ari izan ≠ egon

ari izan ≠ egon

Honetaz ez du berariazko araurik eman Euskaltzaindiak. Jokamolde nagusiaren arabera, erabat bereiztekoak dira egon, batetik, eta ari izan/ibili/jardun, bestetik. Egon estatikoa-edo da; ari izan/ibili/jardun, berriz, zerbait dinamikoa. Kontraesankorra gertatzen da mugimendua eskatzen duen ekintza egon aditzarekin adieraztea; horregatik, hala moduzkoa da ?lanean dago esapidea; egokiagoak dira lanean da edo lantokian dago; lanean ari da edo lanean dabil/dihardu.

 

Baina hori ez da Euskal Herri osoko jokamoldea. Batez ere mendebaldeko tradizioan, egonek badu berekin ari izan, jardun adiera ere: Tenpluan otoitz egiten nengoen. Saltzen dagoena. Bazkaltzen dago [EH (5. adiera)]. Baina *Korrika dago. *Beti gauza bera esaten dago. *Txarto jokatzen dago modukoak ez dira onargarriak. Hauek dira egokiak: Korrika doa / dabil / ari da. Beti ari da gauza bera esaten. Txarto jokatzen dihardu.

 

Egurats-gertakariez ari garenean, ari du da zuzena, ez egon: *Euria dago (> Euria (haizea, elurra...) ari du / dihardu / da). Iluntzen ari du. Testuinguru horretan, onartzen du ari izan aditzak du aditz-erregimena, normalean da badagokio ere. Nolanahi ere, ekialdean batez ere, ez da arraroa honelakoak ikustea: ikusten ari du, ura(ren) karriatzen ari du, (gizona)ren sendatzen ari du. [EH] ( eguraldiaren eta argi-orduen iraupenaren gertakariei loturiko aditzak)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2011). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII (EGLU VII). Bilbo: Euskaltzaindia (483).

—(1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (410 eta hur.).

—(1987). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II (EGLU II). Bilbo: Euskaltzaindia (437-440).

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "ari izan", Ehulkuren aholku guztiak.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper