50535 emaitza bilaketarentzat - [151 - 200] bistaratzen.

abere basa
iz. Ez gaituk abere basak. Zer daiteke haurkeria handiagorik, abere basa bat gizon batekin borroka ikustea baino?
Ohiko lexiak

Aztergaia: abere basa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ABERE BASA (Lh), A. BASATI (Izt 20v, VocCB), A. BASOTIAR. Animal salvaje. "Abere basatiak, animales bravos, salvajes" VocCB. "Bête fauve" Lh. v. basabere. Juduak izango dira orreek, deabruak, abere basotiarrak. SermAzc 279. Abere basati edo lar-abreak. Izt C 191. Basoetan edo lurpeetan, abere basatien gisan bizi ziran. Lard 388. Abere basa batek baino gehiago ez zuen Jainkoaren beldurrik. Arb Igand 55s. Zer ditake haurkeria handiagorik, abere basa bat gizon batekin borroka ikustea baino? HU Zez 77. Abere basatiren bat usterik ezean agertzen bazaio. Ag G 152. Ez gaituk abere basak, / Ihiztariak har diten / Ihizirik hilen duten... Ox 56. Abere basatia kaiolako burnien aurka bezela. Goen Y 1934.

adib.: “basa1 adj. Ipar. eta Naf. Basatia. Ez gaituk abere basak. Gizon basa bat. Jenderik basenen artean. Haur basa. Biziera basa ederretsiz. || Indar basa. Itsasoaren oldar basari ihardukitzeko.”

abere basati 4: Deia 2, Berria 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

abere basa 4: Herria, Imanol Zurutuza 2, Piarres Xarriton; abere basati 2: Patziku Perurena, Juan Martin Elexpuru.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasotzea aski da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasoa dago lehendik basa sarreran baina jasotzekoa da, halaber, abere sarreran.

abere basati
iz. Hartz, lehoi eta beste abere basati hezigaitzak. Abere basatien gisan bizi ziren.
Ohiko lexiak

Aztergaia: abere basati

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

abere beltz
iz. Txerriaren motako aberea. Lokatzetan, abere beltza bezala.
abere hiltzaile, abere-hiltzaile
adj./iz. Abereak hiltzen dituena.
abere lapur, abere-lapur
iz. Abereak lapurtzen dituen pertsona.
abere larri
iz. Behiaren, astoaren, zaldiaren eta neurri bereko animalia handien motako aberea. Abere larriak eta abere xeheak zaintzen zituztenen arteko liskarrak.

Aztergaia: abere larri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-03-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E119]: 'Abere larria, azienda larria (c). Behi / idi, behor / zaldi, asto eta mandoak. "Abere larri ta txea" (sic) P. Mugika DVC'.

 - [E123]: 'JMSk eskatzen duen azpisarrera gehitzea. Berak aipatzen duen lekukotasunaz gain, Nekazaritza Hiztegia-k ere badakar, "ganado mayor", "gros bétail" adieran (eta azienda larri sarreran, "Sin.: abere larri" emanaz). Hots, terminoa da, euskaraz horrela erabili dena. Hiztegi Entziklopedikoak ere jasoa du. Azienda sarreran, sartuak ditugu dagoeneko (hau da, arautuak) azienda larri eta azienda xehe'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-03-30): 'abere xehe azpisarreraren parean abere larri ere sartzea besterik gabe onartu da'.

abere mutu
iz. g. g. er. Aberea. (Mintzatzeko gai ez den izakitzat hartua). Guztiak barau zitezela, eta are abere mutuei ere ez ziezaietela eman jatera eta ez edatera.

Aztergaia: abere mutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ABERE MUTU. a) Animal (mudo). Xoriek orobat dute / egiñen errepika: / abre mutuek orobat / akorduzko musika. EZ Noel 56. Guztiak barur zitezilla, eta are abre mutuei ere, etzekiela eman iatera eta ez edatera. Ax 70 (V 46). Are abre mutuek ere eztute [...] lehen izan diren ostatuetarik, aitzinat iragan nahi. Ib. 92 (V 62). Aitzitik abre mutuak bezala guthizien arauera doaz. SP Imit III 12, 4. Presunak eztirela abre mutuekin konparatzeko. ES 171. Bena abere mütü eli bat bezala, baduatza arimaren perdizioniala. Mst III 12, 4. Abere mutu biren erdian jaio dana. Acto 374. Argirik eztauken abere mutuak. Añ EL2 45. Eguno eztabe / abere mutuak / ta piztia uzuak / egin berbarik bapere. Zav Fab RIEV 1907, 93. Ikusten ditugu / beraren liburuak, / nola abere mutuak / ikusten dituen / goizaldean zeruak. Arti MaldanB 213. Auspez belauniko, letariak kantatuz, / egunsentiari intzentsua botatuz, / zimuek ziruditen abere mutuak. Ib. 196. Ipui lagunak, nahiz abere mutuak nahiz hala-holako gizon emakumeak, bizirik daude egilearen irudimen hezean. MEIG II 131. Astaka abre mutu batek, gizon gisa mintzaturik [...]. "Subiugale mutum animal". He 2 Petr 2, 16 (TB asto urrixa mutu bat, Dv abere hezi mutuak, IBk asto mutu bat). b) (-mute BN-ciz), ABELMUTU (BN-ciz-baig). Ref.: Bon (abelmutu); A (abere-mute). "Ganado caballar" A. "Abelmutu, caballería (BN-baig; Lacombe)" DRA.

adib.: “mutu 1 adj./iz. Hitz egiteko ahalmenik edo gaitasunik ez duena. Sortzez maingu eta mutu zuten haurra. Mutua eta gorra da (Ik. gor-mutu). Ene ahoa mutu da zure aitzinean. Mutuei hitz eragiten diena. Nor da itsuak argitzen eta mutuak askatzen dituen hori? Begira herriaren onari dagozkion gauzetan, mutuaren eran egon zaren, esan behar dena esan gabe. 2 (Adizlagun gisa). Muturik. Hain mutu egoteko ez dakit zer duen. Baina hau esan eta laster mutu gelditu zen. 3 adj. Mintzatzen ez dena. Argirik ez duten abere mutuak. Zuek, pareta mutuak, gizonak baino gupidatsuagoak zarete. || Zinema mutua“.

Ez dugu aurkitu abere mutu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu abere mutu formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasotzea aski da, dagoen bezala.

abere talde, abere-talde
iz. Abere talde guztiak biltzen zirenean, artzainek harria mugitu ohi zuten putzuko aho gainetik.
abere xehe
iz. Ardiaren eta ahuntzaren motako aberea. Abere larriak eta abere xeheak zaintzen zituztenen arteko liskarrak.

Aztergaia: abere xehe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendako forma osatua(k) baztertuz, osagaietako bat jaso da
aberekeria
1 iz. Aberetasun gaitzesgarria. Ahaleginak egin behar ziren edertasuna aberekeriaren maskara bihur ez zedin.
2 iz. Egintza anker eta basatia. Ik. piztikeria. Haurrak hiltzen eta antzeko aberekeriak egiten.

Aztergaia: aberekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

abereki1
1 adj./iz. g. er. Abereen eran jokatzen duena. Horrela, bere izaera aberekia ase zuen.
2 adb. Abereen eran. Abereki bota zuen aitak etxetik.
aberetasun
iz. Abere izatea, aberea denaren nolakotasuna; basatia denaren nolakotasuna. Berez dagokio abereari aberetasuna. Comte eta bere eskolako beste jaun sinesgabe batzuek uste izan zuten gizona aberetasunetik igoa zela poliki-poliki, eboluzioz. Noraino doa, bada, zuen aberetasun, zeruraino dei egiten duena?

Aztergaia: aberetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

aberetiar
adj. Aberezkoa. Gorputz aberetiar bategatik, eta aberea baino lohiago den bategatik.

Aztergaia: aberetiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH s.u. aberetar.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: aberetar / LurE: + / ElhHizt: aberetar / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

aberezko.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tiar/-zko.

aberetu, abere/aberetu, aberetzen
da/du ad. Abere bihurtu. Basoan biziaz aberetu egin dira. Abereekin aberetua. Gizonak, aberetzen delarik, mendekuan aurkitzen du gozamenik handiena. Mahometek aberetu ditu gizonak, Jesusek aingerutu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Jende aberetuak.

Aztergaia: aberetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

abere(tu), aberetzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

gizakia abereen antzeko bihurtu, hauen tasunak hartuz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitza bera eta horren ingurukoak letra handiagoarekin jarri behar dira (2001-03-26)'.

aberezale
adj. Abereen zalea dena. Gure aita zenak, aberezale porrokatua izanik, behorrak izaten zituen mendian, aske.

Aztergaia: aberezale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2014-12-19
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ongi eratua da

erabili gabea da; baina ongi eratua eta argia eta, lantaldearen ustez, aberekoi baztertuaren ordain egokia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aberezale

aberezko
adj. Abereari dagokiona, gizakia abereekin kidetzen duena. Ik. aberetiar. Zure aberezko jaidurak. Itxura basati eta aberezkoa.

Aztergaia: aberezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

aberetiar.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tiar/-zko.

aberia
1 iz. Heg. beh. Matxura, motor, tresna edo makina bati ibiltzea eragozten dion akatsa edo kaltea. —Zer dauka, aberia handia? —Frenoak hondatuta.
2 iz. Heg. lgart. Norbaitek edo zerbaitek egin edo hartu duen kaltea edo ezbeharra. Aberia galanta egin duk; ukendu bat eman behar duk zaurian, eta antibiotikoak hartu. Begira ze aberia egin dudan; dena puskatu dut. —Erotuta zaude? —Ni oso sano nago, baina zuk kristoren aberia daukazu buruan!

Aztergaia: aberia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-29 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

aberia, pane

Lantaldearen irizpideak
Euskarazko forma da batasuna egiteko bidea

"aberia. ik. matxura"

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Agian beste sarrera, azpisarrera edo adiera beharko luke, matxuratik aparteko esanahia zehaztuz: aberia Kaltea, hondamena, zauria... Igitaiarekin garitan ari zela izugarrizko aberia egin zuen ezkerreko eskuan" (1994-07-22)

 - [I102]: ez litzaioke erdarakada honi sarrerarik eskaini beharko: matxura aski da" (1995-01-10)

 - [E306]: "'aberia' hitza 'matxura' adierarekin bigarren mailan onartzeari ondo deritzogu. Baina 'pana'-ren kasuan, berriz, 'e. matxura' erabaki da, hau da, ez da onartu. Izango dira beharbada horretarako arrazoi historikoak (mailegua noizkoa den, eta abar), baina Iparraldeko erabiltzaile arruntak 'aberia' hitzaren Hegoaldeko adiera bat nolabait onartzen dela eta berak erabiltzen duen 'panan gelditu naiz' ezin duela erabili ikusiko du. Ezin da 'pana. Ipar. h. matxura' jarri? Astakeria handiegia da?" (2001-01-23)

aberindar
1 adj. Aberingoa, Aberini dagokiona.
2 iz. Aberingo herritarra.
aberkide
iz. Aberri berekoa den pertsona. Ik. herrikide. Aberkideak dira. Aberkideei laguntzeko. Gure aberkide batzuk.

Aztergaia: aberkide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

aberkoi
adj. Hitzez, ekintzez edo kidekoez mintzatuz, aberria goratzen duena, aberriaren aldeko agertzen dena. Ik. abertzale. Olerki aberkoiak. Lönnrot-en Kalevala epopeia aberkoia.

Aztergaia: aberkoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-koi/-zale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

olerki aberkoiak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K202]: "Baztertzekoa. Neologismo honek badauka zeozelako tradizioa gerra aurrean, baina egungo euskaran ez du lekurik egin" (2000-11-24)

aberrazio
1 iz. opt. Sistema optiko batek irudia desitxuratzea. Argi moteletan, koloreak ez dira ondo ikusten, eta aberrazio kromatikoa ez da hainbesteko arazoa.
2 iz. astron. Astro baten itxurazko lekualdatzea, Lurraren translazio mugimenduak eta argiak iristen behar duen denboran astroak berak egin duen mugimenduak eragina.

Aztergaia: aberrazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, arloa mugatuz onartzekoa

nazioartekoa da Fis. eremuan (eta, hedadura apalagokoa Biol., Fil. eremuetan): onartzekoa iruditzen zaio P. Xarritoni.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: ZTHB-HB bateratzea - Osoko Bilkura (2015-11-27): aberrazio iz. Opt., Astron. [espezialitate-marka zehaztu, cf. EH]

aberri
iz. Sorterria, bereziki naziotzat hartzen dena. Euskotarren aberria. Venezuelan jaio bada ere Euskadi hartzen du aberritzat. Aberriaren alde bizia eman. Diruak ez du aberririk. Kristauaren aberria.
Azpisarrerak

Aztergaia: aberri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa emateko eskatuz: Aberri-egun.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Sin. sorterri proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): sinonimotzat ematea ez da onartu.

Aberri Egun
iz. Euskal aberriaren eguna, Pazko egunez ospatzen dena. Aberri Eguneko mitinak.
aberrigabe
adj./iz. Aberririk, bereziki lege aberririk, ez duena. Aberrigabeei laguntzeko erakundeak. Judu usaineko aberrigabeen aurkako segadak.

Aztergaia: aberrigabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aberrigabe izond.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa
aberriratu, aberrira/aberriratu, aberriratzen
da/du ad. Aberrira bihurtu. Haurrak aberriratzeko. Erresuma Batuko bederatzi preso laster aberriratuko dituzte. Mozkinak aberriratzeko. Musikarik ez zen falta aberriratzen ziren mutilentzat.

Aztergaia: aberriratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aberriratu, aberrira, aberriratzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: "Zerrendatik kenduko nuke" (1994-05-04)

abertimendu
iz. Ipar. herr. Abisua.

Aztergaia: abertimendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-03-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Abisu hitzaren sinonimo hori zerrendaratzea egoki izan daiteke. Dena den, horri ere aldamenean jar dakioke definitzailea: 'abisua'' (2001-03-26).

 - [E123]: 'Leizarragak, Ochoa de Arinek, Jauretchek erabili dute eta Jesusen Bihotz sakratuaren... Hiztegi Batuko lantaldeak ez du proposatu. Izatekotan, Ipar. Zah. behar luke. Merezi al du?'

 - [E113]: 'Abertitu aditza sartua da, euskalki seinalerik gabe (oker ez banago). Horrela baldin bada, eratorpena ongi eratua da, eta nire ustez hitza sar daiteke (Zah. emanez nahi bada)'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-03-30): 'eztabaida luzearen ondoren honako hau onartu da: abertitu Herr. h. ohartarazi, jakinarazi, abisu eman; abertimendu Ipar. eta Herr. h. abisu'. Erabakia (2001-04-27): 'abisu eman azpisarrera ez ematea erabaki da. abertitu sarreran berriz, abisatu ere emango da adieren artean'.

abertitu, aberti, abertitzen
du ad. herr. Ohartarazi; jakinarazi. Ik. abisatu.

Aztergaia: abertitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aber- 55 / adber- 32: abertitu 47: B 1 (Balad); G 1 (PE); IE-Zu 33 (Lç, EZ, SP Phil, Tt Onsa, Gç, Dh, JesBih, Bordel, Gy, ChantP, Mattin); eta -tü ZuAm 12 (Mercy, CatLan, Etch); abertimendu IE-Zu 8 (Lç, Harb, SP Phil, Tt Onsa, Dh, JesBih); adbertidu B1 (Astar II); adbertitu 19: G 2 (Gco I, Ud); IE 17 (Lç, EZ Man II, LE Prog, Bordel); adbertimendu IE 12 (Lç, EZ Man II); OEH argitaratuan, gainera: abertitu (ZBulda) adbertimentu (OA) bana.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu adber- formakorik aurkitu; abertitu 2, Zu-EB (M. Heguiaphal: "nahi deizut eman arunt eta ederrik pakia,/ abertituko zutut nuiz eta ere beitate puntia"; P. Lizarralde: "Lanbroaren artean ibar estu bat eta zenbait baserri zuri abertitu zituen"); abertimendu IE 1 (Aita Blaise: "Manatzen du hobendunari egin zaizkion hiru abertimendu on bere baithan sar dadin").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abertitu : DFrec 2, HiztEn; abertimendu : HiztEn.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: abertitu : ElhHizt, HiruMila; abertimendu : ElhHizt, HiruMila. // Hiztegiotan ez dugu aurkitu: Lh DBF, Casve EF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aberti, abertitzen.

Behe-mailako formaren aldean hobestekoa

Beh. ik. ohartarazi, jakinarazi.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

abertzale
1 adj./iz. Aberria maite duena, aberriaren alde saiatzen edo borrokatzen dena. Apaiz abertzalea. Abertzale sutsua izan zen. Abertzale iraultzaileak. Euskal abertzaleak.
2 adj. (Gauzez mintzatuz). Alderdi edo erakunde abertzaleak. Egunkari abertzalea. Espiritu abertzalea. Ezker abertzalea.

Aztergaia: abertzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
abertzalego
iz. Ipar. Abertzaletasuna.

Aztergaia: abertzalego

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean aurkitu. Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko abertzalego .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

abertzalego (eta euskal-abertzalego) 4: Zabal 1973 2 ("azken urte hautan ipar aldean sortu den euskal-abertzalegoa nola hartua izan ote da laborarien artean?", "Egin ditugu zazpi galdera, bakoitza gai bati lotua: - laborarien gaurko egoera; - laborantzako sindikalismoa; [...] - laborariak eta klase-borroka; - laborariak eta abertzalegoa"), J. Haritschelhar ("Lehenak emana zion lehen bultzada gerla aintzinean, Monzon-ek olerki apaindura batez ornitu du eta Larzabalek, gaiak hartuz euskal literaturan [Etxahun, Bordaxuri] edo euskal historian [Matalás, Orreaga] abertzalegoari ideki du"), XArb ("Abertzalegoaren historia aipatu zuen iparraldean, ENBATA arte").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abertzalego : DFrec 3 (Herria: "nola sortu zen zinez Euskal Herrian euskaldun abertzalegoa"; Egin 2: "barreneko iraultzarako prest ez dagoen ezker abertzalegoa", "orain ezker abertzalegoari eskatzen zaiona"), AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go/-tasun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

abertzaletasuna.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): abertzalego iz. Ipar. 'abertzaletasuna'.

abertzalekeria
iz. Abertzaletasun gaitzesgarria. Abertzalekeria kritikatzen zaio: eskuinik atzerakoienaren diskurtsoa bazkatu izana.

Aztergaia: abertzalekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

abertzaletasun
iz. Aberriarenganako maitasun sendoa. Egiazko abertzaletasuna. Herri handien eta txikien abertzaletasuna. Gudarien abertzaletasuna. Abertzaletasunez beterik.

Aztergaia: abertzaletasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
abertzaletu, abertzale/abertzaletu, abertzaletzen
da/du ad. Abertzale bihurtu. Gaztetan abertzaletu zen. Etorkinak abertzaletzen.

Aztergaia: abertzaletu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

abertzale(tu), abertzaletzen.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zale-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

abertzale bihurtu.

abesbatza
iz. Abestalde nagusia. Ik. koru. Parrokiako abesbatza. Andra Mari abesbatza. Abesbatzarako musika. Lau haur-abesbatzak obra klasikoak eta pop doinuak tartekatuko dituzte biharko eta etziko kontzertuetan.

Aztergaia: abesbatza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Bide beretik: koru ez ote da hobestekoa?' (2001-03).

 - [E123]: 'Abesbatza dago arautua Hiztegi Batuan beste ezer hobetsi gabe'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-03-30): 'ez da onartu'.

abeslari
1 iz. Abesten duen pertsona. Ik. kantari. Euskal abeslari berriak. Abeslari ospetsua izan zen. Abeslari taldeak. Bakarkako abeslaria.
2 adj. Abesten duena. Txori abeslaria. Abeslari dut bihotza.

Aztergaia: abeslari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
abespeluan
adb. bizk. Itoka eta arinka; iritzira. Zilegi izan bekit behar nukeen baino lasterrago, abespeluan-edo, neure egitekoak egitea.

Aztergaia: abespeluan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-01-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik. abasberuan.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "hitz hau zerrendatik kendu egingo nuke" (2000-10-09)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): 'abasberuan-i lehentasuna eman nahi lioke ISk. Hala ere, abespeluan emango da. Abasberuan* e. abespeluan 'jo ta ke''.

abestalde
iz. Kantatzeko biltzen den lagun taldea. Herriko gazteek abestalde bat osatu zuten Olentzerorekin ateratzeko.

Aztergaia: abestalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

kantaritalde, abestalde.

abestaldi
iz. Kantaldia. Baritonoaren abestaldia, oro har, ona izan zen.

Aztergaia: abestaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

kantaldi.

abesti
iz. Ahapaldietan banatutako neurtitza, doinu baten gainean kantatzen dena, bereziki zaharra edo herrikoia ez dena. Ik. kanta. Olerki eta abesti zoragarriak. Abesti eta doinu asko entzun ziren. John Lennonen abestiak. Arrantzale abestien II. lehiaketa.

Aztergaia: abesti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "Sin. kantu, kanta proposatu du".

 - [E109]: "Ez ote genuke adierazi behar kanta (edo kantu) eta kantatu hobestekoak direla? Akademia baten zeregina ez ahal da oroz gain beti eta nonahi esan eta idatzi dena bultzatzea?"

 - [E123]: "Bi hitz hauek arautuak daude dagoeneko Hiztegi Batuan ondoan ezer hobetsi gabe. Lehen itzulian ere eztabaidatu zen kontu hau".

 - Erabakia: Erabakia (2001-03-30): "XK-k ere, HKrekin bat, bereizketa egitea nahi luke. JMS jaunak adierazi du honek bildurra ematen diola, horrela ezina gertatuko baita erabakitako 300 hitzak onartzera iristea. Ez da onartu HK jaunaren oharra".

abestu, abes, abesten
du ad. Ahoaz musika-hots sail bat gauzatu. Ik. kantatu. Gernikako arbola abestu ondoren. Euskaraz abestu. Zuri abestuko dizut. || Txantxangorriak ongi abesten du.

Aztergaia: abestu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

abestu, abes, abesten

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Sin. kantatu proposatu du; E109: aldamenean h. kantatu.

 - [E109]: "Ez ote genuke adierazi behar kanta (edo kantu) eta kantatu hobestekoak direla? Akademia baten zeregina ez ahal da oroz gain beti eta nonahi esan eta idatzi dena bultzatzea?"

 - [E123]: "Bi hitz hauek arautuak daude dagoeneko Hiztegi Batuan ondoan ezer hobetsi gabe. Lehen itzulian ere eztabaidatu zen kontu hau".

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): dagoeneko eztabaidatua. // Erabakia (2001-03-30): "XK-k ere, HKekin bat, bereizketa egitea nahi luke. JMS jaunak adierazi du honek bildurra ematen diola, horrela ezina gertatuko baita erabakitako 300 hitzak onartzera iristea. Ez da onartu HK jaunaren oharra".

abeze1
iz. Hasi-masiak. Bere lanbidearen abezea ikasi baino lehen. Abezean da oraindik ikasgai honetan.
abeze2
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abeze-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. alfabeto].
abiaburu
iz. Zerbait hasten edo abiatzen den puntua. Ik. abiapuntu; abiagune. Egungo poemagintzaren abiaburua. Higidura baten abiaburua.

Aztergaia: abiaburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
abiada
1 iz. Zerbaiten lastertasun indarra. Ik. abiadura 2. Duen abiadaz urruti eroriko da.
2 iz. Abiatzea, abian jartzea. Saussureren liburuan bide du oinarria eta abiada estrukturalismoak.
3 iz. Zerbaiten higidura norabide jakin bati buruz. Gauzen abiada. Arazoaren abiada ona. Bere abiadan segitzen du. Garrantzi handiko kontua langile mugimenduaren abiadan.

Aztergaia: abiada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: abiadan.

abiada bizia hartu
du ad.-lok. Azken egunetan abiada bizia hartu dute gertakizunek. Teknologia berrien iraultzak abiada bizia hartu du, eta digitalizazioak eta automatizazioak bizitzako arlo guztiak astindu dituzte.

Aztergaia: abiada bizia hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

abiada bizian forma aztertzean ohiko lexien atalean jasotzeko proposatua.

abiada bizian
adb. Ziztuan. Abiada bizian egin dute ihes. Abiada bizian zetozen autoen artetik. Aldapan behera, abiada bizian.

Aztergaia: abiada bizian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez ziztu bizian forma ere azpisarrera gisa jasotzea proposatu da.

abiada handi
iz. Autoak abiada handia hartu zuen. Uranio eskaria abiada handian gehitu dela diote. Beherantz joan nintzen berriro, abiada handiz.
Ohiko lexiak

Aztergaia: abiada handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

abiada hartu
du ad.-lok. Zati horretan orduko 70 kilometroko abiada har dezakete trenek. Abiada hartuta, bost metro eta erdiko jauzia egin zuen.

Aztergaia: abiada hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ABIADA HARTU (V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. Tomar impulso, carrerilla. "Abixadia artu eta jaurti zan itxasora" Etxba Eib. "Erreka saltuan pasatzeko, abixadia artu neban, baina sasixan trabau nitzan da blausta uretara" Elexp Berg. Artu eben abiadea zaldidunak egozan alderutz. Echta Jos 321. Beiñ abiadea artu zuanean, etzegoan mutilla ixiltzerik. Ag G 266. Itsu gizagajoak akerra lez abiada artuta, yo eban buruz arri-mutilla. Or Tormes 35. Orduantxe ba trenak abiyadia artu biar eban. Kk Ab II 161. Oa gaintxo artara ta abanta (abiada) artuta, bultz eta jaurtiki nazan zulora. A EY II 295. Abiadea artuta, bost metro ta erdiko luze-laburra egin eban. Bilbao IpuiB 187. Pedalai apurtxu bat eragitea naikoa izaten zan izan, aldazbeeran abiadea beingoan artzeko. Erkiag BatB 72s EH2016: adib.: abiada 1 iz. Zerbaiten lastertasun indarra. Abiada hartu. Duen abiadaz urruti eroriko da. Uranio eskaria abiada handian gehitu dela diote.

abiada hartu 39: ElCorreo, Deia 2, Elhuyar, Elkar, Consumer, Berria 17, EiTB 6, Jakin, Argia 7, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: abiada hartu 37: Berria 9, Alberto Ladron Arana 3, Iñaki Mendiguren, Koldo Biguri 2, Edorta Jimenez 2, Anjel Lertxundi 2, Javi Cillero, Jon Muñoz, Oskar Arana etab.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa da, baina adibide zena azpisarrera eginez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa abiada sarreran.

abiadan
adb. Lasterka bizian. Abiadan atera zen etxetik.
Loturak

Aztergaia: abiadan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: + / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

abiada sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

abiadan atera zen etxetik.

abiadura
1 iz. Korritzen den distantziaren eta horretan ematen den denboraren arteko zatidura. Ik. lastertasun. Argiaren abiadura.
2 iz. Abiada, abaila. Txalogarria da benetan Auspoa bildumak hartu duen joera eta abiadura.
3 iz. Ibilgailuetan, abiadura-aldagailuaren engranaje-konbinazio bakoitzari dagokion higidura-modua. Ik. martxa 2. Sei abiadurako motorra.
4 iz. Ipar. eta naf. Hastapena. Tentaldiaren abiaduran. Erromatarren garaian, Elizaren lehen abiaduran.

Aztergaia: abiadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: abiadura-kaxa, abiadura-neurgailu, abiadura-palanka .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "vitesse hegoaldean, hemen = hastapena" (1995-01-13)

 - [A105]: "1 Ipar. eta Naf. 'hastapena'. 2 Heg. 'lastertasuna' / Horrela ez da hiztegi batua. Busti eta proposatu, otoi, beti alde batera egin gabe. Ez bustitzearen ondorioak ikusi dira ITZUL itzultzaileen eztabaida foroan, Forondako aireportuan salidas = abiadurak jartzea egokia den ala ez den. Behar balitz, erraz lortu daitezke eztabaidan parte hartu dutenen iritziak" (2001-03)

 - [E306]: "abiadura-kaxa azpisarreraren oharrak dioena kontuan izanik (gu horrekin ados gaude, gainera), badirudi berrikusi egin behar litzatekeela 'abiadura' hitzari ezarri zaion 'Heg.' marka. Bestela, askok uler lezakete fisikan eta teknologian 'lastertasun' hitza dela hobestekoa, eta hori ez da aipatu oharrean esaten denarekin koherentea. Ikuspegi horretatik, 'Heg.' kendu egin behar litzateke. Beste zerbait ere egin liteke: Hiztegi Batuaren lehen itzulian onartu zena bere horretan utzi (adiera 'arruntak') eta zientzia eta teknologiako adiera erantsi; horretarako, guk 'abiadura' onartzea proposatzen dugu eredu estandarrerako. // abiadura handiko tren azpisarrera eranstea proposatzen dugu" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Bi gauza: 1. Euskalkia. "Hastapena" adierarekin Ipar. eta Naf. soilik? Duda egiten dut. Cf., besteak beste, "San Andresko elurra, neguaren abiadura" (Arantzazuko egutegia, 30.XI.1995). 2. Abiadura-palanka eta abar ez dira egokiak, ez baita hori abiadura-rentzat mugatzen den adiera. Eta horrelakoetan, agian hobe joanera, cf. gazt. marcha, fr. marche, alem. Gang'.

 - [E123]: 'Lehen oharra dagoeneko arautua dagoenari dagokio, argitaratua dugun Hiztegi Batuan ageri baita 'hastapena' Ipar eta Naf dela; Bigarrenari dagokionez, Hiztegi Batuko lantaldearen proposamena ontzat eman zuen Euskara Batuko batzordeak, Iparraldekoek ere onartzen zutelakoan'.

 - [E113]: 'Ez dakit horretan sartzerik ote dagoen, baina 'hastapena' ez da sinonimo zehatza (ezin erran dezakegu *liburuaren abiaduran, non ez den idazketaren prozesua aipatzen), beharbada prozesu edo mugimendu hastapena zehaztu behar litzateke? Frantsesez 'marche' hitza ez dagokio batere adiera horri. PXrekin bat nator'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-03-30): 'Euskara Batuko batzordeak Hiztegi Batuko lantaldearen proposamena bere egiten duela adierazi du MAk, zerrendatik abiadura-kaxa kenduz. Bozkatu da eta Euskara Batuko batzordearen oharra onartu da, 15 botorekin. HK jaunarena, beraz, ez da ontzat eman'.

Orrialde guztiak:
 

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper