Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zorrotz bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zorrotz
1 adj. Punta edo ertza guztiz mehea duena; oso erraz ebakitzen duena. Anton. kamuts. Horrexegatik beragatik da ona aizkora zorrotza, eta aizkora kamutsa, berriz, txarra. Bi ahoko ezpata zorrotz bat. Zenbatenaz dardo bat zorrotzago baita, hainbatenaz errazkiago sartzen baita gure gorputzean. Arantza zorrotz, gogor, latzez koroaturik burua. Katu erpe-zorrotza. Harkaitz zorrotz batzuetatik. || Kodaina zorrotz-zorrotzak, ebakitzeko behin betiko belar txar, sasi, arantzak.
2 adj. Hotsez eta soinuez mintzatuz, zolia. Tronpeta soinu zorrotz bat. || Ahots zorrotz-zorrotza.
3 adj. Minaz mintzatuz, handia, zolia. Min zorrotz bat sentitu zuen. Oinaze zorrotza.
4 adj. Ahalmen handikoa. Inoren begia zorrotzagoa izaten baita bereizketa horietan norberarena baino. Belarri zorrotzeko jendea. Adimen zorrotzenak. Zorrotza zen pertsonak eta pertsonen xelebrekeriak begiz jotzeko.
5 adj. Hitzez, ateraldiez eta kidekoez mintzatuz, bizia, jeinu edo antze handikoa. Txirritaren ateraldi zorrotzak. Zenbat gogoeta sakon, zenbat hitz zorrotz, zenbat aukerako etsenplu!
6 adj. Besteren hutsekiko bihozbera ez dena; eginbidea betetzen estua dena. Jainkoa da hartzekodun zorrotza, egiten dituen emaitzez kontu hertsia galdetzen duena. Jauna, badakit gizon zorrotza zarela, erein ez zenuen lekuan biltzen duzula. Juje zorrotzaren aurrean. Ama serioagoa nuen; zorrotzagoa ere bai.
7 adj. Amore ematerik edo salbuespenik gabea, hertsia. Baldintzak bi eratakoak dira: beharrezkoak eta nahikoak; bigarrenak, esan beharrik ez, zorrotzagoak dira lehenbizikoak baino. Bere garaiko erregela zorrotzen morroi umil hura. Horren iritzi zorrotzak, horrenbesteko oihu eta deiadarrak, zorrotzagoak eta ozenagoak lirateke, azpian zure izen propioa baleramate. Haren kritika, zorrotza ala leuna, beti egokia zen. Gure gaitzen azterketa zorrotza. Ez du jakintzak aginte zorrotzik irudimenaren eremu lainotsuan.
8 adj. mat. Angeluez mintzatuz, 0° eta 90°-ren artekoa. Angelu zorrotza.
9 (Adizlagun gisa). Ik. zorrozki. Zorrotz eta zehatz esanik. Ugari bezain zorrotz zen hizketan. Hango nagusiak txit zorrotz hartu zituen. Elizak hain zorrotz debekatzen duena. Beren legea Jainkoaren legea baino zorrotzago hartzen zuten. Lege horiek zorrotzago eta zehatzago betetzen ziren lehen. Zorrotz agintzen die ez besterekin ezkontzeko. Agindua zorrotz betearazten du.

Esaera zaharrak

Ogi gogorrari hagin zorrotza. Sapar zailari, aihotz zorrotza.

Aztergaia: zorrotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

angelu zorrotz; triangelu zorrotz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "(Hizk.), (Musika)..." (1993-02)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.