- Info

*: Remplacer un ou plusieurs caractères
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Remplacer un seul caractère
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Portillo Larrageta - Lieux - EODA

Portillo Larrageta (Passage)

Identité:
Orografia/Mendi lepoa
Normatif:
proposition normative d'un(e) chercheur(se) 
: Uxue
Localisations:
  • larragueta - (1683) OV.11 , --

    Que:
    :
    Origine: NA.TM

  • larragueta, la arrega - (1683) NAN.PR.UNX , 4. k.
    (...)
    ...en el termino que llaman los de Uxue Larragueta y los de Murillo la Arrega
    (...)

    Que:
    :
    Origine: OV.11

  • portillo de larragueta - (1772) NAN.PR.UNX , 50. k.
    (...)
    Ms seis Rovas...en dho terno (Murilloko mugan) q afronttan con piezas de franco oger y Portillo de Larragueta
    (...)

    Que:
    :
    Origine: OV.11

  • larrageta (alto de), (monte de), (portillo de), (sarria de) - (1994) OV.11 , 831
    (...)
    Izen honen etimologiaz ikus aurreko sarrera eta -aga atzizkiari eskainitako atala. 1768ko Alto de Larrageta oraingo Alto de Abaurre zatekeen (ikus sarrera hau eta Alto Redondo toponimoa); Monte de Larrageta aurrekoaren ondoko mendia zen, orain Mostrakas-tzat hartzen dena. Portillo de Larrageta, La Sierra-tik heldu den bidekoa izan daiteke, alegia, bi herrion arteko mugan dagoena. Sarria de Larrageta Monte de Larrageta-rekin identifikatu behar dela dirudi. Sarria sartu aditzaren lehengo partizipioa bide da (cf. bidali / bidaldu, estali / estaldu...) eta 'espesura', 'zona de arbolado espeso' adiera dauka, seguru asko *oihan sarri edo baso sarri sintagmako lehen osagaiaren ezabaketaz [AV, 149. or. Oibarko (La) Valespesa Sarria hauen adierakidea izan daiteke, gaurregun bertan zuhaiztirik ez egonagatik.]. Uxuen egun La Sarria [lasárrja] bakarrik Sarria de Zaldunaga-ri esaten bazaio ere, dokumentazioan sarria mordoxka edireten dugu, beti izen arruntzat. Sarria de Aldamara, Sarria de Artabakoitz, Sarria de Berage, Sarria de Dorrondiaga, Sarria de Larrageta, Sarria de Pipiratu, Sarria de San Nicolás, Sarria de Sulue, Sarria de Villantigua, eta Sarria de Zaldunaga. Larrageta [làrragéta], esan moduan, Murillo eta Santakarako mugan dago. Izen hau galbidean dago Uxuen, eta honen ordez Mostrakas erabiltzen da gero eta gehiago. Adineko nekazari batzuek izena aditu badute ere, ezaguna egiten bazaie ere, ez dute zehazki kokatzen jakiten, eta hau galtzen ari delako seinaletako hartu behar da. Rageta [?ragéeta] ere aditu dugu, hasierako la- gaztelaniazko artikulutzat jotzearen ondorioz. Bukatzeko diogun hau izan daitekeela Uxue, Murillo eta Santakararen artean zegoen Valdecontienda izeneko fazeria.
    (...)

    Que:
    :
    Origine: OV.11

  • larrage / larrageta - (1994) OV.11 , 74-76
    (...)
    [-Eta gure eskualdean] Toponimo guzti hauen azterketatik honako ondorio hauek atera ditzakegu: [...] 9.-Aniztasuna / batekotasuna [...] Beste anitzetan, ordea, -eta (-keta, -kieta) atzizkiak, -aga-k usu bezala, toki huts-hutsa adierazten du, toponimoak izendatzen duen entitatea bat bakarra delarik. Hau segurua da -eta-dun eta gabeko toki-izenak agertzen zaizkigun kasuetan (kasu gehienetan, ez denetan. Cf. Uxueko Mantxiriturria / Mantxiriturrieta). Honelakoetan -eta atzizkiaren eginkizuna oinarria izen arrunta ez dela ezagutzera ematea litzateke: Aitzandia / Aitzandieta (Uxue); Ardantzebarrena / Ardantzebarreneta (Ageza); Astalorraldea / Astalorraldeta (Moriones); Bidezarra / Bidezarreta (Eslaba); Butzuandia / Butzuandieta (Leatxe); Errotaxarra / Errotaxarreta (Leatxe); Gesaliturri / Gesaliturrieta (Zare); La árrega (Murillo), Larrage (Uxue) / Larrageta (Murillo, Santakara, Uxue) [Ikus, halaz ere, Uxueko toponimia aztertzean Larrage sarreran dioguna]; Meazuko erreka / Meazukoerreketa (Galipentzu); Monda / Mondakieta (Lerga); Mugazuria / Mugazurieta (Uxue); Puio / Puieta (Zare); Saratsa / Saratseta (Zare); Sariozarra / Sariozarreta (Moriones); Sortengortea / Sortengorteta (Eslaba); Zazutxikia, Zazutxipia / Zazutxipieta, Zazutxikieta (Eslaba); Zerradogibela / Zerradogibeleta (Eslaba)... Beraz zera ondoriozta dezakegu, -eta-k usu askotan tokitasuna markatzen duela, eta hortaz, aniztasuna edo batzutasuna gabe, batekotasuna adierazten duela. Hau da, adibidez, Agezako Cruz de Gurutzeta-n daukaguna, gurutze bakarra zela garbi dakigunez gero.
    (...)

    Que:
    :
    Origine: OV.11

  • larrageta - (1994) OV.11 , 71
    (...)
    [-Eta gure eskualdean. Uxue] Ikus -aga-ri eskaini atalean dioguna eta Uxueko Larrage sarrera.
    (...)

    Que:
    :
    Origine: OV.11

  • larrageta - (1994) OV.11 , 36
    (...)
    [-Aga atzizkia gure eskualdean. Uxuen] Honen oinarria itxuren arabera laharra da, ez larre 'euntzea', azken honetatik Larreaga aterako baitzen, ez Larraga. Amaierako -eta euskal -eta atzizkia dela dirudi, baina Mitxelenaren arabera (ikus gorago) -aga eta -eta atzizkiak toki-izen berean elkarren segidan ez dira azaltzen, eta beraz -eta txikigarri erromantzetako hartu beharko dugu [Placeta, segureta, fonteta, ereta... eta abarretan agertzen den bera] (ikus Uxueko Larrage sarrera), apika. Antsoain zendean, Iruñetik gertu, 1532az geroztik gutxienez Larrageta itxuraz dokumentatzen den herrixka dugu, baina izen hau XIII. mende arte Larraga bezala azaltzen da, hots, Tafalla eta Lizarraren arteko herriaren izen bera da, azkeneko hau Tárraga-tik atera ez bada bederen. Antsoain zendeako herriaren izena 1268an Lerraga da, eta 1592 eta 1606an Lerragueta (cf. 1299an Uxuen aurkitzen dugun Podio de Larague) [NHI, 148. or.].
    (...)

    Que:
    :
    Origine: OV.11

  • larrageta - (1998) NA.TM , LIV, 237-238
    (...)
    OBS.- En opinión de Patxi Salaberri (EAEATB), de la(h)ar 'zarza', -aga sugijo locativo, y -eta sufijo diminutivo romance, ya que en opinión de K. Mitxelena los sufijos locativos -aga y -eta nunca aparecen conjuntamente.
    (...)

    Que:
    :
    Origine: NA.TM

  • Larrageta - (2019) NA.TOF , 298739

    Que: Espacio rústico
    : Ujué / Uxue
    Origine: NA.TOF

  • làrragéta - (1992-1999) [NA.TM]
  • Larrageta (officiel)
  • Larrageta (espagnol)
UTM:
ETRS89 30T X.622303 Y.4697022
Coordonnées:
Lon.1º30'48"W - Lat.42º24'57"N

Cartographie:

207-51-A2 [KAT.10]

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper