Euskara Batuaren Eskuliburua

zenbat galdetzailea

zenbat galdetzailea

ZENBAT galdetzaileak mugagabea eskatzen du, bai izen bati lagunduz doanean (Zenbat ogi dituzue? Zenbat kalte egiten duen alferkeriak!), bai bakarrik doanean (Aitortu behar da (...) zenbati eman zaien bide hau. Zenbaten zorra daukazu?).

 

Singularrean doa, ordea, beste hauetan:

- ZENBATEKO galderan [34. araua], hobespen modura: Zenbateko soka? / Zenbat metroko soka?; Zenbateko bidea? / Zenbat kilometroko bidea?; Zenbat urteko gazteak?; Zenbat begiko katea?; Zenbat denborako azalpena?...

- Leku-denborazko kasuetan, (a) bai bakarrik doanean (zenbatean, zenbatetik, zenbatera, zenbateraino, zenbaterantz), (b) bai ondoan unitate bat duenean (horietan mugagabea ere zilegi da):

a) Zenbatetik zenbatera eman daiteke odola? Zenbatean erosi duzu? Ez dakizu ondo zenbateraino den negargarria.

Nolanahi ere, berezi egin behar dira ZENBATEAN (Zer preziotan?) eta ZENBATETAN (Zenbat aldiz?): Zenbatean saltzen dituzu? / Igandean behar dugu pentsatu zenbatetan egin dugun aste hartan bekatu.

b) Zenbat egunean egongo zara han? Zenbat euroan dago kilo bat kafe? Zenbat metrotik zenbat metrora? ( zenbatzaileak eta leku-denborazko sintagmak (-ra/-tara: 5 kilometrora/kilometrotara; 5 graduan / 5 gradutan; 5 euroan / 5 eurotan...))

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2016). Euskaltzaindiaren Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia (zenbat sarrera).

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (112-113).

MUJIKA Alfontso (2010). ““ZENBAT EUROAN” / “ZENBAT EUROTAN” / “25 GRADUAN” / “25 GRADUTAN”. Noiz erabili mugatu singularra sintagma zenbatzailedunetan”. http://www.eizie.eus/Argitalpenak/2tzul/noiz-erabili-mugatu-singularra-sintagma-zenbatzailedunetan.

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper