Euskara Batuaren Eskuliburua

-a galde-partikula

-a galde-partikula

Bai/ez erako galderetan, galde-perpausa beregaina denean, ekialdeko euskalkietan -a partikula eransten zaio aditzari. Busti zaretea? Egin duzuia? O, Pello, Pello, astalkatu diat eta, jinen niza ohera?”.

Inoiz, aditza isilpean uzten denean, bestelako hitzei ere erants dakieke.

—Zuk egin omen duzu hori. —Nika?

Etorriko da. —Baia?

 

Ez dago ezer erabakita hots-elkarketa nola egin behar den. Literatura aztertuta, badirudi, oro har, “-a + -a = -ea” egiten dela (dea, direa, zarea); “-e + -a = -ea” (zaretea, ziretea); “-o + -a = -oa / -oia” (dagoa / diroia, dakoia) eta “-u + -a = -uia / -ia” (baduzuia/dütüzia).

 

Mendebaldean al partikula erabiltzen da horrelako perpausetan, bereziki gipuzkeraz, nahiz joan den mendearen bigarren erdian beste euskalkietara hedatu den, eta, ondorioz, erabileraren erabileraz, baita, azkenean, euskara batura ere. Busti al zarete? Egin al duzue? ( ahal ≠ al). Ez dago esan beharrik, jakina, -a eta al gabe ere, intonazio-jokoz, zilegi direla esaldiak.

 

Sar naiteke?, Sar al naiteke?, Sartu al naiteke?: zein da egokiena?

Hirurak forma gramatikalak dira eta erabilgarriak ( aditzoina). Batasunari begira, sar naiteke forma da erabileran zabalduena.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1987). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II (EGLU II). Bilbo: Euskaltzaindia (498-501).

—(2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (440).

— “Aditzaren jokabidea: -a partikula (dea, duguia, badakizuia)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Aditzaren jokabidea: al + ahalera (sartu al naiteke? / sar al naiteke?)”, Jagonet galde-erantzunak.

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper