Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza atorra bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

atorra
1 iz. Alkandora. Ez du aldatzeko atorrarik, eta ez etzateko oherik. Atorra lepoa.
2 iz. bizk. Emakumezkoen alkandora modukoa.

Esaera zaharrak

Atorra baino hurrago larrua.

Aztergaia: atorra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: atorra-has, atorra hutsik .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "eta mantarra" (1993-02-20)

 - [K201]: 'camisón' adierazteko ere balio dezake?" (1993-02)

 - [A104]: ""eta mantarra" dio E204-k. Gure baserri inguruan, eta Aralarko artzainen artean, "mantarra"k adiera guztiz diferentea zuen: abarkekin, galtzerdien ordez, erabiltzen ziren lonazko-edo babeskiak, hain zuzen" (1994-05-18)

 - [K204]: ator: gizonezkoena; mantarra : emaztekiena" (1995-01-13)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: '(2003-07-16) Atorra hutsik eta atorra-has azpisarrera moduan gehitzea komenigarri izan daiteke oso, baina adibideren bat jarri beharko litzateke. Hona hemen adibide batzuk: -Athor-has gerriraino, mailu bat eskuan, / Burdina dut bihurtzen gorriturik suan / Behar moduan!… (Moulier, Jules, "Oxobi", Oxobi-ren lan orhoitgarri zonbait, 167). -Eta xapel egalduna eta yaun-soinekoak alde bat utzirik, atorra-has, asi zen bere funtsen lantzen eta zaintzen (Zubiri, Enrique, XX-garren mendeko Nafarroako Euskal idazlariak, 87. -Goiz baten yagita ator-utsean igon eban etxe goienera bere bearra egitera (Ormaechea, Nicolás, Tormes-ko itsu-mutilla, 83). -Baña zu! nola atorra utsian, bedartzan eta goizeko bostak inguruan? (Etxebarria, Toribio, Ibiltarixanak, 471). -Santxok sartzen ikusi zuaneko, ator-utsik, buruko zapia kaskoan, krisaillua eskuan eta mutur-zorrotz… (Berrondo, Pedro, Kijote: Don Kijote Mantxako, 187)'.

 - [E116]: 'bai, uste dut adibideren bat emateak ez lukeela kalterik egingo. Lekukoetan, hala ere, "atorra hutsean" ageri da (hola esaten dugu Baztenen ere). Galdetu beharko litzateke "atorra hasean" esaten den edo ez (Baztanen bai, bederen). Hori Iparraldekoei galdetu behar zaie. Dena den, proposamena hau izan liteke: atorra, atorra hutsean goizeko bostak eta atorra hutsean! , atorra hutsik negu gorrian ere atorra hutsik ibiltzen da, atorra-has Ipar, bero honekin atorra-has etorri da'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): 'Proposamena: ok'.

 

La Biblioteca y Archivo Azkue

HORARIO
9:00 - 14:00

La Biblioteca y Archivo Azkue está al servicio de Euskaltzaindia. Además, está abierto a todos los investigadores e intenta fomentar la investigación y ayudar en la difusión de los temas culturales vascos, en el marco de sus posibilidades.

Sede principal

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centro de Investigación

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Sedes

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Asociación

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus