2491 resultats pour *:* [91 - 100]
Andre Mariaren ermita, Ibarrangelun (Bizkaia). Akordakoa bide zen 1362an Ingalaterrako eta Gaztelako erregeek Londresen izenpetu zuten hitzarmenaren lekukoetako bat. Jaiak uztailaren 18an eta irailaren 8an egiten dira.
Erdi Aroko euskal izena. Iruñean XII. mendean agertzen da ('Alaua mater Pascoal Beaçça') eta Iratxen (Nafarroa) 1200. urtean (Alaba filia Goto). Gaur egun bitxia bada ere, antzina usaiakoa zen Aita, Anaia, Ama bezalako hitz arruntak ponte izentzat erabiltzea.
Alegría (es)
Osaera alaia adjektiboa eta -a. Aldaerak: Alaikari eta Alaiñe.
Ikus Alaia.
Izen honen oinarria: alai adjektiboa eta -ne (-ñe). Ikus Alaia.
Elortzibarren eta Orbaibarren arteko mendikatea (Nafarroa) eta Erdi Aroko euskal izena. Iruñean XIII. mendean Alaaitz femina ageri da.
Iruraiz-Gauna udaleko Alaitzako (Araba) Andre Mariaren eliza eta adbokazioa. Baditu aztarna erromanikoak eta freskoak. Jasokundearen jaia abuztuaren 15ean da.
Erdi Aroko euskal izena. Izuran (Nafarroa Beherea) ageri da, XIV. mendean.
Alegría (es)
Ptolomeok Euskal Herrian aipatzen duen herria. Bere kokalekua ezezaguna da orain.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.