1. Du/dio aditz-erregimenak ditu, adiera berean: Mikeli deitu diogu (dio aditza, Hegoaldean), Mikel deitu dugu (du aditza, Iparraldean). Orobat dira egoki igogailuari deitu eta igogailua deitu.
2. Iritzi aditzaren forma trinkoek, zenbaitetan, ‘deitu’ adiera dute. Mikel deritzo mutil horri.
3. -RA DEITU (du, dio). Auzitegira dei nazazu horiek gezurrak badira. Manifestaziora deitu dute, maiatzaren 9an, Baionan. Grebara deitu dute. Ez dute inolako tradiziorik honelakoek, eta, beraz, saihestea komeni da: hauteskundeak deitu dituzte (hauteskundeetara deitu), marrazki-lehiaketa deitu du eskolak (marrazki-lehiaketa iragarri), batzarra deitu dute jaiak antolatzeko (batzarrerako deialdia egin), bilera bat deitu dute (bilerara deitu)... [EH; 39. araua]
Igogailua(ri) deitu. Kontuan izanik gaztelaniaz ‘llamar al’ dela eta frantsesez ere ‘appeler l’ascenseur’, ez dago arazorik euskaraz ere kalkoaren bidetik jotzeko. Egokia da, beraz, igogailua(ri) deitu. Erreparatu, nolanahi ere, aditzaren erregimen bikoitzari (Ipar. du ad., Heg. dio ad.). Beste modu batzuetara ere esan daiteke, jakina: adibidez, igogailua igoarazi/jaitsarazi. (Jagonet, “Llamar al ascensor / igogailua(ri) deitu”, Azkarate M. eta Oihartzabal B., 2001-04-04).
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: bota, deitu (*faltan bota / falta nabaritu, atentzioa eman / *atentzioa deitu)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Aditzaren jokabidea: izan/deitu (Zer izen du? Nola deitzen da? Nola du izena?)”, Jagonet galde-erantzunak.
PETRIRENA, Patxi (2011). "«Greba deitu» ala «grebara deitu?", 31 eskutik.