Euskara Batuaren Eskuliburua

-z/-taz

-z/-taz

Kasu instrumentalean (ZEREZ kasuan), pluraleko atzizkia -Z da, ez -TAZ: *arazoetaz (> arazoez); *Amaiataz (> Amaiaz); *Unaietaz (> Unaiz); *hainbat gauzataz (> hainbat gauzaz); *hori egin dutenetaz ari dira (> dutenez)... Orobat, batzuk zenbatzailearen plurala ez da *batzuetaz, batzuez baizik. ( batzuk)

 

Honako hauetan, ordea, zilegi da, eta gehienetan nahitaezko, -taz kasu-marka:

  • Pertsona-izenordainetan: nitaz, hitaz, gutaz... (*niz, *hiz,*guz...). ( pertsona-izenordain arruntak / pertsona-izenordain indartuak)
  • Erakusleetan: honetaz, horretaz, hartaz, hauetaz... (baina -z soila ere litekeena da: honez, horrez, harez...). ( erakusleak)
  • Izenordain mugagabe batzuetan aukera bakar gisa edo ez: ezertaz, edozertaz...; zerbaitetaz/zerbaitez, deusetaz/deusez...
  • Galdetzaileetan, aukera bakar gisa edo ez: nortaz, zertaz/zerez, zein(e)taz/zeinez...

Galdetzailea zein(e)taz da, baina zein izenordain erlatibo gisa erabiltzen denean (zein, zeinek, zeini...), instrumentaleko forma zeinez da. ( ZEIN-erlatiboa)

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (468-470, 512-514 + (erans.: 142, 144, 186, 188)).

—(1994). “Gramatika batzordearen II. Okerrak zuzenduz”, Euskera, 1994, 3: 953-954.

— ““Zertaz” adieraztea: -z/-taz (hori egin dutenez /*dutenetaz)”, Jagonet galde-erantzunak.

— ““Zertaz” adieraztea: -ez/-etaz (batzuez, *batzuetaz; arazoez, *arazoetaz)”, Jagonet galde-erantzunak.

SALABURU, Patxi, KINTANA, Xabier (1984). Euskara hobean hobe. Bilbo: UPV/EHU (30).

EHUko Euskara Zerbitzua (2008). "-eZ", Ehulkuren aholku guztiak.

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper