Euskara Batuaren Eskuliburua

euskalkiak

euskalkiak

EUSKALKIEN IZENAK. Hauek ageri dira arauan: Arabako euskara, bizkaiera, gipuzkera, lapurtera, (goi-) nafarrera edo (goi) nafarrera, (behe-) nafarrera edo (behe) nafarrera eta zuberera. [57. araua]

 

EUSKALKIEN ERABILERAZ ETA EGITEKOAZ. Adierazpen bat dauka horretaz Euskaltzaindiak [137. araua]. Irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan zer-nolako erabilera behar lukeen zedarritzen da bertan. Hiru atal ditu adierazpenak:

(1) Aurrekariak. Euskaltzaindiak euskara batuaz, euskalkiez eta herri-hizkeraz eman izan dituen gomendio eta erabakien laburpena egiten da. (2) Zioen azalpena. Euskara batua eta euskalkiak erabiltzean gertatzen diren oker-usteek eta bazterkeriek eraman dute Euskaltzaindia gai honi buruzko gogoeta egitera. (3) Adierazpenaren xedeak: a) Euskal hiztun guztiekiko begirunea izatea; b) Euskara batua eta euskalkiak elkarren osagarri izatea; c) Forma egokiak erabiltzea euskalkietan ere; d) Arauak eta gomendioak ematen dira administraziorako, komunikabideetarako eta irakaskuntzarako.

 

EUSKALKIAK NAHASTEA. Koherentzia testualak eta lexikalak hala eskatzen duelakoan, behin baino gehiagotan eztabaidatu izan da egokia ote den euskalkiak nahastea. Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki horretaz, eta euskaltzaleen iritziak bereiz dabiltza. Batzuen iritziz, benetako batasuna hango eta hemengo hitzak eta egiturak nahasi erabiliz lortzen da. Beste batzuen ustez, ostera, hobe litzateke euskalkiak ez nahastea.

Neurrian eta testuinguruaren jabe izatean dago irtenbidea ziurrenez. Zentzuzkoa dirudi defendatzea, esaterako, mendebaldeko euskaran idatzitako testu batean, non, adibidez, barik, ostera, berba... agertzen baitira, ez dela egokia norat, bortz, izanen, heldu den urtean... eta gisakoak sartzea, eta alderantziz.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Araugintza: euskalkiak nahastea”, Jagonet galde-erantzunak.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper