monte (de la villa), (balsa de), el -
(1994)
OV.11, 266
(...)
Mendi honek Eslabako udalerriaren iparralde guztia hartzen du, Ageza eta Morionesko mugatik, Julio eta Lergakoraino. Dokumentazioan batzutan El Monte hutsa aurkitzen dugu eremu ezberdinak adierazteko. 1602an, kasu, Elkea eta Zalduako haran handia aldeko mendia ematen du aditzera.
1723an Arangaitz aldeko herri mendia dugu, aurreko bera, alegia.
Egun La Balsa del Monte-k Amikarren-eko idoia ematen du ezagutzera.
Beste batzutan el monte generikoa da, eta espezifiko bati lagun egiten dio, Monte de Azterain (ikus Azterain sarrera) edo Monte de Zaldinaga deizioetan, esaterako. Beste mendi bat Xaugizabal da (ikus Camino del Monte sarrera).
(...)
amikarren (balsa del monte de), (balsas del monte de), (cantera de), (fuente de), (monte de) -
(1994)
OV.11, 182
(...)
Leku-izen honen sorburua, 1637ko lekukoa aintzakotzat hartzen bada, hamaikagarren ordinalean bilatu behar dela irudi du. Ei > i laburketa ai > i baino gertaerrazagoa dela kontuan harturik [FHV, 104. or. Cf. adibidez Argeinzokoa edo Arginzokoa Aezkoa-Hiriberrin, aurreko *Argainzokoa batetik], Amikarren hameikagarren batetik atera dela pentsatu behar genuke.
Etimologia honek, halaz guztiz, baditu bi arazo: lehena dokumentatzen den lehen aldaera amicagarren gabe amicarren edo amicarrena dela, eta bigarrena hamaikagarren bezalako ordinal bat zeri dagokiokeen ez dakigula.
Uxuen Los Cuatro Cuartos dugu (ikus sarrera hau), baina kasu honetan ordinal baten ordez frakzio bat daukagula garbi dago. Eslabako izenaren kasuan ere Amicarena dugu 1647an [Id., 25. k. Ikus Zareko Ameka sarreran dioguna], baina hau, geroko eta lehenagoko lekuko guztiak ikusita, Amikarrena besterik ezin daitekeela izan segurua da. Dokumentazioan, gainera, r / rr nahasketa ohizkoa da.
Amikarren [àmikárren] Loiako muga aldean dago, baina ez da auzo herriko lurretara iristen, tartean Larrasoil eta Azterain sartzen direlako.
Amikarren-ek Zabalea, Sagarraga, Arangaitz eta La Virgen-ekin mugatzen du, Larrasoil eta Azterain-ekin ezeze.
Lehen bi idoi zeuden bertan, baina orain Fuente de Amikarren-en ura biltzen duen idoi bakarra dago. Iturri hau 1593rako agertzen den bera dela dirudi.
(...)
Balsa del Monte, Balsa del Monte de Amikarren (espagnol)
UTM:
Coordonnées:
Cartographie:
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Abréviation: OV.11
Auteur: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Titre: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Note:
Élaborateur:
Collection: Onomasticon Vasconiae 11
Revue:
Maison d'édition: Euskaltzaindia
Lieu: Bilbo
Date: 1994
Référence:
Notes: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Type: bibliografia
Origine: guztizkoa
Domaine: hizkuntza azterketa
Mentions légales
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.
Siège social
B
BISCAYE
Plaza Barria, 15. 48005 BILBAO
+34 944 15 81 55
info@euskaltzaindia.eus
Centre de recherche
V
LUIS VILLASANTE
Tolare baserria. Almortza bidea, 6. 20018 SAINT SÉBASTIEN
+34 943 42 80 50
donostiaordez@euskaltzaindia.eus
Represéntations
A
ALABA
Gaztelako atea, 54 01007 VITORIA-GASTEIZ
+34 945 23 36 48
gasteizordez@euskaltzaindia.eus
G
GUIPUSKOA
Tolare baserria. Almortza bidea, 6 20018 SAINT SÉBASTIEN