JAGONET bilaketa

13 emaitza bilaketarentzat

Ortografia: azentu grafikoa (tileta) erdal izenetan (Kordoba (Espainia), Córdoba (Argentina), couché...)

Gaztelaniazko izenak euskaraz idaztean, zer egin behar da haien tiletarekin, idatzi ala ez? Adibidez: Ramón Fernández / Ramon Fernandez; Cádiz/Cadiz; María/Maria...

Zalantza-mota: lexikoa > erdal izenak, izen bereziak > leku-izenak
Unitate-mota: karaktereak > markak

Ortotipografia: latinezko esapideak

Latinezko esapideak deklina al daitezke euskaraz? Eta deklinatzekotan, zein da idazkera zuzena: komatxoak, marratxoa...? Adibidez:

Lantegi gehienetan "curriculum vitae" eskatzen dute.

Almeriaraino joan ondoren, senideei "vis a vis"-a galarazi diete.

"Modus vivendi" eskasa dago hor.

Egiteko modu "sui generis" bat erabiltzen du Mikelek.

Gutunaren azken aldean "nota bene" bat ezarri zidan.

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > erdal izenak, ortografia > marka tipografikoak
Unitate-mota: karaktereak > markak

Hitz elkartuak: marka-izenak (Conde de Haro kaba bruta, Muga (ardo) zuria)

Euskaraz nola eman beharko lirateke hauek: Cava Conde de Haro Brut eta Muga Blanco 2015?

Zalantza-mota: lexikoa > erdal izenak, lexikoa > hitz elkartuak, izen bereziak > bestelakoak
Unitate-mota: hitzak > izenak

Ortotipografia: artelanen idazkeraz (Picassoren Gernika)

1) Artelanen izenak nola eman behar dira, jatorrizkoan bezala ala itzulita? Ba al dago araurik edo gomendiorik?

2) Nola eman behar da, esaterako, Picassoren obra: Gernika ala Guernica?

3) Erakusketa baten izenburu batean, marratxoa erabiltzea al da gomendatzekoa?: PICASSO. GERNIKA-REN/GUERNICA-REN BIDAIA. Ala marratxorik ez erabiltzea da gomendioa?

Zalantza-mota: lexikoa > erdal izenak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > grafiak, ortografia > marratxoa
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak

Toponimia: gaztelaniazko Madrid euskaraz (Madril)

Jakin badakit Madrid hitza Madril dela euskaraz. Hala ere, oso arraroa egiten zait honela jartzea, adibidez: Prado Museoa, Madril. Eta horixe da, hain zuzen ere, kasua. Museoari buruzko lan bat egiten ari naiz eta lehenengo orrialdean hori jarri behar dut.

Zalantza-mota: lexikoa > erdal izenak, izen bereziak > leku-izenak, ortografia > grafiak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak

Toponimia: Gasteiz / Vitoria-Gasteiz

Idazki batean data jartzean, zelan idatzi behar da: Gasteiz ala Vitoria-Gasteiz? Ala bi erak dira zuzenak?

Zalantza-mota: lexikoa > erdal izenak, izen bereziak > leku-izenak
Unitate-mota: hitzak > izenak

Lekua adieraztea: kontsonantez bukatutako leku-izenak eta kasu-markak: El Salvador eta Gares

Nola behar dute, besteak beste, kasu hauek: El Salvadorreko ala El Salvadorko; Garestik ala Garesetik?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > erdal izenak, izen bereziak > leku-izenak
Unitate-mota: hitzak > izenak

Toponimia: -burg, -burgo amaierako kanpoko leku-izenak euskaraz

Nola jakin nola duten bukaera -burg, -burgo eta kideko amaierek (-bourg, -borg, -borough, burgh) kanpoko leku-izenetan: Brandenburg/Brandenburgo, Johannesburg/ Johannesburgo…?

Zalantza-mota: lexikoa > erdal izenak, izen bereziak > leku-izenak, ortografia > grafiak
Unitate-mota: hitzak > izenak

Toponimia: Bilbo/Bilbao,  Areatza/*Arenala

Zein da euskal hiri nagusiaren izena euskaraz: Bilbo ala Bilbao? Bestetik, jakin nahi nuke Bilboko San Nikolas elizaren ondoan dagoen pasealekuari zelan deitu behar zaion, Arenala ala Areatza.

Zalantza-mota: lexikoa > erdal izenak, izen bereziak > leku-izenak
Unitate-mota: hitzak > izenak

Toponimia: Buenos Aires

Buenos Airesetako ala Buenos Airesko?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > erdal izenak, izen bereziak > leku-izenak
Unitate-mota: hitzak > izenak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper