izena eta generoa

izena eta generoa

Izenek eta izenondoek ( izenondoa eta generoa) ez dute genero gramatikalik izaten euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez duten bezala. Egia da bereizkuntza egiten dela hitz banaka batzuetan (hitz ezberdinak dira, hala ere, eta ez hitz baten genero-aldaerak): esate baterako, lehengusu/lehengusina, jainko/jainkosa, printze/printzesa eta antzeko bikoteetan; baina bide mugatua da hori ( -sa (-tsa) atzizkia ). Aktore izendatzen dira gizonezkoak nahiz emakumezkoak (*aktoresa), eta psikologo, orobat, gizon nahiz emakumeak (*psikologa).

 

Ohitura orokor gisa, hitz bat bera erabiltzen da euskaraz genero-bereizketarik gabe: ume, haur, txakur, mediku, dendari, abokatu..., arra ala emea den bereizi gabe.

 

Arestian esan bezala, ezberdina da gaztelaniaren eta frantsesaren jokamoldea. Gaztelaniaz, adibidez, genero-desberdintasunaren marka -o edo -a morfema erroari gehituz lortzen da (maestro/maestra). Euskarak ez dio bide horri jarraitzen. Izen-bikoteen bidea aukeratu du, inguruko hizkuntzek baino areago: seme/alaba; jaun/andre; osaba/izeba; suhi/errain; zaldi/behor; anaia/arreba/neba/ahizpa; mutil/neska; aitona/amona... Pluralean eman behar direnean, gainera, bikote horiek elkarrekin eman behar dira: aita-amak [edo gurasoak] ( gurasoak ≠ aitak), aitona-amonak (≠ aitonak), seme-alabak (≠ semeak), osaba-izebak (≠ osabak)... Lotura-marratxoa behar-beharrezkoa da bikote horietan. ( hitz elkartuen osaera eta idazkera)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (36-37).

—(1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (51-52).

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper