Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza aldera bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

aldera
1 adb. Ondora, aldamenera. Andre ederra gustatu eta ekarri nuen aldera. Hurbiltzen zaio aingeru guardakoa aldera.
2 postpos. Denboraz mintzatuz, inguruan. Eguerdi aldera. Ordu biak aldera etorri zen. Seiak aldera etorriko da. Apiril aldera. Mende honen hasiera aldera.
3 postpos. -gana; -rantz. Beste aldera begiratuz esan zuen. Eskuz deitzen ziola Jesusek bere aldera. Etxe aldera abiatu gara. Errepide aldera begiratu du. Atunetara Azoreak aldera.
4 postpos. -en alde. (-en atzizkiaren eskuinean). Beti gauzka bere gogoan, beti ari da gure aldera. Egite on bat egin du nire aldera. || Ikastolen alderako Herri Urrats besta handia ospatuko da (Ik. alderako).
5 postpos. -ekiko, -entzat. (-en atzizkiaren eskuinean). Karitatea behar da guztien aldera. Erretorearen obligazioa parrokiakoen aldera. Bihozbera da gaiztoen aldera. Gizonen aldera traidore bat besterik ez zinen. || Jainkoaren gure alderako amodioa. Bere haurren alderako eginbideak. Baalen alderako gurpena.
6 postpos. -en truke edo ordainez. (-en atzizkiaren eskuinean). Bere hartzekoaren aldera izan ditu ehun libera. Sari gutxiren aldera lan eginez. Trapu saltzaile bati erosi omen zion bart, baso bat ardoren aldera. || (Aditz izenaren eskuinean). Sutarako egurra eman digute kentze aldera.
7 postpos. -tzeko asmoarekin, -tzeko helburuarekin. (Aditz izenaren eskuinean). Adibide batzuk jarriko ditugu, lana errazte aldera. Egia esan, egin dira, dagoeneko, gauzak konpontze eta zuzentze aldera urrats zenbait.
8 postpos. (Aditz izenaren eskuinean, ezkerrean berriz ere aditza errepikatzen dela, aditzak adierazten duen ekintza besterik gabe, asmo edo interes berezirik gabe egin dela adierazteko). Esate aldera esan. Jate aldera jan genuen, baina gogorik gabe.
 

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus