y letra (i grekoa)

y letra (i grekoa)

Euskal alfabetoaren hogeita seigarren letra da. Letra hau eta euskal alfabetoko beste zenbait letra —c, q, v eta w- ohiko euskal hitzak idazteko ez diren arren, kanpoko izenak eta hitzak transkribatzeko sartu dira euskal alfabetoan. Adibidez: Yemen, York, Yosemite, Yucatán, Tanganyka, Kenya..., yanki, yarda, yate, yen, yeti, yoga, brandy, gay, ferry, playboy, sexy... Hala ere, badira egokituriko hitzak eta izenak ere: maiestatiko, maiuskula, proiekzio... (*mayestatiko, *mayuskula, *proyekzio/*projekzio), Himalaia, Paraguai, Troia... (Himalaya, Paraguay, Troya). [EH; 17. araua] ( proiektu (projektu) )

 

DEKLINABIDEA HITZ-BUKAERAN. «y letraz amaitutako hitzak i letraz amaitutako hitzak bezala deklinatzen dira» [148. araua]; alegia, euskarazko espaloi (izen arrunta) eta Garai (izen berezia) bezala. Diptongoa direnetan sortzen da gehienbat zalantza. Adibideak: Monte-Carloko rallya. Ferryaren matxura. Sidneyko biztanleak. Annecyn bizi zen, baina Jerseyra (*Jerseyera) joan zen bizitzera. Federico Garcia Godoyk (*Godoyek) hiru eleberri idatzi zituen. Bi brandyk kaltea eragin. Argituko ote da inoiz Kennedyren hilketa? ( erdal hitzen deklinabidea)

Gay hitza dela eta, instrumental mugagabean, gayez behar du (zenbait lesbianaz eta gayez hitz egin), gaiez, deiez, jaiez... (edozein gaiez, deiez, jaiez...) hitz silababakarrekin egiten den bezala. [29. araua] ( diptongoz (-ai, -ei, -oi, -au, -eu) bukatzen diren izenen deklinabidea)

 

Gehiago jakiteko

BERRIA (2006). Estilo-liburua. Donostia: Berria.

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "Y grafema", Ehulkuren aholku guztiak.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper