hil/hilabeteen euskalkietako izenak

hil/hilabeteen euskalkietako izenak

Euskararen batasuna egin aurretik, urteko hilen erdiek izen bana zuten; beste erdiek, berriz, bina edo hiruna. Gainera, horietako bat, garagarril, bi hilabete izendatzeko erabiltzen zen... Bistakoa zen batasun-premia, zegoen nahasketa-arrisku nabarmenagatik. Horrexegatik hobetsi ziren izen batzuk. ( hile > hil/hilabete)

 

Nolanahi ere, Euskaltzaindiaren Hiztegian jasorik daude euskalkietako izenak ere: ilbeltz, izotzil (urtarril); barantaila (otsail); epail, marti (martxo); jorrail (apiril); lorail, hostaro (maiatz); bagil, ereiaro, garagarril (ekain); garagarril, garil (uztail); agorril, dagonil (abuztu); buruil (irail); urrieta (urri); hazil, gorotzil (azaro); lotazil (abendu). [EH]

 

Okerrak Zuzenak
*urtarrilan urtarrilean
*otsailako otsaileko
*uztailatik uztailetik
*ekaina honetan ekain honetan
*irailatik aurrera irailetik aurrera

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Lexikoa: hilen (hilabeteen) izen zaharrak (ilbeltz, epail, lorail, garagarril, agorril)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Lexikoa: hil eta hilabete”, Jagonet galde-erantzunak.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper