des-/ez-

des-/ez-

Ez dago arau-erabilera esturik ematerik, eta, askotan, hiztegiz finkatzekoak dira noiz bata noiz bestea; baina badira joera nagusi batzuk:

des-:

• ‘Aurkakoa’ adierako aditzak sortzen ditu: desagertu, desbideratu, desegin, deserrotu, desestali, desjabetu, desbideratu... Horretarako ez da ez- erabiltzen.

• Izenondoekin ere agertzen da: desegoki, desberdin, desleial, desatsegin, deseroso... Pare-parekoak dira ez- aurrizkiarekin eraturiko hauek: ezberdin, ezleial, ezatsegin, ezeroso... ( desberdin/ezberdin)

• Izenekin ere ageri da: deserri, desoreka, desohore, desordu, desbide, destenore, desagerpen, desadostasun... Ez- ere baliagarria da batzuetan —ez guztietan— testuinguru horretan: ezordu, ezbide, ezadostasun...

ez-:

• ‘Ukapena (eza)’ adierako izenetan ageri da: ezaxola, ezbehar, ezbide, ezegiteko, ezgauza, ezizen, ezordu, ezuste... Des- ere baliagarria da batzuetan (ez guztietan): desbide, desordu...

• Izenondoetan ere ageri da: ezduin, ezezagun, ezgai, ezikasi, ezikusi, ezjakin, ezaxola, ezdeus, ezegonkor...

( ez(-) (adberbio, izen, partikula...))

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper