1 emaitza ezkero bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:01 | 1994-07-07 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
(eguerdiko hamabiak ezkero moduko esapideetan bakarrik erabiltzekoa).
"eguerdiko hamabiak ezkero" moduko esapideetan erabiltzekoa
- [E208]: Ezkero: adibidea hobetzeko oharra da. Honelako zerbait gehitu: gainerakoetan erabil bedi ateraz gero, betez gero, ibiliz gero, jaioz gero, sartuz gero, entzunez gero, hilez gero... (aditzen a,e,i,o,u, n, l bukaerak kontuan harturik). Ezkeroan, ezkeroz, ezkeroztik: ene irudiko, e. -(e)z gero, ezkero jarri beharko litzateke, gerta daitekeen kasuistika osoan pentsatuz.
- [E116]: E208ren proposamenak ongi zehazten du aditzen era burutuen multzoa, eta argigarria izan daiteke; baina ez du aipatzen, adib., aditz laguntzaileena, eta galbide izan daiteke alde horretatik, hau da: ikusi nuenez gero bezalakorik ez dela onartzen iradoki dezakeen neurrian... Bestela esan: zehaztasun gutxikoa da lehen itzuliko oharra ("... moduko esapideak" zein dira?), baina, zehazten hasiz gero, ez al genuke ongi zehaztu behar? Eta hurrengo galdera: hiztegiari dagokio, ala gramatikari dagokio honelakoen oinarriak finkatzea, hiztegian ondorioak jasotzeko?
- [E116]: baztertzekoak diren forma hauek beregainak diren neurrian, ezkero beregaina da ordain egokia, teorian behintzat; baina teoriak teoria, praktikoa baldin bada -z gero ordaina ere aipatzea, erants daitekeela uste dut: "ezkeroan e. ezkero, -(e)z gero" / "ezkeroz e. ezkero, -(e)z gero" / "ezkeroztik e. ezkero, -(e)z gero"
- Erabakia: (2009-06-26) ezker: utzi bere horretan lehenbiziko itzulikoa, eta proposamen berria onartu: ezkeroan* e. ezkero, -(e)z gero // ezkeroz* e. ezkero, -(e)z gero // ezkeroztik* e. ezkero, -(e)z gero.
The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.