Euskara Batuaren Eskuliburua

gure/nire

gure/nire

Euskarak joera izan du pluraleko pertsona-izenordainak erabiltzeko singularrekoen ordez, batez ere NOREN kasuan. Horrelako erabilerak zenbait toki-izenekin (etxe, herri...) eta senidetasun-izenekin (anaia/neba/arreba/ahizpa, aita/ama...) erabiltzen dira batik bat: Gure baserria herritik urruti dago. Gure aitak askotan aipatzen du hori. Gure amak dioenez... Irizpideak irizpide eta ohiturak ohitura, ordea, ezin da esan singularrez eratuak oker daudenik.

Esan behar da, ordea, horrelakoetan, sarri, genitiboaren beharrik ez dagoela euskaraz, eta nire amak esaten du eta gisakoen ordez, aski dela amak esaten du soila. Amarekin joan naiz udaletxera. Arrebarekin etorri naiz.

 

GUREAN (GURE ETXEAN).Arestian aipaturiko pluralerako ohitura horrek lexikalizatzea ere eragin die pluraleko noren izenordain horietatik biri: zuenean esaten da askotan ‘zuen etxean’ esateko, eta gurean, berriz, ‘gure etxean’ edo, hedaduraz, ‘gure herrian’ esateko. Zuenean ere ez zen giro izango atzo, ezta? Saharako haur-talde batek gurean pasatuko du uda.

Gisa berekoa da izen bereziekiko jokaera hau ere: gure Begoña, zuen Joxe.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (76).

— ““Noren” adieraztea: gure/nire (nire ama / gure ama)”, Jagonet galde-erantzunak.

— ““Noren” adieraztea: gure/nire (gure/nire andrea; gurean / gure etxean)”, Jagonet galde-erantzunak.

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper