Euskara Batuaren Eskuliburua

joan aditzaren perifrasi-modua (-tu(a)z joan / -tzen joan)

joan aditzaren perifrasi-modua (-tu(a)z joan / -tzen joan)

Baliokideak dira bi egiturak. Tradizio handiagoa du -tu(a)z joan perifrasiak, baina Hegoaldean -tzen joan aukera joan da ugalduz. Adibidez: Hizkuntza bera aldatuz joan zaigu. Hori aitzakiatzat harturik erantzuna atzeratuz joan da. Errenterian ohiturak, joerak, pentsabideak, hizkuntza bera, aldatzen joan zaizkigu.

 

Aditz-perifrasiak direnean dira baliokideak —joan aditza egituraren parte denean, alegia—, baina ez, esaterako, honelako esaldietan: IrakurriZ ikasi dute haurrek abestia (NOLA; moduzko perpausa) IrakurTZEN ikasi dute haurrek (ZER, ZERTAN; perpaus osagarria). Ongi elikatuz segurtatzen da osasuna (*Ongi elikatzen segurtatzen da osasuna). Arituz ikasi dut pianoa jotzen (*Aritzen ikasi dut pianoa jotzen).

 

KALKOA. Gaztelaniak eta frantsesak joera nabarmena dute aditz-perifrasietarako, eta joan aditzarekin eginikoetara sarri jotzen dute, aditz horren esanahia zentzu irudizkoan hedaturik. Halakoetara itsu-itsuan jo aurretik, testuingurua kontuan hartuta, egokiago da euskarak bereago dituen beste modu batzuez baliatzea (erreparatu adibideotan ez dagoela joan aditzak berezkoa duen ‘abiatze-mugimendu’rik):

?Goazen mintzatzera gizakiaren sorreraz (> Mintza gaitezen gizakiaren sorreraz).

?Demagun jatera zoazen sagarra esferikoa dela (> Demagun (oraintxe) jan behar duzun (jango duzun, jateko zaren...) sagarra esferikoa dela).

?Entzefaloaren barrualdea ikustera goaz jarraian (> Ikus dezagun orain entzefaloaren barrualdea).

?Zer esatera nindoan? (> Zer esan behar nuen?).

?[...] idaztera zoazenean kontuan hartu[...] (> ...idatzi behar duzunean...).

?Ez noa esatera... (> Ez dut esango...).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1987). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II (EGLU II). Bilbo: Euskaltzaindia (473).

—(2011). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII (EGLU VII). Bilbo: Euskaltzaindia (326).

GARZIA, Juan (2005). Kalko okerrak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (61-62).

HAEE-IVAP (2000). Zalantza-dantza. Gasteiz: HAEE-IVAP.

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper