2491 resultats pour *:* [41 - 50]
Rosario (es)
Gaztelaniazko (Nuestra Señora del) Rosarioren baliokidetako Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen den izena, arrakasta handikoa. Erabilera zabala izan zuen, baina gerra ostean debekatu zuten eta horrela deitzen zirenei itzularazi. Santuaren eguna urriaren 7an da. Aldaerak: Agurne eta Gurtza.
Agustina (es), Augustine (fr), Augustine (en)
Latineko Augustinusetik sortua da, eta hau Augustusetik. Aljeriako Hipona (egun Bona) herrian jaio zen Eliza katolikoaren lau doktoreetako bat den San Agustin.
Aldaerak: Augustiñe (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Aguxtina eta Aguxtiña hipokoristikoak. Ikus Austitza.
Ahinoam (es), Akinoam (fr)
Gipuzkoako herria eta Ataungo (Gipuzkoa) Aia auzoko Andre Mariaren eliza. Gaur egun dagoen eraikuntza berria da, aurrekoa 1825ean erre baitzen. Udalaren lehendabiziko aipamena 1025.ekoa da, Enneco Garciaiz-ek bertako jabegoak aipatzen dituenekoa: '...in villa quae dicitur Aya de Elcano'.
Dulantziko (Araba) Andre Mariaren ermita erromanikoa, XIII. mendekoa, Aiala herri hustuko eliza zena. Donejakue bidean dago eta debozio handia diote. Santuaren eguna maiatzaren 15ean da.
Nafarroako Ayesa herriarentzat J. Altadill idazle ezagunak Erromantizismo garaian proposatutako euskal izena. Euskarazko benetako izena Ageza da.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.