(...)
Aurreko sarrerako Olibeta, -ko leku-genitiboa, eta erreka 'erregua' dira izen honen hiru osagaiak.
Olibetako erreka gaurko Barranco de La Presa-rekin identifika daitekeela uste dugu (ikus Olibeta sarrera).
(...)
(...)
Egun La Presa ez da toki-izena, baina gorago Barranco de Zabala deritzanari Barranco de la Presa esaten zaio inguru honetan, eta errege bidean dagoen zubiari El Puente de la Presa. Zubi honen azpian ur-jauzi bat dago, eta orain uharkarik ez badago ere, La Presa izenak garbi erakusten du lehen bazela eraikuntza horietako bat.
Zubia Galipentzubidea-ren eta Lerga-Eslabatik Zangoza aldera doan errege bidearen elkargunean (bidegurutzean) dago, behialako uharka zegoen tokian hain zuzen ere.
(...)
(...)
[Dermio baten zatiketa. Erreka, erregua] Gure alderdian erreka-k erdarazko 'barranco' adiera izan ohi du ('acequia' esanahia ere badu noizean noiz), eta hau baino ubide handiagoak aditzera eman behar direnean erregua aurkitzen dugu (río erdaraz), baina ez herri guztietan, ez eta generiko moduan ere. Dena den, erreka erdarazko río-ren baliakidea ere izan daiteke, Morionesko Loiaerreka (Río de Loya erdaraz) edo Ezporogiko Baserrekandia (Río de la Magdalena Morionesen, Río Tejería Zaren)-n adibidez. Alabaina, lehen kasuan normalena Loiaerregua da, eta bigarrenean ikusten denez erreka-k handia izenondoa darama aldamenean (cf. Erreka haundia 'Urumea' Goizuetan [Honetaz TDI-n mintzo gara]).
Erreka eskuarki -ko-ren arartekotzaz lotzen zaio oinarriari: Araneko erreka, Olibetako erreka (Ageza), Meazuko erreka (Galipentzu)...baina morfemarik gabeko izen bat ere badugu, hain zuzen ere Loiaerregua 'río de Loya' gisa azaldu ohi zaigun Loiaerreka.
(...)
Collection: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Revue:
Maison d'édition:
Lieu: Iruñea
Date:
Référence:
Notes:
Type: artxibategia
Origine: partziala
Domaine: dokumentazioa
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Abréviation: OV.11
Auteur: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Titre: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Note:
Élaborateur:
Collection: Onomasticon Vasconiae 11
Revue:
Maison d'édition: Euskaltzaindia
Lieu: Bilbo
Date: 1994
Référence:
Notes: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Type: bibliografia
Origine: guztizkoa
Domaine: hizkuntza azterketa
Mentions légales
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.
Siège social
B
BISCAYE
Plaza Barria, 15. 48005 BILBAO
+34 944 15 81 55
info@euskaltzaindia.eus
Centre de recherche
V
LUIS VILLASANTE
Tolare baserria. Almortza bidea, 6. 20018 SAINT SÉBASTIEN
+34 943 42 80 50
donostiaordez@euskaltzaindia.eus
Represéntations
A
ALABA
Gaztelako atea, 54 01007 VITORIA-GASTEIZ
+34 945 23 36 48
gasteizordez@euskaltzaindia.eus
G
GUIPUSKOA
Tolare baserria. Almortza bidea, 6 20018 SAINT SÉBASTIEN