50535 emaitza bilaketarentzat - [351 - 400] bistaratzen.

adarkada
iz. Animalia batek adarrez emandako kolpea. Behi batek adarkada jaurti zidan. Adarkada ederra hartu du.

Aztergaia: adarkada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adarkadura
iz. Enborra eta kidekoak adarretan bereiztea; horrela bereizten den adar bakoitza. Sagarrondoaren adarkadura. Bidearen adarkadura.

Aztergaia: adarkadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adarkari
adj. Adarka egiten duena. Idia adarkaria zela jakin arren jabeak ez zuen zaindu. Lasturko zezenak, adarkariak.

Aztergaia: adarkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adarka egiten duena.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

adarkatu, adarka/adarkatu, adarkatzen
1 du ad. Abere batek adar kolpez jo edo zauritu. Zezenak adarkatu zuenean.
2 da ad. Adarretan bereizi, banatu. Bidea adarkatzen den gunean. Zuhaitz handi hostotsuak adarkatzen diren bezala. Tutuak ez du beste hertsigunerik biriketarantz adarkatu arte.

Aztergaia: adarkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adarkatu, adarka(tu), adarkatzen. 1 du ad.: zezenak adarkatu zuenean. 2 da ad.: bidea adarkatzen den gunean.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

adarkatu, adarka, adarkatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "eta adartu: Adiera desberdinetarako jarriko nituzke: adarkatu, adarka(tu), adarkatzen. du ad.: zezenak adarkatu zuenean / adartu, adar(tu), adartzen. du eta da ad.: Ébrancher, se ramifier, banatu" (2001-03)

adarki
iz. Animalien adarrak eginik dauden gaia. Adarkizko orrazia.

Aztergaia: adarki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki 'gaia'.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

adarkizko orrazia.

adarmotz, adar-motz
adj. Abereez mintzatuz, adar bat, gutxienez, falta zaiona edo moztua duena. Ahuntz adarmotza. Badaiteke gizona adardun izatea, zorigaiztoak jo badu, baina inolaz ere ez adarmotz, berez, jaiotzez, adargabea delako.
Azpisarrerak

Aztergaia: adarmotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

adar- + izond. osaerakoak bildu dira.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan: a) 'mogón' adierako adarmotx : (Garral EEs 1925) eta adar-motx (Or Eus 63); b) 'cornituerto' adierako adar oker (Mg PAb); c) 'corniabierto' adierako adar zabal (It Dial 93 / eta Ur adar zabala, Dv adarrak zabalduak, Ip adarrak ükhan behar dütü zabal); d) 'rhinoceros tichorbinus' adierako adarbakar (JMB ELG); e) 'de un solo cuerno' adierako adar bakoitz (AA II); 'unicornio' adierako adarbakoitz (AA II eta AA III); f) 'la mínima parte de una onza' adierako adarme (TB Lc 15,8 / eta Lç, Dv drakma, HeH diru, Oteiza moneda, Ol txanpon, Leon diru-pheza; Otag EE 1884, Etxba Eib); g) 'nudoso' adierako adarrondotsu (Etch 304 / eta ChantP 182 phasta zela adar-ondozü); h) 'rama alta' adierako adar goi (Zby RIEV 1909).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'rhinoceros tichorbinus' adierako 2, EB: adar-bakar (J. Millox: "Holako oihan baserik ez zuen pentsatzen ere izaiten ahal zitakela, abere handi eta bazuetan gaixtoz beteak: adar-bakar, lehoin, lehoin-nabar, suge"); adarbakar (J.M. Barandiaran: "Lehengoetan, mamut haundia eta adarbakar iletsuak zebiltzan hemen"); b) adar haundi IE 1 (E. Salaberry: "Bethi goizean goizik abiatu, akhuluaz ernarazten dituela, malin eta ildoari hasteko lotsa diren, idi adar haundi, ezin iratzartuak"); c1) 'adar zabalak dituen animalia' adierako adar-zabal 1 (Larregi La Cruz 1932: "Bestea gorrizta ta adar-zabala, Kokua"); c2) 'oreina' adierako adarzabal EB 1 (Bizia lurrean: "Hauetan, adarzabal, eper, faisai eta beste animaliak hazten ziren").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

adarbakar 'unicornio': AB38 1, LurE, Euskalterm 1; 'unirrámeo': Euskalterm 2 (apendize adarbakar); adarbakoitz 'rinoceronte': LurE; adar-apal : DFrec 1; adarrapal : Euskalterm 1 (zumar adarrapal); adar-erre : DFrec 1; adarmotz : HiztEn-LurE; adar-zabal : DFrec 1; adarzabal : HiztEn-LurE, Euskalterm 1; adar zorrotz : AB38 1; adarzorrotz : HiztEn; adarzuri 'xiloria': Euskalterm 1; adar zuzen : DFrec 1.

Adiera bereko beste formen erabilerak

Ik. adarzabal (Dama dama) fitxako hustuketa Izendegian: adarzabal : Brink-Barruel Mamíferos;Gordailu IkastHiztegia; PMuj DCV; X. Kintana Hizt80; Perez Olloa Navarra; adartzabal : LMuj DGT; bas-auntz : PMuj DCV; dama : UEU Antropologia; X. Kintana Hizt80; orein : PMuj DCV; Azkue DVEF; oren : PMuj DCV; orkatz : PMuj DCV; orkatz nabar : Ker Biblia; PMuj DCV,M. Ariztia Abereen mundua.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

adarmotz: HLEH, EuskHizt (azalpen berritua), HiztEn, LurE / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-motz.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adar bat behintzat falta zaiona edo moztua duena.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'ohar zorrotza egin digu Elhuyar-ko iritzi-emaileak, oroitaraziaz Euskaltzaindiak erabaki zuela sudur-luze moduko elkarteak marrarekin edo loturik idatz zitezkeela. Gero, ordea, askotan bi aukera horietatik bakarrean arautu ditugu horrelako elkarteak (goragoko adarbakar lekuko). "Beraz, Hiztegi Batuan bahuvrîhiak agertzen direnean, bietara idaztea erregutzen dizuegu (gure ustez, lotuta idazteak abantailak ditu, abantaila asko izan ere, baina hori ez da kontua; araua betetzea da eskatzen dugun gauza bakarra". Beraz, adar-motz, adarmotz behar genuke. Eta jokabide hau onartzen bada, sistematikoki zaindu hemendik aurrera)' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'AEk araua aldatzea eskatuko luke. Eztabaida piztu da. Arazoa mahai gainean uztea erabaki da iraila arte'. Erabakia (2001-11-30): 'Hitz honen idazkerari buruzko Erabakia irailean mahai gainean utzi zen. Kontua da, hitz elkartuen idazkerari buruz Euskaltzaindiak emandako arauak hitz hori adarmotz gisa nahiz adar-motz bezala ematea eskatuko luke. Beraz, era horretako hitz elkartu guztiei bina sarrera eman beharko litzaizkieke. Hori hiztegi-ikuspegitik ez da oso itxurazkoa. Beste irtenbidea, berriz, araua aldatzea litzateke. Dilema horren aurrean, euskaltzainek egokiago ikusi dute horrelakoetan bi formak ematea beti. Beraz, sarrera guztiak sistematikoki zuzenduko dira bikoteka emanaz'.

adaro
iz. Pala mota, bereziki labeko errautsak jasotzeko edo ogia labean sartzeko erabiltzen dena.

Aztergaia: adaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-04-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E119]: 'Hortzik gabeko eskuarea. Tresna arrunta eta asko erabilia. Eultzian garia eta hautsa biltzeko arrastelua zurezkoa da, lohia eta elurra biltzekoa burdinezkoa. Labeko su hondarrak biltzeko tresna, egurrezko nahiz burdinezkoa, txikia da eta gider luzea du. (Medialuna) Bibl.: Adaro. Rastrillo de madera con palo muy largo para distribuir el rescoldo por el horno del pan. (Goñibar-mun., FLV 86, 129. or.) Asdaro (BNc, Lc) Rastro que se usa para limpiar el horno, separar la nieve, desbrozar caminos, etc. Adaroka asi dira elurrean bide egiten. (AN-os.) Azkue. Adaro (L. Har.) Pelle à cendre (four). Lhande. Adaro (Lc, BNc), rastro que se usa para limpiar el horno, separar la nieve, desbrozar caminos, etc. v. arado. OEH. Adaro. 2 rastro para desbrozar, BNL. P. Mugica'.

 - [E123]: 'OEHko corpusean ez dut adibiderik aurkitu, baina zenbat hiztegitan ageri den ikusirik, eta bizirik dagoen hitza, jasoko nuke 'hortzik gabeko eskuarea' adiera emanaz. Nahi izanez gero, Ipar. eta Naf. Ezar diezaiokegu'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-04-27): 'sartzea onartu da 'hortzik gabeko eskuare modukoa, ikuilu eta abarrak garbitzeko erabiltzen den tresna' adierarekin'.

adarra jo
dio ad.-lok. Iseka egin; norbaiti, txantxetan, gezurra den zerbait egia balitz bezala sinetsarazten saiatu. Ik. harpa jo. Niri behintzat ez didazu adarrik joko! Ziria sartzen eta adarra jotzen.

Aztergaia: adarra jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adarra jo: niri behintzat ez didazu adarrik joko!

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"niri behintzat ez didazu adarrik joko!"

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Beste adiera hau ere azaldu beharko litzateke: "Beasaingo fabrikako adarra jotzen ari da"" (1994-05-18)

adarrak jarri
ad.-lok. Bikotekidea, beste batekin sexu-harremanak izanez, engainatu. Ez dakit, Mikel, niri ere ez lidake graziarik egingo nire gizonak beste batekin adarrak jartzeak. Badakik Arantxarekin nabilela, ni ez nauk adarrak jartzen dituzten horietakoa.

Aztergaia: adarrak jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

adarrak jarri: bikotekidea, beste batekin sexu-harremanak izanez, engainatu (s.u. adar)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa adar eta jarri sarreretan.

adarrak moztu
1 du ad.-lok. Animalia baten adarrak itsatsirik dauden burutik bereizi edo animalia baten adarrei zati bat kendu. Abeltzainen artean oso ohikoa da esnetarako behiei adarrak moztea.
2 du ad.-lok. Zuhaitz baten adarrak itsatsirik dauden enborretik bereizi edo zuhaitz baten adarrei zati bat kendu. Ik. inausi; kimatu. Zuhaitz bat bota eta gero, enborra eta adarrak mozten hasi baino lehen, ondoko aholkuak izan behar ditugu kontuan. Pagoen adarrak moztera joango gara.
Ohiko lexiak

Aztergaia: adarrak moztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

adarreko
iz. Eduki neurri guztiz txikia. Adarreko bat pattar eman zioten.

Aztergaia: adarreko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

Er. gabea, baina onartzekoa, ez baitu trabarik egiten.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko izengilea.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

eduki-neurria.

adarrondo
iz. Ipar. Adabegia.

Aztergaia: adarrondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

adabegia.

adarrondotsu
adj. Ipar. Adabegitsua.

Aztergaia: adarrondotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

adabegitsua.

adartsu
1 adj. Landareez mintzatuz, adar asko dituena. Zuhaitz lodi eta adartsu baten azpitik igarotzen zela. Adartsua eta orritsua.
2 adj. g. er. Adarduna.

Aztergaia: adartsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adartu, adar/adartu, adartzen
da ad. Adarrak atera; adarretan banatu. Ik. adarkatu 2.

Aztergaia: adartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1997-03-12 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

adar(tu), adartzen.

Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. adarkatu.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-katu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

du eta da ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'ez dut uste h. adarkatu ipintzea zilegi denik, forma biak zuzenak izanda. Gainera, adartu, soil-soilik 'adarrak irten edo atera' den bitartean, adarkatu, ordea, aurrekoaz gainera,' adarrekin jo' ere bada. Beraz ez dira sinonimoak. Biak uztea hobe'.

 - [E123]: 'gainerako batzordekideok ere hala uste baduzue, ondo. Hiztegi Batuko lantaldearen proposamena bere horretan utzi nuen. Baina egia da hiztegi guztiek jaso dutela adartu 'adarretan banatu' adieran'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-05-25): 'da ad. dela esango da eta 'adarrak atera' adierarekin utziko da'.

adarzabal
iz. Oreinaren familiako ugaztun handia, oreinaren oso antzekoa, ilea, udaberrian eta udan, zuriz tantotua izaten duena (Dama dama).

Aztergaia: adarzabal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Gaurko erabilera zainduan nagusitua da hobestekoa

ez da tradizioko forma (nekez izan liteke, aberea inguru hauetan ezagutzen ez denez), baina gure aldetik ezer asmatzen hasi beharrik ez dugu, asmatua eta proposatua dagoenez, eta neurriren batean onartua.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-r+z-.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zabal.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Damma damma.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'lehen esandakoaren arabera, adarzabal, adar-zabal' (2001-03-28).

adasdun
adj. Adatsa duena. Samson adasdunak bere indarra ilean zeukan.

Aztergaia: adasdun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan
adats
iz. Buruko ileen multzoa, bereziki luzea dena. Adatsa beltza zuen oso, kizkurtua eta luzea. Urrezko adats ugaria orrazten. Adatsa bildu. Adatsetik dilindan. Haren oinak bere adatseko biloez xukatu zituen. Adatsa laztu. Printzesaren ile-adatsa usaindu zuen eta krabelin urrina etorri zitzaion sudur mintzetara.

Aztergaia: adats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa gehitzeko eskatuz: "adats-izpiak zituen urrearen pareak".

adausi
iz. Zaunka. Txakur handiak adausi handia. Adausi bizian ari ziren Kriskitin eta Kraskitin.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Adausia eta ausikia behingoaz ukan ditut.

Aztergaia: adausi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan
Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: adausi egin .

adausi egin
ad.-lok. Zaunka egin. Guk, txakur mutuak bezala, ez daukagu ahorik adausi egiteko.

Esaera zaharrak

Adausi degidala, baina ausiki ez nazala.

Aztergaia: adausi egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

adausi sarrerari dagokion azpisarrera.

adausika
adb. Adausi eginez, adausi egiten. Txakurrek beren pozak eta atsekabeak, maitasuna eta gorrotoa adausika adierazten dituzte.

Aztergaia: adausika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka osaerakoak, normalean, sarrera gisa eskainiko dira [Hala egiten da lehen pasaldiko zerrenda Euskaltzaindiak berrikusian].

adaxka
iz. Adar txikia. Erramu adaxka bat eskuan. Zumarraren adaxka eta hostoen artetik.

Aztergaia: adaxka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  -ska onartu beharko litzateke.

 - Erabakia: BAgiria (1995-09-29): -xka idatziko da.

adberbial
adj. hizkl. Adberbioaren ezaugarriak dituena; adberbio betekizuna duena. -(e)la atzizkiaz osatzen diren perpaus adberbialak bi motatakoak izan daitezke: denborazkoak eta moduzkoak.

Aztergaia: adberbial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): adberbial izond.

adberbio
iz. hizkl. Aditza, adjektiboa edo beste adberbio bat mugatzen duen hitza. Ik. adizlagun; aditzondo. Leku, modu, denbora adberbioak.

Aztergaia: adberbio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1992-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Adiera(k) edo arlo semantikoa
addar
iz. zub. Deabrua. Addarrak eraman baleza!

Aztergaia: addar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

deabruaren izena.

addisabebar
1 adj. Addis Abebakoa, Addis Abebari dagokiona. Addisabebar agintariak.
2 iz. Addis Abebako herritarra.

Aztergaia: addisabebar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 38: Etiopiako Herri-Errepublika / Etiopia; etiopiar; Addis Abeba; addisabebar.

adei
1 iz. Norbaitenganako begirune edo onginahia. Ik. adeitasun. Oroit zaitez, Jauna, zure errukiaz eta zure adeiaz.
2 iz. g. er. Zeruko grazia.

Aztergaia: adei

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa erantsiz: adei-lege .

adei lege, adei-lege
iz. Gizalegea. Nagusiari adei legez dagokio mendekoekin eskuzabala izatea.
adeitasun
iz. Norbaiti adierazten zaion begikotasuna. Guregana erakusten duten begirune eta adeitasuna. Gizonak atea ireki eta pasatzeko esan zidan adeitasun handiz. Adeitasunik gabeko agurra egin zion.

Aztergaia: adeitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Gutunetan ezartzen ohi dena erants liteke: adeitasunez' (2001-04).

 - [E123]: 'ados'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'adibide gisa, adeitasunez eranstea onartu da'.

adeitasunez
adb. Ik. adeitsuki. Adeitasunez ez nion kontra egin. Adeitasunez mahaiburua eskaini zioten. Adeitasunez agurtu.
Loturak
adeitasunezko
adj. Adeitasunezko trataera. Adeitasunezko agurra.
Loturak
adeitsu
1 adj. Adeitasunez jokatzen duena. Adeitsu zen bere maneretan. Gizon dotorea eta adeitsua. || Gu tratatzeko modu adeitsu eta eztia. Harrera adeitsua egin zioten, baina hotza.
2 adb. Adeitasun handiz. Adeitsu hitz egin zidan. Besoak zabaldu zituen adeitsu.

Aztergaia: adeitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adeitsuki
adb. Adeitasunez. Emakumeak eskua luzatu eta mutikoa agurtu du, adeitsuki.

Aztergaia: adeitsuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

Er. gabea, eta berria; baina erregularra.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki: -tsu-ki.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adeitasunez.

adelatu, adela, adelatzen
1 da/du ad. g. er. Konpondu. Herriko guztiek bideak adelatu behar dituzte, urtean bi aldiz.
2 da/du ad. Batez ere zub. Prestatu, apailatu. Axurikia ederki adelaturik. Beti adelaturik egoteko. Penitentziaz bihotzak adelatu.

Aztergaia: adelatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adelatu, adela, adelatzen. Batez ere Zub. da/du ad. 'prestatu, apailatu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

adelatu, adela, adelatzen

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Batez ere zub.

Forma baten adiera(k)

'prestatu, apailatu'

adelazale
iz. zub. Prestatzailea, antolatzailea.

Aztergaia: adelazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

. Er. gabea, baina onartzekoa, ez baitu trabarik egiten.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zale/-tzaile.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

adelu
1 iz. g. er. Apaingarria. Horrenbeste bitxi eta adeluren artean geure buruak handi ikusirik.
2 iz. Batez ere zub. Prestaketa, antolaketa.

Aztergaia: adelu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 prestaketa. 2 apaingarria.

adendar
1 adj. Adengoa, Adeni dagokiona. Adendar idazlea.
2 iz. Adengo herritarra.

Aztergaia: adendar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 38: Yemengo Errepublika / Yemen; yemendar; Aden; adendar.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

adenina
iz. biokim. Azido nukleikoen osagai diren base nitrogenatuetako bat. DNAren osagai nagusiak lau dira: adenina, guanina, zitosina eta timina.

Aztergaia: adenina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

nazioartekoa da, eta onartzekoa, beste lau base nitrogenodunen izenak bezala (guanina, timina, zitosina, urazilo).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biokim.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): adenina iz. Biokim.

adesara
adb. zub. Arestian.

Aztergaia: adesara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Forma nagusia da gaur

.1: forma zahar osoa hobetsi da, nahiz gaur adesí laburtua ezagunagoa den.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

arestian.

adi egon
da ad.-lok. Erne egon. Jaungoikoa beti dago adi eta begira. Niri adi dago. Umeari adi egon dira. Elkarren adi egon. Doinu horren adi nago.

Aztergaia: adi egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-09-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: hobe litzateke adi egon / ibili jartzea.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): adi ibili jartzea ez da onartu.

adi1
adb. Zentzumenak erne. Adi gelditu zen ate ondoan. Herri osoa eduki zenuen adi zeure inguruan. || Belarria adi eta erne ipini. || Adi-adi eta arretatsu entzun genion. Erne zebilen, adi-adi, begia zorrotz, dena ikusi eta dena ikasi beharrez.
Azpisarrerak
adia
iz. Deiadarra, auhena edo deitorea, bereziki norbaiten heriotzak eragina. Han daude oinazez lehertzen, adiaz eta orroz. Hemen aitortu nahi ez duzuna han aitortuko duzu adiaz eta negarrez. Negarrak eta adiak. Egizue negar eta adia.

Aztergaia: adia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Zerbait jantzi eta hornitu beharko genuke hitza. OEHn aipatzen diren adibidez gain, gogora beste bi hauek, biak Agirre Asteasukoarenak: "eta emen aitortu nai ez dezuna, an aitortuco dezu adiaz, eta negarrez". III, 164, eta "gau erdico demboran aditu cituan cateen otsac, eta adia izugarriac". III, 170' (2001-04).

 - [E123]: 'bat nator oharrarekin. Adiera emango nioke 'auhena, deitorea', eta Agirre Asteasukoaren lehen adibidea, esaterako'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-05-29): ''ahuena, deitorea' gehituko zaio adiera gisa eta J.B. Agirreren adibide hau erantsiko da: emen aitortu nai ez dezuna, an aitortuko dezu adiaz, eta negarrez'.

adia galdu
ad.-lok. Arreta galdu. Aho zabalka eta adia galdurik egon da goiz osoan.

Aztergaia: adia galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)

osaeraz iluna da (adi iz. kategoriakorik ez baitugu), eta es distraer(se) adierazteko balio izan zezakeen arren, oraingoz baztertzea erabaki da (eta ordaintzat aipatu dira: barreiatu eta, onartzen bada, adigabetu).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "I. Sarasolaren Euskal Hiztegian zegoelako sartu genuen guk gure hiztegian" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'adi 2 iz. onartuko balitz, gardena izango litzateke eta , nire iritziz, onargarria' (2001-03-28).

adiabatiko
adj. fis. Prozesu termikoez mintzatuz, inguruarekin berorik trukatu gabe gertatzen dena; gauzez mintzatuz, beroa sartzen edo ateratzen uzten ez duena. Teoriatik dakigunez, prozesu adiabatikoetan entropiaren aldaketa nulua da.

Aztergaia: adiabatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-07-20
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1997-03-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, teknizismo mugakoa baita

Tekn. mugakoa: entziklopediek eta jasotzen dute, Fis. eta Termodinamikan aski arrunta da, baina hortik kanpo erabat arrotza.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Badakigu oso subjektiboa dela, baina hizkuntzalaritzako 'adstratu' termino tekniko samarra sartuz gero, fisika eta kimikan nahikoa arrunta den hau sartzeko eskatuko genizueke. Ez dakigu, adibidez, Batxilergoko ikasleek 'adstratu' zer den ikasiko duten, baina ziur izan fisika ikasten dutenak seguru topatuko direla 'adiabatiko'-rekin; 'adiabatiko' sartzea onartuz gero, beste hauek ere sartzekoa lirateke: 'isotermiko', 'isometriko' eta 'isobariko' (sail horretako gehiago daude, baino teknikoegitzat jotzen ditugu)" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'Entziklopedia laburretan jasotzen da, beraz, sartu egingo nuke' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'sartzea onartu da'.

adiagile
iz. Erostaria. 1581ean, adiagileen ikuskizunek indarrean jarraitzen zuten Azkoitian.

Aztergaia: adiagile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. erostari.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Bat nator proposamenerakin. Nik ez nuke "h. erostari" ipiniko' (2001-04).

 - [E123]: 'OEHko datuak ikusirik, eta, batez ere, adiakari 'erostaria' egiten dela, (eta ez h. erostaria) hemen ere berdin egitea proposatzen dut, hots, adiera eman, eta ez hobetsi' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'ez da hobespen markarik emango. Adiera emango da soil soilik: 'erostaria''. Erabakia (2001-07-20): 'adiagile-ri dagokion oharra ontzat eman da: adiera emango da, hobespen zeinurik gabe'.

adiaka
adb. Adia eginez. Adiaka egon.

Aztergaia: adiaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adiaka adlag.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

adiakari
1 iz. Erostaria.
2 iz. Apo-hontza.

Aztergaia: adiakari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. hontza (apo-) / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 erostaria. 2 hegazti harraparia.

Landare eta animalien taxonomi izena

Syrnium aluco.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Oker ez banabil, Strix aluco da adiakariedo urubiizenekin ezagutzen den gautxori harraparia. Sarasolaren Hauta-lanerako Euskal Hiztegitik kutsua ekarritako errata dirudi Syrnium aluco hori. Ez dut uste adiakari apo-hontzaren sinonimoa izan daitekeenik ElhHizt datorren bezala, apo-hontzak kli-klo (edo pi-po) kantatzen baitu apoek bezala eta ez adiaka ibili" (2000-11-08)

adiakatu, adiaka/adiakatu, adiakatzen
da ad. Adia egin. Negar egin dugu eta ez zarete adiakatu.

Aztergaia: adiakatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adiakatu, adiaka, adiakatzen. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

adiakatu, adiaka, adiakatzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): sarreran aditz direnei ezartzen zaizkien oharrak gehituko zaizkio.

adib.
adibidez-en laburdura.

Aztergaia: adib.

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

laburdurei zein formatu dagokien erabaki gabe dugu (eta ikusteko, horietako zein jaso behar den).

Forma baten adiera(k)

'adibidez'en laburdura.

Orrialde guztiak:
 

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper