JAGONET bilaketa

5 emaitza bilaketarentzat

Ahoskera: izena eta azentu-indargunea (Maddi, Andoni, Arantzazu...)

Nafarroako Bera herrian, Maddi izena [ma-yí] ahoskatzen da, azentua bigarren silaban paratuz (beti pentsatu dut frantsesaren eraginez dela, frantsesez Marie horrela ahoskatzen baita). Aldiz, Gipuzkoan, lehenbiziko silaban paratzen dute indargunea. Zein da ahoskera zuzena?

Zalantza-mota: ahoskera, izen bereziak > pertsona-izenak/deiturak
Unitate-mota: hitzak > izenak, prosodia > azentua

Ahoskera: arau-eredua

a) Ahoskatze-kontua, eta, oro har, euskara batuaren ortoepia arazo larria da oso. Zer eredu irakatsi behar diegu gure ikasleei? Zer gertatzen da azentuaren eta kontsonante-multzoen ahoskerarekin? Gure ustez, Euskaltzaindiak euskara batuaren ortoepia batua ere bultzatu behar luke: ahozko kodearen arautzeari ekin behar lioke euskararen irakaskuntzaren mesedetan.

b) Ahoskera: ez dago > {eztago}; ez gara > {ezkara} eta hil zen > {hiltzen}; omen zuen > {omentzuen}?

c) Doinuak duen garrantzia jakinda, aditzen arau fonetikoak biltzen dituen txosten bat lagungarri izango genuke.

Zalantza-mota: ahoskera
Unitate-mota: prosodia > azentua, prosodia > hotsak, prosodia > kontsonante-multzoak

Ahoskera: azentu-indargunea (Bérorrek, erretore jauna / Berórrek, erretore jauna)

Non behar du azentu-indarguneak: Bérorrek, erretore jauna / Berórrek, erretore jauna?

Zalantza-mota: ahoskera
Unitate-mota: hitzak > izenordainak, prosodia > azentua

Ahoskera: aita eta ama hitzen azentu-indargunea

Ama eta aita hitzen azentu-moldeak zalantza sortzen dit. Zein da molde zuzena: áma eta áita ala amá eta aitá?

Zalantza-mota: ahoskera
Unitate-mota: hitzak > izenak, prosodia > azentua

Ahoskera: bi silabako pertsona-izenak eta azentu-indargunea (Óier/Oiér)

Zelan ahoskatu behar dugu Oier pertsona-izena euskaraz? Zein silaba markatu behar da: lehenengoa ala bigarrena?

Zalantza-mota: ahoskera, izen bereziak > pertsona-izenak/deiturak
Unitate-mota: hitzak > izenak, prosodia > azentua

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper