IESUS CHRIST GURE IAUNAREN TESTAMENTU BERRIA.
Rochellan editatua; Pierre Hautin-ek, 1571n

Joana III.a Nafarroakoa (1528-1572).
Testuingurua
Liburu hau da, ziur aski, euskal liburuen artean ospetsuena. Liburu honetaz hitz egitea Erreforma Protestanteaz hitz egitea da. Frantzian, errege-familia bitan banatu zen (katolikoak eta protestanteak). Henrike IV.ak onartu zuenean katoliko bihurtzea, eta Henrike hau Frantziako errege bilakatu aurretik, Nafarroako erregea zen (errege legitimoa), bere ama Joana Albret erregina baitzen.
Joana Albret, Nafarroako erregina legitimoa izateaz gain, Frantziako erregearen iloba zen, beraz, Frantziako errege-familiakoa: bera izan zen argi eta garbi protestantismora bihurtu zen lehena, eta korronte berria zabaldu nahi zuen bere lurralde guztietan, bereziki Nafarroan. Horretarako agindu (eta ordaindu) zuen Testamentu Berria euskaratzea.

Bitxikeria
Leizarraga agertzen bada ere itzultzaile gisa, egiazki talde bat izan zen, berak gidatzen zuena. Egundoko lana egin zuten, mugarri bat euskal kulturan. Liburua ere oso ederra da, orduko inprentarik garestienean egina. Baina euskaldunek ez zuten protestante bihurtzeko aldekotasun handirik erakutsi, eta lanak, bere momentuan, ez zuen izan eragin handirik.

Joan Kalbino (1509-1564).
Bitxikeria
Euskaltzaindiak hiru ale ditu; mundu osoan dozena bat ezagutzen dira.

Lagin bat
“HEUSKALDUNEI
Heuskarazko hitzak, nola eskribatzen, hala letra guziekin Latinen anzora pronuntiatzen ere dirade: eta u bokala, betheki, ou baliz bezala. Berzalde Testamentu berriaren heuskarazko translatione hunetan hitz bakoitz batzu letra xeheagoz textu artean ezarri ikan dirade, ezagun denzat ezen hek teztuan aditzen diraden hitzak izanagatik, eztiradela ordea textu gorputz berekoak, baina deklaragarri iarriak. Gainerakoaz den bezenbatean, batbederak daki heuskal herrian kuasi etxe batetik berzera ere minzatzeko maneran zer diferentia eta dibersitatea den: razoin hunegatik sensu egiazkotik aldaratu gabe, lengoajeaz den bezenbatean ahalik gehiena guziei adi eraziteari iarreiki izan gaitzaitza, eta ez xoil edozein leku iakineko lenhoaje bereziri…”