Euskara Batuaren Eskuliburua

asko ≠ handia

asko ≠ handia

Ez dute esanahi bera, kalkoz sarri nahasten badira ere. ZENBAT (asko/gutxi) eta NOLAKOA (handi/txiki, luze/labur) galdetzaileak daude jokoan.

 

Batzuetan, ondo bereizten dira: su asko eta su handia, esaterako. Su asko bada, han eta hemen sortutako suez ari gara (ZENBAT su?); su handia bada, aldiz, bakarraz ari gara eta su hori handia (NOLAKO sua?) dela diogu.

 

Horrelako ezberdintasunik ez dago, ordea, beldurra, hotza, gosea, mina, tristura eta gisakoez ari garenean, horiek ez baitute ZENBAT onartzen (zenbat beldur?), NOLAKOA baizik (nolako beldurra?); ez dute kantitatea adierazten, intentsitatea baizik. Beraz: *beldur asko, *hotz asko, *lotsa asko, *gose asko, *min asko... (> beldur handia, hotz handia/itzela, lotsa handia/ederra/gorria/galanta, gose handia, min handia...). ( izen zenbakarriak / izen zenbakaitzak)

 

Nolanahi ere, araua ez da hain estua kontrakoa denean: ez da ke txikia, baizik eta ke gutxi; orobat, ke handia / ke gutxi, maitasun handia / maitasun gutxi, beldur handia / beldur gutxi, lotsa handia / lotsa gutxi, gogo handia / gogo gutxi...

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (145-146).

EUSKALTZAINDIA. “Kuantifikazioa adieraztea: gutxi (bero, gogo, maitasun, gorroto)”, Jagonet galde-erantzunak.

GARZIA, Juan (2005). Kalko okerrak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (41-43).

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper