivo: eu oldarkor (Industria), erasozko portaera (Gizarte-ongizatea), irristailu gogorra (Merkataritza).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es agresión / fr agression: Elhuyar: eraso, oldar; agresio / Nolaerran: jazarketa, oldartze / Zehazki: eraso, erasoaldi / Labayru: eraso, esetsi, jaukimendu, oldar, uxada, asaldura / Adorez5000: eraso, erasoaldi // es agresividad / fr agressivité: Elhuyar: oldarkortasun, agresibitate; (Psikol.) agresibitate / Nolaerran: oldarkortasun / Zehazki: oldarkortasun / Labayru: 1 erasokortasun, oldarkortasun, agresibidade/agresibitate; 2 adore, ausardia (determinación), indar, kemen, agresibidade/agresibitate / Adorez5000: oldarkortasun, erasokortasun, jauzkortasun // es agresivo / fr agressif: Elhuyar: oldarkor, erasotzaile, erasokor; agresibo; eraso- / Nolaerran: oldarkor, mutiri, oldarkari / Zehazki: 1 oldarkor, erasotzaile; 2 oldarrezko, erasozko / Labayru: 1 gogor, zakar, bortitz, mutiri; expr. odolgaizto, garratz, uzu/izu (fig.); pendenciero burrukazale/borrokazale, liskarti; 2 lehiatsu, lehiati; osado ausart(i), ausarditsu, adoretsu, azarri, atrebidu/atrebitu, kementsu / Adorez5000: oldarkor, erasotzaile.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E123: "Iritzi-emailearen oharra [da:] "ez dira `erabat' nazioartekoak izango, baina baldintza minimoa betetzen dute eta oso hitz erabiliak dira (batez ere, psikologia alorrean). Beste batzuetan antzeko ezaugarriak dituzten maileguak onartu dira. Adibidez, `konkabo' ez da erabat nazioartekoa, euskal ordain egokia eta azken urteotan oso erabilia du (`ahur') baina, hala eta guztiz ere, onartu egin da". Hori ikusirik, agian hobe Irakaskuntzako lantaldetik proposamenik datorren ikusi arte erabakirik ez hartzea?" // E208: "esp. agresión, agresividad, agresivo, agresor, fr. agression, gressivité, agressif, agresseur ingl. aggression, aggressiveness, aggressive, aggressor, ale. agressiv, errus. agressiya, agressivnyi, agressor. Datu hauen arabera aski nazioarteko hitzak iruditzen zaizkit, politikan eta psikologian bereziki erabiltzekoak bederen". // E123: "egia da nazioartekoa dela; dena den hor dago Hiztegi Batuko lantaldearen proposamena, hauek saihestearen aldekoa. Politikan, behintzat, iruditzen zait oldarkortasun etab.ek ondo jasotzen dutela esanahia. Psikologian agian izan dezake lekua". // BAgiria (2001-09-28): "ohargileak berak erretiratu du oharra".

agresibitate iz. Oldarkortasuna, erasorako joera duenaren nolakotasuna. Domínguez argentinarra, berriz, agresibitate handiko boxeolaria da. agresibo adj. Oldarkorra, erasokorra. Alzheimerra ez da soilik gauzak ahaztea, askoz gehiago da; izan ere, gaixoaren nortasuna aldatu egiten da, agresibo bihurtzen da.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

agresibo, agresibitate baztertu arren, maileguetako bat, oinarria, jaso litekeela uste du lantaldeak, hobestekoak definitzaile dituela.

Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Ez dago maileguaren beharrik, eta kentzea proposatu da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

agresibitate eta agresibo sartuta daudenez, hau ere jasotzekoa da, baina ‘erasoa’ gisa definituta.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

eraso(aldi)a, oldarra.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): Kendua.

agroekologia
iz. Nekazaritza ekologikoa. Agroekologia oinarri hartuta lanean dabiltzan baserritarrak.

Aztergaia: agroekologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh67 2022-05-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 67; ETC: 191

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: agroekologia; Adorez 0; Labayru 0; NolaErran: 0. Euskalterm 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta sarrera gisa jasotzekoa.

agroekologiko
1 adj. Agroekologiarena, agroekologiari dagokiona. Ez dago eredu agroekologikoaz hitz egiten duen artikulu bakar bat ere. Proiektu agroekologikoetan parte hartzen dutenak.
2 adj. Ekoizpenez mintzatuz, nekazaritza agroekologikoaren metodoen arabera ekoitzia dena. Produktu agroekologikoak saltzeko.
2 adj. Produktu agroekologikoekin prestatua dena. Mugarik Gabeko Albaitarien elkarteak eskainiko duen hamaiketako agroekologikoa dastatuko dute.

Aztergaia: agroekologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh37 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 37 (Argia 13, Berria 9, DiarioVasco 1, EiTB 1, Consumer 1, Laneki 1, UEU 11); ETC 92

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta sarrera gisa jasotzea proposatu da.

agroindustria
iz. Nekazaritzarekin loturiko industria. Sektore indartsua da agroindustriarena Bretainian. Lursail txikiak desagertzea, eta agroindustriaren esku uztea.

Aztergaia: agroindustria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh45 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 37 (Argia 25, Berria 9, Elkar 1, Jakin 2, UEU 8); ETC 66

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta sarrera gisa jasotzea proposatu da.

agronomia
iz. Nekazaritzaren arazoen azterketa zientifikoa. Agronomiako irakasle izana da 35 urtez Hazparneko Laborantza Ikastetxean.

Aztergaia: agronomia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

agronomo
iz./adj. Agronomian aditua. J. Errekondo agronomoak orriotan esana da haritzari eta sagarrondoari zor diegula "gure bizimoduaren maila".

Aztergaia: agronomo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

aguakate
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aguakate-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ahuakate].

Aztergaia: aguakate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

MilaHitz

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. ahuakat.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E114]: 'Nondik izan da hartua? Ingl. avocado, gazt. aguacate, Chilen palta...'

 - [E208]: 'Etimologiari dagokionez (nawatleko ahuakatl-etik heldua omen baita) egokia dirudi, bai eta iparraldekoen avocat-en bukaerarekin ere, baina gogoan izan beharko genuke, halaber, nawatletik (gaztelaniaren bidez) jaso ditugun tomate, ozelote, txokolate, koiote moduko guztiak #mdash#te bukaeeraz onartu ditugula. Ene ustez guztietan berdin jokatu beharko genuke, kontsekuente izateko. Kontuan hartu behar dugu, bestalde, frantses forma behialako espainolezko avocado-tik herri etimologiaz jasoa dela, 'abokatua' zelakoan, cf. ing. avocado. Edonola ere, gauza jakina da nawatlean azkeneko #mdash#tl horrek gure kasu absolutuaren #mdash#a bukaeraren balioa duela'.

 - [E123]: 'beraz, nola beharko luke, ahuakate, ahuakata? Ez dut argi ikusten. Ez dezagun ahantz bi hiztegi entziklopedikoek ahuakat eman dutela'.

 - [I102]: 'e. ahuakate [ez *ahuakat], alegia, /-e/ amaierarekin, amerikar hizkuntzetatik helduriko berba gehienak bezala: 'txokolate', 'tomate' e.a.'

 - [E123]: 'XKren oharra, iraileko bilkuran onartua'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'ahuakate proposatzen du XK-k. Onartu da: alde, bederatzi; kontra, inor ez, zuri, lau'. Erabakia (2002-03-22): 'aguakate* e. ahuakate'.

aguantatu, aguanta, aguantatzen
du ad. Heg. herr. Jasan, eraman. Ik. pairatu. Banoa etxe honetatik, ez dut gehiago aguantatzen!

Aztergaia: aguantatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "Nik ez nuke saihestuko. (batez ere 'agradatu' onartu eta gero). 'Jasan, eraman eta iraun' bultzatzearen kontra ez nago; aitzitik, uste dut horien gradazio moduko bat lantzeko premia larria dagoela. Bestela, edozertarako 'jasan' jarri behar hori ezin eramanik diraut aspaldion" (2001-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'ez ote hobe sartzea eta argi adierazi zein maila duen? Bestela norbaitek pentsa dezake Hiztegi Batuan ez azaldu arren, zilegi dela euskara batuan erabiltzea. Egoki ikusten duzue: aguantatu Heg Herr. 'eraman, jasan; eutsi; iraun''.

 - [I102]: 'egia bada ere barra barra erabiltzen dela aguantatu* bezala emanen nuke eta zera gaineratu: "e. 'eraman, jasan; eutsi; iraun'", era horretako erdarakadek baitira herri-euskara hainbeste itsusten dutenak eta euskaldunon artean zuloak sortarazten'.

 - [E123]: 'OEHko datuak ikusita, Juan Jose Mogelek, Lizarraga Elkanokoak, Txirritak, Uztapidek, Oskillasok edo Izetak erabili duten formari ez nioke emango. Uste dut orain arteko irizpideekin bat datorrena, Heg. Herr. ematea dela. Beste askotan ere hala egin dugu literatura tradizioa duen hitza jaso eta Herr. edo Zah. marka ematean: gaur zein mailatako hitza den adierazi, alegia'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-11-30): 'Heg. Herr. 'iraun, eraman, jasan, eutsi' gisa ematea onartu da'.

aguardient
iz. Ipar. Pattarra. Aguardient xorta bat edanarazi zioten.

Aztergaia: aguardient

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: aguardient / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

pattarra.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "aguardient delakoa adierazteko bada, nire ustez, pattarra baino hitz egokiagoa, eta oraindik, nolabait bada ere, bizirik irauten duena: uxuala (uxuela, usuala, usuela)" (2000-11-08)

aguazil
iz. Heg. herr. Espainiako estatuan, udaleko edo epaile baten mendeko enplegatua. Ik. udaltzain; herri gizon; amabi.

Aztergaia: aguazil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 1997-04-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: agoazil.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Heg. Ik. udaltzain.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

-oa-/-ua-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K202]: "udaltzain hobesten da honen ordez. Normalean lanbide biak bereizten ditugu. Esaterako, udaltzainak eduki ezik, Udalak ezin ditzake aginduak betearazi" (2000-11-24)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'aguazil ikus agoazil, h.d., "e. udaltzain"'.

 - Erabakia: Erabakia: 'aguazil iz. Herr.'.

agudezia
iz. Ipar. zah. Agudotasuna. Non dira orain haren kako-makoak, haren agudeziak, haren trikimailuak?

Aztergaia: agudezia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. agudotasun, trebetasun; zorroztasun, etab.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'adornatu' bigarren mailan onargarria da eta 'agudezia' ez? OEHn batez ere Iparraldeko 'agudotasun' adierako adibideak daude, baina ez dirudi Hegoaldean ezezaguna denik (Bizkaiko txerriarenak bertso famatuetan ere ageri da)" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'egia da gaur ez dela agudezia erabiltzen. Baina Pouvreauk, Etxeberri Sarakoak edo Kardaberazek erabilitako hitzari izartxoa ematea gogorra egiten zait; batez ere, agudo izond. 'trebea' arautua dugunean. Bi aukera ikusten ditut: batez ere Ipar Zah 'agudotasuna, trebetasuna'; zerrendatik kentzea'.

 - [I102]: 'MAk emandako arrazoiengatik, hain zuzen, ez nuke ezelan ere zerrendatik kenduko, are gehiago eratorpen hutsez ere sor daitekeen berba izanda'.

 - [E123]: 'gordetzekotan, batez ere Ipar. Zah. jarriko nioke, zerrenda prestatzean azaldu nituen arrazoiengatik'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-11-30): 'batez ere Ipar. Zah. oharrarekin ematea onartu da'. Erabakia (2002-01-25): 'batez ere Ipar. Zah.'

agudo
1 adb. Heg. Laster, arin. Goazen etxera, eta agudo. Agudo atera nuen gorderik neukana. Agudo zabaldu ziren munduan haien ideiak. Orain gabiltzan agudo; goazen bakoitza geure egitekoa lehenbailehen bukatzera.
2 adj. Ipar. Trebea. Edozein soinu jotzeko nauk agudo. Galilearrak ez baitziren solasturiak, ez hizketan sobera agudoak.
Azpisarrerak

Aztergaia: agudo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

lehen adierakoari "Heg." marka kentzeko eskatuko zaio EBB edo/eta Euskaltzaindiari.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

izond. ik. laster

Erabileremuen araberako adierak

'azkar(ki)' (Heg.) / 'trebe' (Ipar.)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E115]: "'trebe' Iparraldean, Ez eta ez, Zuberoan beti lanerako prest adiera baitu". (1993-02)

 - [I108]: ez zorrotz" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'OEHn bada Barbieren adibide bat, baina Iparraldekoek esan bezate nola ikusten duten'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-01-25): 'kendu Heg. marka'.

agudotasun
iz. Lastertasuna, trebetasuna. Debozioa ez da besterik, agudotasun eta bizitasun espiritual bat baizen.

Aztergaia: agudotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

agudotu, agudo/agudotu, agudotzen
1 da/du ad. Agudoago, lasterrago gertatu. Gure hobenek eragozten duten graziaren bidez, agudotu dadila zure barkamena.
2 da/du ad. Ipar. Trebatu.

Aztergaia: agudotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

agudo(tu), agudotzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

agudoago, lasterrago gertatu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'beste adiera falta da 'trebatu'. Hain zuzen ere adiera honetakoak dira OEHko Pouvreauren edo Belapeyreren adibideak'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-01-25): '1. agudoago, lasterrago gertatu, 2. trebatu'.

aguilartar
1 adj. Aguilarkoa, Aguilarri dagokiona.
2 iz. Aguilarko herritarra.
agur
1 interj. Norbaiti, ikustean edo eskutitz baten hasieran, eta bereziki harengandik urruntzean edo eskutitz baten bukaeran, esaten zaion hitza. Ik. kaixo; adio. Entzuleok, agur! Agur, edo Jainkoa dela zurekin. Agur, jauna. Agur Maria, dohain eta grazia guztiez betea. Eta gur egiten zioten, ziotela: agur juduen erregea! Agur denoi, beste bat arte. Agur, Ama; banoa, baina ez betiko.
2 interj. Akabo. Baldin hartzen ez bada denboraz ardura, agur gure basoak, agur ezkurra. Eta Jainkoaz axolarik ez bada, agur!
3 iz. Agurtzea. Bere agurra helarazi digu errektoreak. Plazetan agurrak dituzte laket, eta Maisu deituak izatea. Agur hitzak. Gaur, hamabietan, agur ekitaldia egingo diote Donostiako Errekaldeko beilatokian. Bertsolaria bere agurra botatzera zihoala telefono baten musika entzun zen. Ez dut joan nahi izan, zuri agur bat egin gabe.
4 iz. Hainbat euskal dantzaren zatietako bat. Gipuzkoar erako aurreskua osatzen duten lau dantzak egin beharko dituzte: desafioa, eskua aldatzeko soinua, agurra eta zortzikoa.
5 iz. Begirunea, gurtza. Jainko egiazkoari bakarrik zor zaizkion agurrak. Agurrak eta ohoreak eta lehia mundutar zoroak, non dira?

Aztergaia: agur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

agur 1 (diosal hitza) entzuleok, agur! 2 'agurtzea': bere agurra helarazi digu errektoreak / AS: agur egin

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

agur egin

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adiera biak jasoko dira

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: argitu erabilera: 'bilera baten hasieran zein bukaeran erabiltzeko hitza'; Agur, nola zaude? eta Tira, banoa. Agur, hurrengora arte adibidez.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): ez da erabilera argitu beharrik ikusi.

agur egin
1 ad.-lok. Norbaiti, ikustean edo eskutitz baten hasieran, edo harengandik urruntzean edo eskutitz baten bukaeran, gizalegezko hitzak esan. Ik. agurtu. Agur egiten duela ezker-eskuin txapela eskuan duela. Ez dio agurrik egin. Bada, etxe batean sartzean, agur egiozue esanez: bakea etxe honi. Elkarri agur eginik, sakabanatu ziren.
2 ad.-lok. g. g. er. Gur egin, gurtu.

Aztergaia: agur egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

agur esan
ad.-lok. Agur egin, adio esan. Agur esan gabe alde egin zenuen. || Hezur bat hautsi du jokalariak eta agur esan dio denboraldiari.

Aztergaia: agur esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1997-04-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea da (bestela esan: ez da hitz egin, negar egin #mdash#eta hemen bertako agur egin#mdash# aditz-esapideen parekoa).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'egia da ez dela aditz lokuzio erregularra (egin edo eman aditzekin osatzen ditugunak bezalakoa). Baina OEHn badator azpisarrera gisa. Jasotzea ere ez zait gaizki iruditzen'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-01-25): 'sartu agur hitzaren azpisarrera gisa'.

agur on
iz. zah. g. er. Gurtza, jaurespena. Jainko egiazkoari bakarrik zor zaion agur ona.

Aztergaia: agur on

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gurtza, jaurespena.

agur t'erdi
Agur egiteko erabiltzen den adeitasun esapidea. Agur t'erdi, ongi etorri, jauna. Agur, Jon Arrospide, agur, agur t'erdi, zeru goienetan atsedendu bedi.
aguraindar
1 adj. Aguraingoa, Aguraini dagokiona.
2 iz. Aguraingo herritarra.
agure
1 iz. Adineko gizona. Agure zimurra, zimela. Agure haserreen belaunaldikoa naiz. Agure onari ez ateak itxi. || Aguretan bakarzale bihurtu zen.
2 adj. Gizonezkoez mintzatuz, adinekoa, zaharra. Agurerik agureenak berrogeiren bat urte zituela.
[Oharra: hitz markatua da, gutxiespen balioa du eskuarki, eta ezin erabil daiteke adineko-ren sinonimo oso balitz bezala].
Azpisarrerak
Ohiko lexiak

Aztergaia: agure

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

agure (hitz markatua da, gutxiespen balioa du eskuarki, eta ezin erabil daiteke adineko-ren sinonimo oso balitz bezala)

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

hitz markatua da, gutxiespen-balioa du eskuarki, eta ezin erabil daiteke adineko>-ren sinonimo oso balitz bezala

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera ezagunak hainbat eta hainbat dira, besteak beste, agure(-)gordin, agure(-)mutil eta agure(-)zimur'.

 - [E123]: 'Agure gordin-en agerraldi bakarra aurkitu dut OEHn. Baina egokia izan daiteke 'viejo verde'ren ordain gisa (beste ezagunagorik ez badago, behintzat). Beste bi azpisarrerak, hiztegietatik bildu ditu OEHk. Ez dakit hain beharrezkoak diren'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-10-19): 'hitz honen azpisarrera gisa proposatu dituenak erretiratu egin ditu ohargileak berak'.

agure zahar
iz. (Esapide markatua da eta gutxiespen balioa du eskuarki). Mutil gazte zoro eta buruiritzi batzuk, agure zaharrari barre eta burla egiten ziotenak. Agure zahar bat iduri zuen. Joanes agure zaharra.
Ohiko lexiak

Aztergaia: agure zahar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

aguretasun
iz. Agurea denaren nolakotasuna; gizonaren zahartasuna. Erretiroa zahartzaroarekin, aguretasunarekin edo atsotasunarekin lotzen da askotan.

Aztergaia: aguretasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

aguretu, agure/aguretu, aguretzen
da ad. Gizonezkoez mintzatuz, zahartu edo zahar itxura hartu. Ik. atsotu. Gaztea zena aguretu da. Denbora baino lehen aguretu zen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Basati batek bere aita aguretua hil egingo du.

Aztergaia: aguretu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

agure(tu), aguretzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

aguretxo
iz. adkor. Agurea. Pipa erretzen eserita dago aguretxoa.

Aztergaia: aguretxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo: 'x-ren txikigarria' moduan azalduko dira honelakoak, 'maitagarria' bezalako ñabardurak erantsi gabe, txikigarritasunak berezkoak-edo dituenez ñabardurok, eta "aguretxo maitagarri bat" bezalako hedapenak arruntak direnez.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

agure-ren txikigarria.

agurgarri
1 adj. Begirunez agurtua izatea merezi duena. Gizon urtetsu agurgarri bat. Jesu Kristoren odol guztiz agurgarria eskaintzen dizut.
2 adj. Begirunezko tratamendua ematen zaion pertsona bat agurtzeko jaun edo andere hitzen eskuinean erabiltzen den adjektiboa. Agur, jaun agurgarria.
3 adj./iz. Eliza katolikoak santuki hil direnei ematen dien tituluetako bat. Santu, dohatsu eta agurgarri guztien bizitzak idatz zitzala.

Aztergaia: agurgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
agurgarritasun
iz. Agurgarria denaren nolakotasuna. Aberriaren ikurrinean nazioaren agurgarritasuna doa.

Aztergaia: agurgarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

agurka
1 adb. Agur eginez. Elkarri kaixoka eta agurka. Musuzapiarekin agurka.
2 adb. Gur eginez. Inazio, belaun bat lurrari, apezpiku bati agurka.

Aztergaia: agurka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka osaerakoak sarrera gisa emango dira oro har.

agurkatu, agurka/agurkatu, agurkatzen
du ad. Agurtu, agur egin. Berriz ere agurkatzen ninduelarik.

Aztergaia: agurkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

agurka(tu), agurkatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

agurtu, agur egin.

agurmaria
iz. Hitz horiekin hasten den kristau otoitza. Ik. abemaria. Hamalau aitagure eta agurmaria.

Aztergaia: agurmaria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

agurmaria Sin. abemaria

aguro
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, aguro-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. agudo].

Aztergaia: aguro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: †  / HiztEn: Ik. agudo / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. agudo.

agurtu, agur/agurtu, agurtzen
1 du ad. Agur egin. Senideak bakarrik agurtzen badituzue. "Ongi etorri, ene maiteak" agurtu zituen bere ilobak. Ontzikoak agurtzera etorri zirenak. Doana agurtzea, beti tristea; datorrena agurtzea, berriz, alaigarria.
2 du ad. g. g. er. Gurtu. Agurtu dezagun Jesus sortu berria.

Aztergaia: agurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

agurtu, agur(tu), agurtzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

agurtu, agur(tu), agurtzen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

agurtza
1 iz. Gurtza. Jainkoari zor zaion agurtza emateko, otoitza beharrezkoa zaigu.
2 iz. g. g. er. Arrosarioa. Gauean lotarakoan, agurtza beti errezatu.

Aztergaia: agurtza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1997-04-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. arrosario.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'OEHko lekukotasunak ikusita, esan al daiteke g.er. dela? Bestetik, adiera bakarra ez da 'arrosarioa'; Txillardegirena bakarrik den 'saludo' adiera alde batera utzita, 'reverencia, adoración' adierakoak dira adibide zaharrenak, Mendiburu, Argi Done laburra, Barandiaran edo Gandiagarenak. Beraz, ez dut batere argi ikusten "h. arrosario"'.

 - [E208]: 'bat nator MAren kezkarekin. Ene ustez hor bi adiera daude, bata 'arrosarioa' eta 'gurkera, abegi handia' bestea. Hobe biak bereiztea: agurtza 1 'gurtzea, jaurespena' 2* e. arrosario'.

 - [E123]: 'bat nator lehen partearekin, baina bigarrenean Hiztegi Batuko lantaldearen proposamenari eutsiko nioke eta 2 h. arrosario egin'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'Ohargileak "e. arrosario" proposatzen du. MAren proposamena onartu da, hala ere, hots: "h. Arrosario"'. Erabakia (2002-01-25): '1. gurtza, 2. g.g.er. arrosario'.

agurtzaile
iz. g. er. Agurtzen duen pertsona; bereziki, zeremonia batean, gonbidatuei agur egiteaz arduratzen den pertsona.

Aztergaia: agurtzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'nik g.e. kenduko nuke. Berba ongi eratua da eta gutxi erabiltzen dena kontzeptua bera dugu, eta ez hitza, gaztelaniaz saludador bezalaxe'.

 - [E123]: 'nahi duzuen bezala; nolanahi ere, uste dut g.er. markak errealitatearen berri ematen duela, gutxi erabili da-eta literatura tradizioan'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'Ohargileak "g. er." oharra kentzearen alde agertu da. Ohar hori uztearen alde agertu dira sei euskaltzain. Kentzearen alde beste sei. Zuri, bat. Dagoenean uztea erabaki da, horrenbestez'.

agustindar
1 adj./iz. San Agustinen erregelari jarraitzen dioten ordenetako batekoa; ordena horietako bateko kidea. Haserretu zen Lutero, bera aita agustindarra zelako. Aita Miguel de la Pinta agustindarra. Orain 60 urte hasi ginen moja agustindarren komentuan igandeetako meza nagusian kantatzen. || pl. (Lekuzko atzizkiekin, 'agustindarren ordena, komentua edo ikastetxea' adierazteko). Gaztetan Oñatiko agustindarretan egin zituen ikasketak.
2 adj. San Agustini, haren doktrinari edo haren lanari dagokiona. Aristotelesen balioa ukatu gabe, funtsean planteamendu agustindarrari eusten baitzioten filosofian ere.

Aztergaia: agustindar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1997-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Txostenaren laburpena

izenondo eta izenlagunak: a) BizkPresak (“fray Diego de Chaves agustindarra”), J.L. Zurutuza (“aita Gebara agustindarra”), M.M. Apalategi (“aiek utzi zuten etxean monja augustindarrak sartu omen ziran”); b) Gazt MusIx (“Agustindar prailetzat egiten konbentu berean profesa”), La Cruz (“agustintar lekaimeak izan zuten beren elizkisun ederra”), E. Zabala (“agustindar lekaimeen Artxiboko karpeta”, “La Esperanzako agustindar lekaimeek egingo zuten bezala”), J.J. Agirre (“Mendaroko agustindar lekaimeen artxiboan”, “agustindar fraile bat“, “agustindar lekaimeak Magdalena basilikara aldatu ziren”); M. I. Astiazarain (“Agustindar errekoleto honek”).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

aha
interj. Harridura edo atsegina adierazten duen hitza. Aha!, goiz guztia eman diat, baina azkenean nire sarean erori zarete!

Aztergaia: aha

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aha 5: Cb Eg ("Aha goapoa!"), Ox ("Aha putziko, hori duk planta! / Belztu zauk belztu goizeko manta"), JEtchep 2 (adib.: "Aha! Le Basque, neska horren izena badakik?") // eta OEH argitaratuan, Amatxi Herr 1959 ("Aha! #mdash#zuen otsoak karraskatu#mdash# beha zazie huni!"); ik. hor ajaja sarrera.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aha 2: A. Valdes ("Inguruari begiraldi bat botatzen dio. Ez da inpresionatuegia gelditzen. Aha!"), E. Azkue ("Aha #mdash# marmar egin zuen Tobik"); ahaa 1, X. Mendiguren B. ("Leher egiten du, zoroaren gisa, izuturik. Ahaa... fruutt... gut gut... sñak... plaff... patapum... oeuh"); aja 1, J. Legarreta ("Aja - esan zuen Wonka jaunak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

'aha' esperientzia : Euskalterm 1 (experiencia 'aha') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aha : DRA (1 boca, filo de herramienta; 2 interjección irónica), Lh DBF (1 adieran: interj. ironique) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

interj.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aha interj.

ahabia
1 iz. Txilarraren familiako zuhaixka, fruitu mamitsu beltz-urdinxkak eta jateko onak ematen dituena (Vaccinium myrtillus).
2 iz. Landare horren fruitua. Ahabia-marmelada ekologikoa.

Aztergaia: ahabia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ahabi(a)

Euskaltzaindiaren Arauak

ahabia Vaccinium myrtillus.

Lantaldearen irizpideak
Forma zahar komuna da hobestekoa

lehen itzuliko erabakia aldatuz, eta ohargilearen arrazoiari kasu eginez, ahabia proposatuko da

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K203]: "... besteak baino harrigarrixeago..." (1993-02-26)

 - [E208]: Bizkaian arabia bat esaten da. Etimoa anabia hitza da, Sorian behintzat gaur arte gordea. Hain erabilera urriko hitza denez gero, nik neuk ahabia forma klasiko osoa uzteko proposatuko nuke" (1993-01-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E120]: ik. oh. s.u. abi.

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'ahabia jadanik onartua da'.

Orrialde guztiak:
 

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper