Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza valoniar bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

valoniar
1 adj. Valoniakoa, Valoniari dagokiona.
2 iz. Valoniako herritarra.

Aztergaia: valoniar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): valoniar 73, Berria (adib.: “Kris Peeters Flandriako Gobernuko buruak atzo goizean bertan eman zizkien azalpenak koalizioko kideei eta argibide hauen ostean ebatzi zuten valoniarrekin hizketan jarraitzea”); waloniar 47: Berria 30 (adib.: “Estatu federalean erreformak egiteko flandestar eta waloniarren arteko akordioa lortzea ezinezkotzat jo du gobernuburuak”), EiTB (“Sozialistek onartu egin dute De Weverren eskaintza eta negoziatzeko prest agertu dira flandestarrei, waloniarrei eta Bruselakoei mesede egingo dien akordio "orekatu" baten alde, Elio di Rupo buruzagi sozialistak aurreratu duenez. Flandeseko Alderdi Sozialistak 13 parlamentari lortu ditu”), Jakin 13 (adib.: “Garrantzi berezia du flandestar zein waloniar alderdi politikoek 1993an estatu federala sortzen duten uneak”), Argia 3 (adib.: “541 egunez Belgika gobernurik gabe egon zen 2010eko azken hauteskunde orokorren ostean eta azkenik sozialdemokrata, demokristau eta liberal flandriar eta waloniarrak batu zituen exekutiboa osatu bazen ere, desorekatuta jaio zen”); waloi 1, EiTB (“Elio di Rupo buruzagiak adierazi duenez, prest daude "waloi, flandestar eta bruselastarrentzat" akordio "orekatua" eskuratzeko herrialdea "egonkortu" ahal izateko”); ez dugu aurkitu valoi formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: waloniar Berria (“Flandes Belgikaren estatu zorrari aurre egiteko prest dagoela nabarmendu zuten, waloniarrek gauza bera eginez gero betiere”), Herria (“Beste italiarbat berriz Berlusconi baino hobeki heldua da berriki: hura da Danilo Di Luca 29 urteko txirrindularia Waloniar fletxa deitzen den kurtsa irabazi duena, 201,5 kilometrako bidea iraganik"), Piarres Aintziart (“XI. mendean, Caminoaren garai gorenean aipatzen zirela beilari batek edo besteak egin balentriak: nondik abiaturik, nola ibiliz, zenbat etapa eginez eta horrela... 1056an, Liège hiritik Santiagora erromes batzuek 36 egunez egin omen zuten bidea; horrek frogatzen baitu Belgikarrak edo hobeki erraiteko Waloniarrak Alemanak bezain ibiltari onak zirela. 1095ean berriz, Lyoneko artzapezpikuak apirilaren 11n utzi zuen bere hiria eta maiatzaren 12an Santiagon zen: Zer den bestenaz fedearen indarra!”), Koldo Izagirre (“Frantsesek belgikarrei legez egiten die trufa waloniar honek gure lagun flandriarrei”); ez dugu aurkitu valoniar, valoi, waloi.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: Belgika: Biztanleak: 10,8 milioi (NBE, 2012). Flandriar (%58), valoniar (%31), beste (%11; alemaniar, italiar, espainiar, marokoar).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es valón / fr wallon: Elhuyar: 1 waloi; Waloniako. 2 [dialecto] waloiera / Nolaerran: 1 valoniar, Valoniako. 2 [langue] valoniera. 3 Wallon(ne) – waloniar, waloi / Zehazki: 1 waloi; Waloniako. 2 [dialecto del francés] waloiera / Labayru: 1 [de Valonia] Waloniako, waloi, Walonia(-). 2 [Habitante de Valonia] Waloniako, waloi. 3 [Dialecto] waloiera / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

Forma egokia da, Valonia arautu zenez. Nolanahi ere, Exonomastika batzordeak du azken hitza.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.