Euskara Batuaren Eskuliburua

nor/nortzuk, zer/zertzuk, zein/zeintzuk

nor/nortzuk, zer/zertzuk, zein/zeintzuk

Nor, zer, zein galdetzaileak gehienetan ez dira ez singular ez plural, mugagabeak baizik. Baina, batez ere bizkaieraz, aurkakotasun gramatikala egiten da, eta orduan, nor, zein eta zer singularrean galdetzeko erabiltzen dira eta nortzuk, zeintzuk eta zertzuk, pluralean. Zertzuk gauza? Oraindino zertzuk ikusteko ote gaude! Xehetasun hori Euskaltzaindiaren Hiztegiak ere gogorarazten du nortzuk sarreran:Batez ere Bizk.”. [EH]

 

Zernahi dela ere, nor, zer eta zein galdetzaile mugagabeak lehenetsi dira euskara baturako. Beraz, bi moldeak ondo egonik ere, -tzuk gabekoak hobetsi dira estandarrerako: Zer esan zizkioten gizajoari! Nori ekarri diezu liburua?

 

Zehaztu beharrekoa da, dena den, pluraleko formak erabiliz gero, honako paradigma hauek erabili behar direla: nortzuk, zeintzuk, zertzuk (NOR kasua); nortzuek, zeintzuek, zertzuek (NORK); nortzuei, zeintzuei, zertzuei (NORI)...; *nortzuRi, *nortzuRentzat, eta abar ez dira zuzenak. [11. araua]

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. ““Nor/zer” adieraztea: nor, zer, zein / nortzuk, zertzuk, zeintzuk”, Jagonet galde-erantzunak.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper