50535 emaitza bilaketarentzat - [401 - 450] bistaratzen.

adibide
iz. Zerbait argitzeko edo ulertarazteko erabiltzen den aipu edo gertaera. Ik. etsenplu. Adibideak jarri. Adibide gisa. Adibiderik ezagunena. Adibide argia, adierazgarria, jakingarria.
Azpisarrerak

Aztergaia: adibide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: adibidez

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Bidenabar, adibide bat ezartzen bada, garbi utz liteke koma erabili behar dugun ala ez. "Zuk, adibidez, ez duzu hitz bete", edo' (2001-04).

 - [E123]: 'ongi iruditzen zait'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'adibide-ren azpisarrera gisa ematen den adibidez-ekin, etsenplu bat emango da, koma artean behar duela erakutsiz: Zuk, adibidez, ez duzu hitza bete'.

adibidetegi
iz. Zerbaiten adibideak biltzen diren atala. Berariazko corpus bat aztertu eta adibidetegi zabal samarra lortzen saiatu dira batzordekideak. Hots-adibidetegia.

Aztergaia: adibidetegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri ongi eratua, eta onartzekoa, gutxitan erabilia den arren.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Hitz hori ere sar daiteke 'ejemplario' adierazteko" (2000-10-04)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): adibidetegi

adibidez
adb. Aurretik esan dena argitzeko edo zehazteko, adibide bat edo gehiago aipatzen direnean erabiltzen den esapidea. Har dezagun, adibidez, lehen kapituluak dioena. Badira oso elikagai merkeak, arroza, patata eta ogia, adibidez. Adibidez, eman dezagun (...).
Loturak

Aztergaia: adibidez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-09-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. laburdura jasotzeko eskatuz.

adiera
1 iz. Hitz baten esanahia; bereziki, bat baino gehiago dituenean, haietako bakoitza. 45.000 hitz; 57.000 adiera. "Kutsu" hitzaren adierarik zabalduena. Hitz ugariak, aberatsak, adiera bereziz josiak behar ditugu.
2 iz. g. er. Adimena, ezaguera.
3 iz. g. er. Arreta, oharmena.

Aztergaia: adiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adierazezin
adj. Ezin adierazizkoa. Baina adierazezina izateak ez du, haatik, esan nahi izatasunik ez duenik: badago, egon, adieraz ezin daitekeena.

Aztergaia: adierazezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: adieraztezin / LurE: + / ElhHizt: adieraztezin / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-z(i)+e-.

Atzizkien araberako erabakiak

-ezin.

adierazgarri
1 iz. Zerbait adierazten duen gauza. Ik. seinale. Besoan zeraman taldearen adierazgarria. Euskara, Euskal Herriaren adierazgarri nagusia. Gaitz ezkutuaren adierazgarri diren agerpenak.
2 adj. Zerbait argi eta egoki adierazten duena. Adibide adierazgarriak aipatu ditu. Liburuak izenburu benetan adierazgarria darama.

Aztergaia: adierazgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adierazgarri 1 iz.: besoan zeraman taldearen adierazgarria. 2 izond.: adibide adierazgarriak aipatu ditu.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-z(i) + g-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1. iz. ("besoan zeraman taldearen adierazgarria"); 2. izond. ("adibide adierazgarriak aipatu ditu").

adierazgarritasun
iz. Adierazgarria denaren nolakotasuna; adierazgarria izateko ahalmena. Sinboloaren kontzeptuaren azpian abstrakzioa eta adierazgarritasuna ezkutatzen dira. Gorputzaren mugimendu eta keinuek adierazgarritasun berezia dute ahozko arloan.

Aztergaia: adierazgarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

adierazi1, adieraz, adierazten
1 du ad. Aditzera eman, jakinarazi. Ederki, garbi adierazi. Idazlearen eginkizuna erraz da adierazten, gaitz betetzen. Ezin adierazi den poza. Ezin adierazizko etsipen eta larritasuna. Zer adierazi nahi duzu horren bitartez?
2 du ad. Zerbaitek halako esanahia izan, zerbaiten seinale edo ikur izan. Onetsi euskal hitza da, baina ez du 'bedeinkatu' adierazten, 'maitatu' baizik. Batuketa adierazteko "+" ikurra erabiltzen da.
adierazi2
iz. hizkl. Ikur linguistikoaren edukia. Adierazlea eta adierazia.
adierazkizun
iz. Adierazi behar den gauza. Harritzekoa da nola moldatzen den adierazkizunik zailenak hizkera argi, zehatz eta garbi batean adierazten.

Aztergaia: adierazkizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adierazi behar dena.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'adiera ematean 'adierazi (behar) dena' emango nuke, ez baita nahitaez geroko zerbait, 'adierazi dena' ere izan daiteke' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia: ''adierazi (behar) dena''.

adierazkor
adj. Bizitasunez edo argiro adierazten duena. Hitz adierazkorren ortografia. Bizia eta adierazkorra bada, zertarako behar du garbia izan?

Aztergaia: adierazkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adierazkor: hitz adierazkorren ortografia.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"hitz adierazkorren ortografia"

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Adibidea erantsiko bagenu?' (2001-04).

 - [E123]: 'lehen itzulian dugu arautua adierazkor adibide eta guzti: hitz adierazkorren ortografia'.

adierazkortasun
iz. Adierazkorra denaren nolakotasuna; adierazkorra izateko ahalmena. Hor, bertsoaren bukaeran, egokitu zituen Amurizak bere formulak, adierazkortasunez beteak. Neure adierazkortasunik eza, neure hizketako moztasuna kitatzeko hasi nintzen idazten.

Aztergaia: adierazkortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1997-03-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

adierazle
1 iz. Interpretea. Eta ez zekiten Josek aditzen ziela, adierazlearen bitartez hitz egiten zielako. Mundu guztiko hizkuntzen ezagutza eman zien, bide hartaz adierazlerik gabe elkar ulertzeko.
2 iz. Exegeta. San Paulo, Ebanjelioaren adierazle zorrotza.
3 iz. Beste norbaiten edo zerbaiten nahia edo sentimena aditzera ematen duen gauza. Inoren ezinegonaren adierazle bihurtu. Begiak, bihotzaren adierazleak. || Bidali, Jauna, zerorren uso bake-adierazlea.
4 iz. hizkl. Ikur linguistikoaren forma. Adierazlea eta adierazia.
5 iz. ekon. Ekonomiaren egoera eta garapena adierazten duen datua. Abuztuan automobil berrien salmentak behera egin zuen eta adierazle hori oso erabilia izan ohi da kontsumoaren joera ikusteko. Euribor adierazlea % 2,297ra igo da maiatzean.

Aztergaia: adierazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adierazmolde
iz. Zerbait adierazteko moldea. Ahozko adierazmoldearen eta idatzizkoaren arteko aldeak, ez dira uste den bezain sakonak.
adierazpen
1 iz. Adieraztea, azalpena. Hitz ezezagunen adierazpena. Ikasgaiaren adierazpenean.
2 iz. Jendaurrean zerbait aditzera emateko egiten den izkribua. Ik. agiri. Euskaltzaindiak bere VIII. Biltzarraren ondoan adierazpen hau agertzen du. Gobernuaren adierazpena.
3 iz. Norbaitek bere barnean duena adieraztea, bereziki hizkuntzaren bidez. Sentimenen adierazpena. Adierazpen teknikak.
4 iz. Ikur edo zenbaki bidezko forma matematikoa. Adierazpen matematikoak arkatzez paperean idazteak ez du inolako sekreturik, baina beste kontu bat da idazmakinaz egitea.

Aztergaia: adierazpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. gisa gehituz: adierazpen-askatasuna.

adierazpen askatasun, adierazpen-askatasun
iz. Iritziak, ideiak edo informazioa libreki adierazteko eta zabaltzeko eskubidea. Estatuari adierazpen-askatasunaren aurkako erasoak eteteko eskatu diote. Egunkaria itxita, adierazpen askatasuna urratu zela diote. Ez dago adierazpen askatasunik, ez dago antolatze askatasunik, ez dago mobilizazio askatasunik, ez dago independentista izaterik...
adierazpide
iz. Aditzera emateko bidea. Kanta adierazpide gisa erabili. Hizkuntza da gizakiaren adierazpide nagusia.

Aztergaia: adierazpide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adierazte
iz. adierazi aditzari dagokion ekintza. Hori besterik ez da hizkuntzak adierazten duena, eta adierazte hori da egitearen egiazko errealitatea. Bestela esanda, bi hizkuntzen adierazte-ahalmena berdin-berdina da.

Aztergaia: adierazte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen.

adieraztera eman
ad.-lok. [Oharra: Euskaltzaindiak, adieraztera eman-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aditzera eman].

Aztergaia: adieraztera eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. aditzera eman.

adierraz
adj. Aditzen erraza dena. Ik. ulerterraz. Hitz adierrazen bidez. Nornahirentzat adierraz eta irakurgarria izateko.

Aztergaia: adierraz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ongi eratua da
adierraztasun
iz. Adierraza denaren nolakotasuna. Oztopo gogorrik gabe mintzatu zaigu, gaiaren sakonak adierraztasunari uzten dion neurrian.

Aztergaia: adierraztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

adietan eman
du ad.-lok. bizk. Aditzera eman.

Aztergaia: adietan eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. aditzera eman.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'MA andreak dio ez duela OEHn aurkitu. Nik ere ez. Baina Añibarrok badakar: 'adietan emoteco'. Esku liburua (1845eko argitaraldia), 86' (2001-04).

 - [E123]: 'arrazoi du HK jaunak. OEHko corpusa begiratu eta ohartu naiz Añibarrok adibide mordoa duela, eta Otxoluak eta Kardaberazek ere (Eusqueraren Berri Onac) erabili dute. Arrazoi gehiago, nik uste, aipatu gabe uzteko, edo sartzekotan, batez ere Bizk. 'aditzera eman' egiteko, eta ez izartxoa eman eta aditzera eman utzi batasunerako aukera bakar moduan'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'aipatzearen aldeko agertu dira hamabi euskaltzain 'aditzera eman' esanahia duela adieraziz'.

adiezin
adj. Ulergaitza. Hutsalkeriaz jositako idazki mordoilo adiezinak.

Aztergaia: adiezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

ulergaitza.

adigabe
adj. Pertsonez mintzatuz, inguruan gertatzen ari denaz ohartu gabe jarduten duena, edo arreta jarri beharko lukeen gauzan arretarik jartzen ez duena. Ikasle adigabearen antza zuen: liburua dauka begien aurrean, baina ikaskideek egiten dizkioten imintzioei begira dago.

Aztergaia: adigabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bbehin, onarpen eske aurkeztua: lantaldeak asmatua baita.

adigabetu, adigabe/adigabetu, adigabetzen
da/du ad. Zerbaitetan jarri den arreta galdu edo galarazi. Otoitzean ari nintzelako itxurak egin nituen, baina emakume zaharraren marmarrak adigabetzen ninduen.

Aztergaia: adigabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: 4 ager. (Zink Crit, Pi Imit, Egan 1955).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

berria da, "asmatua", eta onarpen eske aurkezten duena lantaldeak, 'distraitu' adierazi beharra dagoelako eta horretarako egokia delakoan (osaeraz zalantzazkoa izan arren: aditzoin + -gabe osaerakoak #mdash#cf. sinesgabe#mdash# salbuespena baitira).

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

adigabe(tu), adigabetzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'adi iz. onartuko bagenu, ez legoke inolako zalantzarik aditz honen osaeraz' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'adigabe eta adigabetu biak sartuko dira'.

adigai
iz. Kontzeptua. "Nazio" adigaia. Adigai desberdinak hitz desberdinez adierazi.

Aztergaia: adigai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adigaitz
adj. Ulergaitza. Euskara landua du, baina edozein irakurlerentzat adigaitza.

Aztergaia: adigaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adigaiztasun
iz. g. er. Ulergaiztasuna. Eragozpen ezohiko horretan hartzen du oin, neurri handi batean, idazki filosofikoen adigaiztasunari buruzko kexak.

Aztergaia: adigaiztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

ulergaiztasuna.

adigarri
1 iz. Azalpena. Fedeko gauzak sinetsi behar dira, adigarririk ez dagoenean ere.
2 iz. Adibidea. Ez noa hemen huts guztiak banan-banan izendatzera, adigarritzat aleren bat aipatzera baizik.
3 adj. Ulergarria. Mintzabide hori, gainera, guztiontzat da adigarri.
4 adj. Aditzea merezi duena, gogoangarria. Ipuinaren ondorio adigarriak.

Aztergaia: adigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 iz. azalpena; adibidea. 2 izond. ulergarria; aditzea merezi duena, gogoangarria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Izendondo gisa, horra adibide bat: "Margolari eraikitzaile eta higikor baten obra zaigu aurkeztua Izuran, hunkitzen ditu soegile gehienak denentzat adigarria delako". P. Errekarte, Herria, 18.VII.1996' (2001-04).

 - [E123]: 'oso egokia iruditzen zait adibide bat ematea. Baina agian ulerterrazago bat emango nuke, Ipuinaren ondorio adigarriak, esaterako'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): azken adibide hau onartu da, 'argiagoa delakoan: ipuinaren ondorio adigarriak'.

adigarritasun
iz. Ulergarritasuna.

Aztergaia: adigarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

ulergarritasuna.

adige
1 adj. Kaukasoko ipar-mendebaldean bizi den etnia batekoa, etnia horri dagokiona. Adige kultura.
2 iz. Etnia horretako kidea. Turkian, Jordanian, Israelen eta Sirian sei milioi adige daude.

Aztergaia: adige

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-07-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

adige 22, Berria (“Turkian, Jordanian, Israelen eta Sirian sei milioi adige daude, eta komunitate garrantzitsuak dituzte Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan”); adigear 1, Berria (“Adigear Kongresuko burua Murat Brezeg oso kritikoa da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu adige formarik.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. Labayru, Elhuyar, Adorez.

Bestelakoak

Exon: adige

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

adigera
iz. Adigeako Errepublikan mintzatzen den hizkuntza.
adiguri
iz. Heg. Oparia.

Aztergaia: adiguri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

oparia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'OEHko datuak ikusirik Heg. erantsiko nioke' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'Heg. marka gehitzea onartu da'.

adiguritsu
adj. Batez ere bizk. Arretatsua.

Aztergaia: adiguritsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

adiguritsu 3, Erkiag ("Txiliñok, baiña deiez daukadaz, nire nagi alperren zirikatzaille ditut, neure deitzaille, neure aspaldiko adiskidetxu beti bai beti adiguritsu, erreguz ta txeraz diarduenok", "#mdash#Laster ikasiko dozu zuk, bakarrik bere #mdash#iñotsan adiguritsu", "Illunabar artan, zerualdea ozkorri ezarri eban eguzkiak, bere orduko azken-txera adiguritsua egitean").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

adiguritsu 3: A Latsibi ("Ain adiguritsua izanda, alan, ain otz ta motz andra uren bat artzeko, ezagun eban bere izatea oso aldatuta eukana"), Onaind ("Ixilpean gaualdi. Goiak izar apain / Adiguritsu dabil illazki lur-soin gain... / Kubil datza gizona, ez dagi zirkiñik; / Zelatan ditu pizti ta gau-ibilkarik"), Azurm ("Aparato ederra zeukaten, eduki ere, eta burgesia manukor adiguritsu morroikorrena esku-makil, beren asmoak ongi betetzeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

adiguritsu : Euskalterm 1 (mediku arreta adiguritsu: 'exquisita atención médica') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

adiguritsu : HiruMila (obsequiador, ra; obsequioso, sa), DRA (obsequioso), PMuj DVC (1 servicial, obsequioso, complaciente; 2 fino, atento, deferente, respetuoso, delicado); ariguritsu : DRA (obsequioso), PMuj DVC (obsequioso, cortés, servicial, atento, afable) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

'arreta handia, arreta berezia' adierakoa da Luis Baraiazarrak ezagutzen duen adiguri, hemengo adiguritsu honen oinarria (Mungia aldean arrunki erabiltzen omen da); adiera hau gehitzeko eskatuko da.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

Forma baten adiera(k)

arretatsua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): adiguritsu izond. Batez ere Bizk. g.er. ‘arretatsua’.

adikatu, adika, adikatzen
da ad. Nekatu. Idiak, lan asko eginda adikatu direnean.

Esaera zaharrak

Adikatzen da emailea, eta ez hartzailea.

Aztergaia: adikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adikatu, adika, adikatzen. da ad. 'nekatu'

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

adikatu, adika, adikatzen

adiktibo
1 adj. Gaiez mintzatuz, bereziki drogez eta kidekoez mintzatuz, adikzioa eragiten duena. Tabakoa bezain adiktiboa da. Droga seguruak droga adiktiboak duen efektu bera egiten du.
2 adj. Jokamoldeez eta kidekoez mintzatuz, adikzio baten seinale dena. Euskaldunon kontsumo-ohitura adiktiboei buruzko ikerlana argitaratu zuten 2001ean.

Aztergaia: adiktibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh37 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 37 (Aizu 2, Argia 2, Berria 12, Euskal Herriko Agintaritza 1, EiTB 2, Elhuyar 2, Elkar 7, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, UEU 8); ETC 91.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Honekin batera adikzio forma ere jasotzea komeni da (mendekotasun forma ez da aski testuinguru guztietan).

adikune
iz. bizk. Begirada.

Aztergaia: adikune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusekoak B dira: adikuna (Añ EL) eta adikune (A BGuzur) bana, eta adikuntza-aldi 2 (KIkV). Argitaratuan, gainera: adikune 1 (A Ezale) eta 4 adikuntza (Ayerb EEs, Zink Crit, Ol Imit).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

adikuntza 1 jaso da, B (J.K. Ibargutxi: "Irudi, uste ta ideak doguz gure adimen eta gauzen bitarteko; gure adimena, geu ez garean gauzakaz alkartu daroen zubia. Era onetantxe sortu ta erditu daroagu adikuntza").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

adikune : AB38 ('punto de atención'); HiztEn-LurE ('begirada'); adikuntza : DFrec 1.

Hiztegietako informazioa

Hiztegietan: adikune (Bizk. 'begirada'): HLEH-EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF; DRA. // cf. HiruMila: "1 mirada,adikune zorrotza:una mirada penetrante 2 atención, adikune txikiko haurra: niño de floja atención". // PMuj DVC: "1 B. audiencia. 2 atención, observación, advertencia". // ez dugu hiztegiotan aurkitu: HaizeG, T-L LBF, Lur EF/FE, Lh DBF; adikuntza : HiruMila ("1 comprensión, interpretación, entendimiento. 2 discernimiento, discreción"); Casve EF (interprétation); PMuj DVC (comprensión); DRA ("Inteligencia, sentido en que se puede interpretar un dicho o expresión. Discernimiento, discreción").

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

begirada.

adikzio
iz. Gai batekiko edo ekintza batekiko mendekotasuna, osasunean ondorio larriak dituena. Konturatu ziren hitz eginez eta elkarren bizipenak kontatuz adikzioa gutxitu egiten zela. Adikzioa gainditzeko prozesuan dauden pazienteak. Jokoarekiko adikzioa.

Aztergaia: adikzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh604 2020-12-23 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): adikzio 75: Deia (“Drogamenpekotasunen –adikzioen- VI. Plana”), Consumer (“Nola kalifikatuko zenuke, beraz, kritika literarioek sortarazten dizuten erreakzioa: ezaxola, haserrea, adikzioa?”), Berria 32 (adib.: “Kym gaztea krisian dago, adikzio ugari ditu eta gurasoen etxera itzuli da”, “insomnioa, kontzentrazio falta, pasibotasuna eta adikzioa edo mendekotasuna eragiten dituela adierazi du“), EiTB 21 (“Eta droga berriek adikzio berriak sortzen dituzte”, “sexu adikzioari buruz hitz egingo dute gaur”), Argia 16 (adib.: “droga gogor baten edo adikzio baten menpe ez bagaude“, “adikzio oso gogorrak sor ditzake”), DiarioVasco 4 (adib.: “Artxiboetan ibiltzeak adikzioa sortzen du”). // adikzio 82: Aizu, Argia 11, Berria 22, Deustuko Unibertsitatea, DiarioVasco 2, Euskal Herriko Agintaritza 28, EiTB 11, Elkar 5, Consumer.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: adikzio 13: Berria 3 (adib.: “Emakume bakoitza desberdina den arren, eta arazo desberdinak baditu ere, anorexia eta bulimia adikzioen kategorian sailka genitzake”, “Literatura ia patologia bezala bizi du tolosarrak, utzi ezinezko adikzio bezala”), Iñaki Heras 4 (adib.: “Marketinak kontsumorako grina, beharra ala desioa, ez ezik, obsesioa eta adikzioa ere sortzen du”), Xabier Olarra 4 (adib.: “Egiak eta zentzu komunak diotena aldarrikatzeko adikzioa duena”), Ana Urkiza (“Gainera, barnetegiak adikzioa sortzen zuen”), Harkaitz Cano (“goizeko lanbroak hezetutako egunkaria hatzetan sentitu eta ogi egin berriak tinta beltzarekin nahasian sortzen duen usainak, nikotinak adina adikzio sortzen duenak, ez dauka preziorik”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: droga mendekotasun (drogomenpekotasun*).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es adicción / fr dépendance: Elhuyar: zaletasun; mendekotasun, menpekotasun; atxikimendu / Nolaerran: menpekotasun, menekotasun, mendekotasun / menpekotasun, mendekotasun, zalekeria / Zehazki: mendetasun, zaletasun / Labayru: - / Adorez5000: -.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu adikzio formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: adikzio eta mendekotasun (TN).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

mendekotasun araua da.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

ez dago maileguaren premiarik, aski dira mendekotasun, mendetasun arautuak.

Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Nazioarteko forma da, eta alde horretatik sartzeko aitzakiarik ez dago. Baina mendekotasun formaren kaltetan gerta daitekeenez, oraingoz ez sartzea proposatu da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adiktibo forma aztertzean proposatua.

adimen
iz. Ulertzeko edo ikasteko gaitasuna; pentsamenduaren bidez norbaitek bere buruaz eta inguruaz jabetzeko duen ahalmena. Oroimena, adimena eta borondatea. Adimen laburra. Adimen kamutsa dudalako edo. Adimenik gabeko izakiak. Adimen test bat. Hitzek badute beste zerbait, adimenez nolabait besarka daitekeen adieraz gainera, adimenak ikusten ez badu ere bihotzak uki dezakeena. Adimenera heltzen den bezain fite.

Aztergaia: adimen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-11-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

hori da euskara osorako formarik egokiena, Ipar. adimendu baztertu gabe

adimen argi
iz. Gaur goizean adimen argiz itzartu naiz. Hain zen asko ikasia eta adimen argikoa!
Ohiko lexiak

Aztergaia: adimen argi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

Adimen argiko gizona: adimentsua (s.u. argi)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa adimen argi soila. Beraz, argi sarrerako 13. adiera ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa adimen eta argi sarreretan.

adimen artifizial
iz. Informatikaren adarra, giza adimenaren funtzioak (ikaskuntza, arrazoiketa, etab.) betetzeko gai izan daitezkeen programak sortzea helburu duena; mota horretako programa bera. Ez dago argi adimen artifizialaren garapenak zer ondorio izan ditzakeen. Adimen artifizialaren mugak.

Aztergaia: adimen artifizial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-11-14 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago, eta aski da.

adimen atzerapen, adimen-atzerapen
iz. Batez besteko adimen maila baino gutxiago duenaren egoera. (Gaur egun nolabaiteko gutxiespen balioa du). Adimen-atzerapena umeak 18 urte bete baino lehen agertzen da.

Aztergaia: adimen-atzerapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh54 2022-05-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 42 (Laneki 19, UEU 18); ETC: 59; adimen(-)atzeratasun : LB 8; ETC 19.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez 0, Labayru: 0, NolaErran: 0; Euskalterm: adimen-atzeratasun TN, Med.; es retraso mental, retraso intelectual; fr retard mental, retard intellectuel; en mental retardation).

Bestelakoak

atzerapen 4 iz. Garapenean, adimenean, bizitza mailan, kulturan eta kidekoetan, dagokion, behar duen edo besteak dauden baino atzerago dagoenaren egoera. Afrikako herri askoren atzerapena. Buru atzerapena. atzeratasun 2 iz. (Pertsonen, herrien) atzerapena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, buru(-)atzerapen adibidea erabat ezabatzekoa da atzerapen sarreratik. Medikuntza arlokoa dela adieraziko da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa adimen eta atzerapen sarreretan.

Jakite-arloak

Med.

adimen gaitasun, adimen-gaitasun
iz. Gizabanako batek informazioa prozesatzeko, ikasteko, arazoak konpontzeko, egoera berrietara egokitzeko eta pentsamendu abstraktu eta logikoa eskatzen duten zereginak egiteko duen trebetasun mentalaren eta kognitiboaren, eta arrazoiketaren maila. Adimen gaitasun handia duten ikasleak. Adimen-gaitasunak moteldu egiten dira; zaharrek erabiltzen duten adimena gogoetan eta esperientzian oinarritzen da.

Aztergaia: adimen-gaitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh48 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 42 (Argia 1, Berria 1, Deustuko Unibertsitatea 1, DiarioVasco 3, Euskal Herriko Agintaritza 1, EiTB 2, Elhuyar 1, Elkar 1, Consumer 1, Gomylex 2, Jakin 1, Laneki 11, UEU 16); ETC: 211

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da adimen(-)urritasun formarekin egin den bezala.

adimen urriko
adj. Pertsonez mintzatuz, normaltzat jo ohi den adimen mailaren azpitik dagoena. Adimen urriko pertsonen aldeko elkartea.

Aztergaia: adimen urriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-07-20
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: deficiente mental; eta adimen-urritasun: deficiencia mental.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

forma-adieren banaketak ezagutuz berrikustekoa, saila osatuz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Honekin batera, 'adimen gutxiko', 'minusbaliatu', 'ezindu', 'elbarri'... sail osoa aztertzea mesedegarria litzateke. Nahaste ederra izaten dugu termino hauek erabiltzea egokitzen zaigun une bakoitzean" (2001-01-23)

 - [E410T]: "eta adimen-urritasun: "Forma-adieren banaketak ezagutuz berrikustekoak, saila osatuz". UZEIn lehendik genuen abanikoa Adm. Hiztegiaren arabera egokitu dugu, eta adimen-urritasun, adimen-urri(tu) eta adimen urriko erabiltzen ditugu. Guretzat ez dute arazorik sortzen" (J. Agirre, 2000-11-07)

 - [K202]: "Beharrezkoa. Guk beste forma hau ere erabiltzen dugu: adimen-urri" (2000-11-24)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'Hezk. Adm. Hiztegian badator adimen urritasun. Formaz guztiz egokia da, beraz ez dut inolako arazorik ikusten forma hau hartzeko. Dena den, egokia izan daiteke familia berekoekin nolako harremana duen aztertzea' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'adimen urriko eta adimen urritasun, biak, sartuko dira'.

adimen urritasun, adimen-urritasun
iz. Adimenaren gutxiegitasuna. Adimen urritasun larria edo sakona duten pertsonei zuzendutako zerbitzuak.
adimen zorrotz
iz. Adimen zorrotza zuen. Mingain bizi eta adimen zorrotzekoa.
Ohiko lexiak

Aztergaia: adimen zorrotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da, adimen zorrotz forman. Gaur egun EHn adimen argi azpisarrera da, baina beharbada berrikustekoa da eta ohiko lexien atalean sartzekoa.

adimena argitu
ad.-lok. Ulertzeko edo ikasteko gaitasuna handitu. Ik. adimena ilundu. Eskolara zerbait ikastera joan, eta adimena argitu beharrean ate eta leihoak ixten zizkiguten, euskara galaraziz.

Aztergaia: adimena argitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ADIMENA ARGITU Iluminar(se), aclarar(se) la mente. Neuk bere zerbait entzun dot, eta ezteutsat iaramonik egin; baiña oraiñ emen dakustanak argituten deust adimena. Ag AL 80. Nire burua lausoturik egon bear izan dau, ta Josetxoren irazkia irakurri dodanean, argittu jat neure adimena. Echta Jos 301. Eskolara zerbait ikastera joan, ta adimena argitu bearrean ate ta leioak itxitzen zizkiguten euskera galeraziaz. Lab EEguna 102. Ordun [Yesuk] adimena argitu zien, Idaztiak ulertzeko. Ol Lc 24, 45 (Lç adimendua ireki). Jauregi-gixonokaz egunian-egunian jardutiaz beraz, berakotan lez etorriko da senera ta laster argittuko yako adimena. Otx 123. Itz onek adimena / argitu baitzizun. Or BM 112. Vodkak adimena argitzen dion araura. Mde HaurB 82. Ez al zitzaien iñoiz etorriko, illunpetan zetzaten beren adimenak argitzera? Etxde JJ 216. Zure aginduen zuzentasuna betikoa da, / argitu egidazu adimena ta bizi izango naz. Ker Ps 119, 144 (Dv emadazu adimendua, Ol ezi nazazu, Or argitu nazazu, BiblE ulertarazi haiek niri). Gurasuak ein leiken / lanik ederrena. / Umiai argitzia / kistar adimena. Enb 112

adib.: adimen iz. Ulertzeko edo ikasteko gaitasuna; pentsamenduaren bidez norbaitek bere buruaz eta inguruaz jabetzeko duen ahalmena. Oroimena, adimena eta borondatea. Adimen laburra, argia. Adimen kamutsa dudalako edo. Adimenik gabeko izakiak. Adimena argitu. Adimena zorrozteko sortua zen josteta. Adimen test bat. Adimen artifiziala. Hitzek badute beste zerbait, adimenez nolabait besarka daitekeen adieraz gainera, adimenak ikusten ez badu ere bihotzak uki dezakeena.

Ez dugu aurkitu adimena argitu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: adimena argitu 7: Jenaro Garate (“Zentzumenak zorroztu, adimena argitu, oroimena zabaldu eta nahimena indartu ahala, zentzumenak eta adimena eta nahimena eta oroimena erabiliko dituen gogoa argitzea eta indartzea da”), Xabier Olarra (“Metal puska kirastunak, zibilizaziorako eta adimena argitzeko kaltegarriak omen direnak, nahiz eta hiztegi paregabe hau osatzeko, bistan denez, baliagarriak izan”), Patxi Altuna (“Jainkoaren indarrak adimena argitzen diolako”), Elizen arteko Biblia (“Orduan, adimena argitu zien, Liburu Santuak uler zitzaten”), Aingeru Epaltza (“Maite, burua lehertu beharrean lan egin ostean, adimena argitzen laguntzen duten garagardoak”), Imanol Unzurrunzaga (“ez daukate inongo zer ikusirik gure adimena argitzen duen argiarekin”), Asisko Frantzizko (“Kapitulu honetan zen anai Antonio ere; honi Jaunak adimena argitu zion”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa. Cf beherago adimendua argitu forma baztertua.

adimena ilundu
ad.-lok. Ulertzeko edo ikasteko gaitasuna gutxitu. Ik. adimena argitu. Ardoak adimena iluntzen du.

Aztergaia: adimena ilundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

adimena ilundu azpisarrera gida jasotzekoa da, adimena argitu sarreran egin den bezala.

adimena zorroztu
du ad.-lok. Adimena zoliago bihurtu. Adimena zorrozteko sortua zen josteta.

Aztergaia: adimena zorroztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili egiten da, baina ez da gardena. Azpisarrera gisa jasotzekoa.

adimendu
iz. Adimena.

Aztergaia: adimendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1992-11-26 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adimendu h. adimen

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. adimen

Orrialde guztiak:
 

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper