Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza usurpatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

usurpatu, usurpa, usurpatzen
du ad. zuz. Legez beste norbaitena den kargu, jabetza edo eskubide baten jabe egin. Oposizioak boterea usurpatu izana leporatu zion Lukaxenkari. Maula delitua eta funtzio publikoak usurpatzea leporatu zioten; izan ere, polizia agente bat zela esan zuen.

Aztergaia: usurpatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): usurpatu 35: Consumer (“Badira programak ezkutuan ekipoan instalatzen direnak eta, bigarren plano batetik, ordenagailua publizitate iragarki bihurtu, erabiltzailearen jarduera zelatatu, Interneteko konexioa usurpatu haren ohiturei edo datu pertsonalei buruzko informazioa igortzeko, eta, areago, leihoak atera, hasiera-orrialdea aldatu, faborito berriak gehitu edo nabigazio barra ia ezabaezinak instalatzen dituztenak”), Berria 17 (adib.: “Prefeturak eskatuta, Baionako auzitegiak joan den ostegunean Euskal Herriko Laborantza Ganberako Mixel Berhokoirigoin lehendakaria epaitu zuen, izena eta funtzio publikoa usurpatzeagatik”), EiTB 13 (adib.: “Fiskalak eskatutako zigorra onartu egin zuen auzipetuak, nortasuna usurpatzea eta merkataritza-agiri faltsua erabiltzeagatik”), Jakin (“Bestalde, erabakiak hartzeko eskubide demokratikoa eta hiritartasuna/ak edo nazionalitatea/ak aukeratzeko eskubidea, ez da euskaldun direnei bakarrik usurpatzen zaien eskubidea, nahiz eta funtsean hala izan, baizik eta Euskal Herriko lurralde guztietan bizi direnei ukatzen zaien eskubidea da, edozein dela herritarraren jatorria, identitatea edo egungo nazionalitatea”), Argia 3 (adib.: “Alegia, kreatura bere sortzailearen aurka altxatu zela, haren rola erabat usurpatuz eta garai batean hark zuen botere sinbolikoa eskuratuz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: usurpatu 16: Berria 8 (adib.: “Ezin dugu gure lurra usurpatu, lur honen zati gara eta bertan bizi nahi dugu”), Iñaki Iñurrieta 4 (adib.: “Barbaroek erromatarren lurrak usurpatu zituztela pentsarazten duena hauxe da, bisigodoen eta burgundiarren legeetan ageri dela hauentzat lurren bi herenak zirela; baina bi heren horiek, eman zitzaizkien zenbait barrutitan hartu zituzten bakarrik”), Iñaki Mendiguren (“Printze franko bat ari zen erromatar enperadorearen lekua eta izena usurpatzen Konstantinoplan”), Matias Mugica (“erregezkoaren seme bort harenganako gorrotoak arrazoiaren tokia usurpatzen zidan”), Ibon Uribarri (“Hala ere, adigai usurpatuak ere badaude”), Anjel Lertxundi (“Amorragarria egingo zitzaion Triesteko erbestealdia, Espainiatik horren urruti, ikusirik ezin zuela ezer egin iloba Isabelek usurpatutako koroa eskuratzeko”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es usurpar / fr usurper: Elhuyar: (Zuz.) usurpatu / Nolaerran: - / Zehazki: usurpatu, indarrez kendu / Labayru: usurpatu, (indarrez) kendu, zurrupatu, esku hartu (ref. a derechos o funciones); [robar] ostu, lapurtu, arrobatu [saquear] / Adorez5000: usurpatu, indarka beretu, indarrez kendu, indarrez bereganatu.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Gutxieneko baldintza betetzen du, eta erabilia Zuzenbidean.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

usurpatu, usurpa, usurpatzen

Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Zuz.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.