Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza xal bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

xal
iz. Emakumezkoen zapi luzarana, sorbalden gainean, apaingarri gisa edo hotzetik babesteko, jartzen dena. Zetazko xal batean bilduta zegoen.

Aztergaia: xal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): xal 7: Berria (“Alkandorak eta jakatxoak, artilezkoak. Lepoan zetazko zapia, mantoia edo xala; eta oinetan abarkak edo alpargata zuriak”, “Adopzioan eman zuten emakume bat gugana etorri zen informazio eske, baina hemen genituen agirietan zetorren bakarra zen domina txiki batekin eta artilezko xal batekin utzi zutela”), EiTB 4 (adib.: “Millak cashmere xalak maite ditu”, “Materiala eskura zuenez, txanoen eta xalen bilduma bat prestatzen hasi zen, guztiak artilearekin eta kotoiarekin egindakoak eta Made in San Sebastian izena jarri zien bere diseinuei”), Argia 2 (adib.: “Ez dakit zehatz zer ziren, baina hau bai: xalak, mantelinak, zetazko jantziak, jaka estuak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: xal 58: Karlos Zabala 14 (adib.: “Emakume hark gerezi koloreko xal bat jantzita zeukan”), Jose Morales 3 (“Artilezko xal batean bilduta zegoen, hotzetik babesteko”), Fernando Rey 5 (adib.: “Mezzoradoa sukaldean izaten zen, zopa-ontzi baten barrenean, plater batez estalita eta denbora batean gure amarena izan zen xal izokin-kolore batez bilduta”), Monika Etxebarria 4 (adib.: “Zein biluzia den gela hau! Garai batean Annyk maleta izugarri bat eramaten zuen bidaia guztietara, xalez, turbantez, mantelinaz, maskara japoniarrez, kromoz betea...”), Koro Navarro 10 (adib.: “Urte hartan eta aurrekoan jantzi zituen soinekoak eta xalak deskribatu zizkion”), Anjel Lertxundi (“Sorbaldan zeraman xal gerezi-kolorearen ertzak lotu zituen amak katekorratz batez”), Anton Garikano 7 (adib.: “Artilezko xalari esker ez ninan ematen arima herratua”), Ander Irizar 3 (adib.: “puntuzko xala bularraren kontra estutu”), Lopez de Arana 6 (adib.: “Udako bi jantzi eta gaueko xal bat eskatuak zituen”), Mirentxu Larrañaga (“Larruzko xala sorbalda gainean korapilatuta zuen”), Xabier Olarra (“Neska atzerritarrak xal eta mantaz estaltzen zuen bere burua zaldi-kotxearen atzealdean”), Xabier Paya (“Emakume mexikar bat da, itsua, xal ilun bat soinean”), Eduardo Matauko (“xala jarri nuen hutsik soinekoaren gainean”), Joxan Elosegi (“Hondoan, lepokoz, eskularruz, xalez, galtzetaz eta kutxatila gardenetan babesturiko oihal-lorez pilaturiko tontor baten atzean gorderik, poltsa handi bat azaldu zen, nire amonarena”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Gutxieneko baldintza betetzen duen forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Zetazko xal batean bilduta zegoen.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.