Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza veneziar bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

veneziar
1 adj. Veneziakoa, Veneziari dagokiona.
2 iz. Veneziako herritarra.

Aztergaia: veneziar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): veneziar 59: Consumer 3 (adib.: “Aurrekoa baino arinagoa izanik, gelan sartzen den argitasuna erregulatzeko aukera ematen du veneziarrak dituen listoiek: normalean horizontal daudela, argia pasatzen uzteko unean inklinatu egiten dira eta, igotzean, bata bestearen kontra biltzen dira”), Berria 44 (adib.: “Zer axola zait, ba, veneziar tuntun batek dioena? Irakur dezala zure idazkari txindurrijale horrek, besterik ez daki egiten eta”), EiTB 6 (adib.: “1412garren urtean veneziarrek herria hartu zuten, eta otomanoak ere saiatu ziren herria hartzera, baina arrakastarik gabe”), Argia 6 (adib.: “Sara Cordónek idatzi eta Martin Ansok euskaratutako lan hau bederatzi urtetik hamabira bitarteko gazteei zuzendua dago, eta abenturazale veneziarraren bizitza modu atsegin eta hezitzailean kontatzea du helburu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: veneziar 45: Berria 4 (adib.: “Plazaren erdian, veneziarrek il cagalibri (liburu obratzailea) deitzen dioten Nicolò Tomasseo politikari eta idazlearen eskultura”), Felipe Juaristi 10 (“Goitik behera urre-harizko bi zerrenda zituen atorra veneziar batez zegoen estalia, eta, hain zen atorra mehea, printzesaren gorputz lerro eta inguruak nabarmentzen baitziren”), Anjel Lertxundi 6 (adib.: “Il Cagalibri deitzen diote veneziarrek eskultura honi, Nicolò Tomasseo liburuak obratzen ari dela ematen baitu”), Joan Mari Irigoien (“Il Cagalibri deitzen diote veneziarrek eskultura honi, Nicolò Tomasseo liburuak obratzen ari dela ematen baitu”), Koro Navarro 3 (adib.: “Une hartan zabaldu ziren orobat Indiarako eta Txinarako lehorreko merkataritza-bideak, Marco Polo veneziarraren kontakizunak deskribatzen duen bezala”), Edorta Jimenez (“Bestetik, eta Juan Duñabeitia, lehorrean egiten zituen aldietan Finca Vigían bizi izaten zela emanik – veneziar erako logelan beharbada, horretan bada eta Hemingwayren argazkia, Juan Duñabeitia Sinskyri dedikatua -, Ernest Hemingwayren landetxe dotore hartan espien ipuinak eta kontuak maiz suertatzen ei ziren eta, haiek denak ere ez ziren asmakeriak izango”), Karlos Zabala 3 (adib.: “Parisen jaio zen, 1840ko apirilaren 2an, baina laster aldatu zen Aix-en-Provencera familiarekin, haren aita François Zola ingeniari veneziarra edateko ura hirira eramateko kanal bat eraikitzen ari zelako”), Iñaki Mendiguren 2 (adib.: “Izan ere, ozeano hori arabiar aintzira bihurtua zen, bertara ezin zirelarik sartu egiptoar bitartekarien merkataritza-bazkide veneziarrak”), Xabier Olarra (“Margaretek espero bezala, gustura ibili zen Stephen marrazten, eta san Markos katedrala, Ducearen Jauregia eta veneziar kulturako monumentu nagusiak papereratu zituen”), Josu Zabaleta (“Garai hartan fama handia izan zuen Vitelli izeneko veneziar artista batek egina iritzi nion”), Alberto Ladron Arana 2 (adib.: “XIII. mendeko merkatari veneziar baten arrastoari jarraitu genion”), Martin Anso (“Bidaiari veneziarrak bere oharretan erantsi zuen hegazti erraldoi hori Madagaskarren bizi zela eta elefanteak zituela elikagai nagusi”), Ander Irizar (“Mahaitik kristal veneziarreko kopa bat hartu eta liluratuta begiratu zion”), Patxi Iturritegi (“pertsiana veneziar baten moduan”), Xanti Iruretagoiena (“Daniele Barbaro-ren edizio veneziarra”), Juan Garzia (“Hark eta haren emazte Esterrek, Korfu-n veneziar familia batean jaiotako andre amultsu eta asaldagaitz hark, azidoak sukaldean edukitzea munduko gauzarik naturalena balitz bezala onartua zuten guk beren etxean laboratorioa antolatzea”), Joxerra Garzia (“Lehen urteko irakasleen artean bazen Casanovas izeneko bat, emakumeei bihotza lapurtzen maisu omen zen harako veneziar haren antzik batere ez zuena”), Oskar Arana 2 (adib.: “altzariak, ohe-jantziak, paretetako paperak, sareta veneziarrak, tapizak, lanparak, errezelak eta era bateko eta besteko mahaien, ohe-mahaien eta idatz-altzarien gainean zeuden gauza txiki guzti-guztiak: parpailazko zapi apaingarriak, hautsontziak, argimutilak, liburuak”), Mirentxu Larrañaga (“Piano-tapa emeki ferekatu zuen, onespenez, musika-partitura batzuk zutik jarri zituen; hala nola, Egun bete Venezian, Arrosa basati bati edota Gutizia veneziarra, Kreisler-ena, atrilaren gainean lagata baitzeuden; gero te-mahairantz joan zen, eta lekuz aldatu zituen krema-pitxerra eta azukre-ontzia”), Iñaki Iñurrieta (“Veneziarrek turkiarren herrialdetik egina zuten ordura arte merkataritza, eta hainbat laido eta irain jasan arren, eutsi egin zioten”), Josu Zabaleta (“bi veneziar ateen arteko plazan”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

Forma egokia da, Venezia arautu zenez. Nolanahi ere, Exonomastika batzordeak du azken hitza.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.