Euskara Batuaren Eskuliburua

bera

bera

Batzuetan, erakuslea da bera: Elizan ikusi duen emakume bera ikusi du gero plazan. Liburu hauek egile berarenak dira. Etxe berean bizi dira. Iparraldean, ber forma erabiltzen da, izenaren ezkerrean jarrita. Orok ber gauza erranen didate (= ‘gauza bera’). Abertzalea eta sozialista ber denboran (= ‘denbora berean’).

Beste batzuetan, izenordaina: Dendariak esan du berak erosi duela. Berak eta ez bestek erabaki behar du auzia. Berari gertatuak soilik kontatzeko. ( hura/bera (haiek/berak))

(Adjektiboa ere izan liteke bera: Bihotzez apala eta bera (‘biguna, samurra’) zen. Bertsu forma ere (= ‘ia bera’) har dezake: Adibide bertsua jarri du irakasleak. Atal honetan, ordea, ez dugu kontuan hartzen funtzio hori).

 

DEKLINABIDE-FORMAK. Horren harira, badira aipatu beharreko bi kontu:

1. Indargarri gisa erabiltzen denean izen-sintagma baten ondo-ondotik, Hegoaldean, leku-denborazko kasuetan, bertan, bertara, bertatik eta bertako formak erabiltzen dira, eta Iparraldean, berean, berera, beretik eta bereko: Egun hartan bertan hil zen (Heg.), Egun hartan berean hil zen (Ipar.). [EH]

2. Bai erakuslea denean, bai izenordaina denean, kasu instrumentalean (-z), beraz da forma (ez *berataz): Gai beraz hitz egin du. Ez nintzen beraz oroitu. ( -z/-taz)

 

BERA APOSIZIOAN. Ez dira gauza bera irakasle berak eta irakasleak berak; edo alkate bera eta alkatea bera. Aldea nabaria da: Irakasle berak emango digu eskola aurten ere esaten badugu (bera erakuslea da hor), iazko irakaslea dela esaten ari gara; Irakasleak berak ere ez daki zer dioen, badiogu, ordea, irakasleak ere ez dakiela ari gara esaten (aposizioan doa hor bera izenordaina, eta izenak hartzen duen kasua hartzen du orduan berak ere). Gisa berean: Alkate bera hautatu dute aurtengo hauteskundeetan (lehengo alkatea) / Alkatea bera etorri zaigu berria ematera (eta ez, esaterako, alkatearen ordezkari bat); aposizioan doa bera izenordaina, eta kasu-marka errepikatu egiten da.

 

BERA BERDINA ( bera ≠ berdin)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I), eranskina. Bilbo: Euskaltzaindia (89-96).

— ““Zertaz/nortaz” adieraztea: beraz/*berataz”, Jagonet galde-erantzunak.

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "Bera", Ehulkuren aholku guztiak.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper