Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza urbanismo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

urbanismo
iz. Hirigintza.

Aztergaia: urbanismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-03-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

urbanismo 2: PPer ("Askok uste du oraindik herri hau kulturarik gabe, arterik eta kontzientziarik gabe edo urbanismo egokirik gabe, Madrilen edo beste arrotzen baten erruz dagoela"), Azurm ("Estatu haundietan egin den mila saio sozial proba genezake guk, askatasunean, justizian, lanaren organizazioan, begiratasun poliziakoan, garraioetan, heredentzia eta jabego kapituluetan, urbanismoan, edozertan"); urbanista 2: Hemen 1989 ("azken finean errua urbanistei dagokiela erabaki dut betirako"), UnescoAlb ("horrenbesteko anbiziorik gabe izan bazen ere urbanista"); urbanistiko 15: I. Galarraga 4 (adib.: "ezaugarri arkitektoniko eta urbanistiko berriak planteatuz"), Gipuzkoako geografia 2 (adib.: "Azken urteotan, herrian bertan nahiz inguruetan muntatu den industria ugariagatik haziera demografiko azkarra izan du, eta beraz, urbanistikoa ere, nukleo zaharra inguratua gelditu delarik"), U. Larramendi ("Andoaingo herriaren azken urteotako aldaketa eta eboluzioa —demografiko, industrial, urbanistiko, sozial eta anbietala— ikaragarria izan da"), A. Prego ("Industrializazioa izan da aurrerapen eta bizimoduaren hobekuntzaren ardatza, baina baita desoreka ekologikoaren, anabasa urbanistikoaren, bazterketa sozialaren, eta abarren erruduna ere"), Karne & Klorofila ("trataera urbanistiko ezinobea"), Egin 1993 ("Adierazi digutenez, dei asko jaso dituzte, gehienak gai urbanistiko eta inmobiliarioengatik direlarik"), UZEI ("botere publikoen ekintza urbanistikoak sor ditzakeen plusbalioetan komunitateak parte hartzea"), E. Otamendi 4 (adib.: "Gai hau antolaketa urbanistiko baten beharrak mugitu du batez ere"); urbanistikoki 1, Habe ("Herritarrei begira onuragarri? Urbanistikoki...?"); urbanizaezin 2, Eskubide errealak (adib.: "Sailkapen horretatik modu negatiboan atera daiteke landa lurzorua dela lurzoru urbanizaezin izenekoa"); urbanizagai 1, BAO 1995 ("Lurzoru batzuk dentsitate txikiko lurzoru urbanizagai gisa birsailkatzeko Zallako Udalerriko Planeamenduari buruzko Sorospidezko Arauen aldarazpena ukatzea"); urbanizagarri 7: XedBilduma 1989 ("Baldin eta katastro zonetan berehalako eraikuntza egiterik ez badago hauek hiri lurrak direlako planeamendu orokorrak horrelakotzat jotzen dituenetan, edo urbanizagarriak izanik planeamendu xehekaturik, onurak eta kargak berdintasunez banatzeko urbanizazio proiekturik edo burututako urbanizazio proiekturik ez badute"), GAO ("Lurzoru Urbanizagarriaren jabeek"), BAO 3 ("Hiri-lurzorua, urbanizagarria, urbanizagarri egitaratua eta urbanizagarri ez egitaratua"), EUSTAT 2 (adib.: "Hiri-lur urbanizagarriaren erabilerak"); urbanizazio 52 (u.-erritmo, u. proiektu...): GAO 31 (adib.: "Plan Partzial hau, dagozkion Urbanizazio eta Konpentsazio Proiektuen bidez osatu eta garatuko da"), EHAA 3 (adib.: "Mercantil Progresin, S.A. enpresak egindako eskabideari erantzutea, Granada izeneko Poligono Industrialaren urbanizazioa egin ahal izateko"), BAO 4 (adib.: "Mungiako Udalak Berriaga Basoko Urbanizazioko mantenimendu gastuei buruzko 1984eko otsailaren 15eko premiamendu probidentziaren aurka jarritako birjarpenezko errekurtsoa"), ELAO ("Eraikinak, guztira, sarbideak, urbanizazioa, ekipamendua eta altzariak sartuta [...] pezetako kostea izango du"), Nazio arazoa ("Nazio zapalketa eta errepresioaren aurkako, urbanizazio, irakaskintza, ikastola arazoak etabar"), NekazArkit ("Ekorak ez dirudi, eta eskualdearen Ekialdeko beste herri batzuk ere ez, urte-sasoika erabiltzekoak diren urbanizazio modernoen fenomenoak erasoa izan denik"), LMuj ("Urbanizazioak belaunaldi gazteei ahaztarazi dien landare, zuhaitz eta gainbehera topografikoren izen arkaiko asko toponimian freskotasun harrigarriz azaltzen da"), J.Lasa ("Hondartzara inguratzen ziren kaioei eta urbanizazioko basoa betetzen zuten txoriei tiraka hasi zen trebatzen"), AAO 3 (adib.: "lursailetik kanpoko urbanizazio orokorretan"), G. Nazabal ("Etxebizitzaren Ministraritzako Urbanizazioko Gerentzia"), BAtx Gizona ("bai herriko argiek eta bai ingurukoek, karreterako autoenak, urbanizaziokoak, hotelekoak, distira egiten zuten"), XedBilduma 2 ("onurak eta kargak berdintasunez banatzeko urbanizazio proiekturik edo burututako urbanizazio proiekturik ez badute..."), Elhuyar ("Horrelako aldaketak, nahitaez izan behar du eragina eskolan, zeinaren funtzionamendu-baldintzak urbanizazio-erritmoarekin batera aldatuko baitira"), Industri ondarea ("Fabriken eremu zabal horretan irtenbidea eman beharreko arazo larri eta zail bat espazioaren artikulazioa zen, artikulazio hori gauzatzeko, askotan, behar-beharrezkoa baitzen benetako urbanizazio-plangintza bategitea"); urbanizaketa 1, J. Zabaleta ("Foruen plazaren urbanizaketa, bertan eserlekuak jartzea eta arbolak landatzea"); urbanizatu 20: J. Kalzada ("Asturiarrek etxe biribilak egiten zituzten eta etxe multzo ttipitan bizi ziren; urbanizatu gabeak eta leku altuetan eraikiak dira hauzook"), UZEI ("atseden-eginkizunez sorturiko auzo urbanizatu berriena"), LMuj ("gaur egun toki hiritartua edo urbanizatua den guneko izena"), AAO 8 (adib.: "ondare publiko urbanizatu eta eraikiaren berregokitze lanen egiketako gastuei aurre emateko diru laguntzak eskatzen dituzte"), GAO 5 (adib.: "Lurzoru hau behar bezala urbanizatuta lagako zaio Udalari"), Egunk ("Hala ere, industriarako nahikoa lur egoteak ez du esan nahi kasu guztietan industriak kokatzeko lur eskaintza erreala dagoenik, askotan kontrakoa gertatzen baita, jabeak erreserbatuta duelako, urbanizatu gabe dagoelako edo lurraren egitura egokia ez delako"), Elhuyar ("Ingurune berri honen eta urbanizatzearen efektu sekundarioen eraginez hirietako biztanleen portaera eta baloreak aldatu egiten dira"), EHAA 2 (adib.: "Atsobakar Poligonoa Urbanizatzeko Proiektuaren Aldaketaren behin-betiko onarpenari buruzkoa"); urbanizatze lan 1, ArauErab ("hiri-parke publikoen edo kultura edo atseden aisirako diren aldeen urbanizatze lanak egiteko hitzarmenak izenpetzeko baseak ezartzen ditu"); urbanizma 1, Herr 1986 ("Urbanizmako plana berria onartua izan da"); urbano 22 [izond.] gisa: A. Irigoien ("Dudarik gabe bizitza urbanoaren bidez zabaldu zen joera hori"), Ikastola 1992 2 (adib.: "Orain, gizarte urbanoan, telebistak eta beste zenbait kultur medioek kontatzen dituzte ipuinak, baina hala ere, ez dago haurrarentzat zuzeneko kontaketa bezalakorik"), I. Sarasola 3 (adib.: "Modan zegoen ingeles kanta hau aukeratzean datza, hain zuzen, kantaren funtzio urbanoa"), Karmel 1979 ("Gizarte urbano eta aurreratuago baten"), Elhuyar ("Gertaera hau, batik bat, ingurune urbano eta industrialduetan nabarmendu da"), J. Sarrionandia ("Iraultza industrialaren hastapenetako garaian lekutzen da filmeko giroa, laborari giroa eta giro urbanoa nahasiak beraz, eta klase kontraesanak oso agerrekoak, izuaren gainean sostengatuak hain zuzen"), Gipuzkoako geografia ("Bere marraketak eta eraiketak hiriaren espazio urbanoaren barruko haziera ordenatu bati erantzuten diote"), Zibilizazioa ("Bizitza urbanoa eta gotikoa"), LMuj ("Gure ustetan garrantzi handikoa du zonalde hiritar edo urbano batean honelako bilketak"), Ondare eskualdaketa ("izaera urbanoko ondasun higiezinak"), A. Urrutia ("giro urbanoetan"), X. Goia ("Paisaje urbanoak"), P. Aristi ("ez zuela isolamendu urbanoaren paisaia osatzen duten begizulodun etxekoandre horietako bat izan nahi"), I. Galarraga 5 (adib.: "nolabait txanpon beraren aurkia eta ifrentzua ematen dizkigute zeren eta batek Bilbo urbanoaren itsasadarreranzko irekitzea aipatzen duelarik besteak eraikitako irla baten baitako barne-plaza baten sistematizazioa baitakarkigu"), GAO ("gaur egun jauregi urbanoa"); urbano [iz.] gisa 2: I. Urbieta ("Han zegoen Julianen urbanoa, udaletxe aurreko enparantzan, ikasle txikiz beterik"), Ene Bada! ("Hauen garaian, 'Karraxi' aldizkaria atera zen eta Hegialdek urbanoaren geltokia, botika eta aurrezki kutxa izatea lortu zuen"); eta urbano geltoki 1, Ene Bada! ("Karraxi aldizkaria atera zen garaian urbano geltokia, botika eta aurrezki kutxa lortu ziren").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

urbanidade : DFrec 1; urbanismo : DFrec 6, AB50 1, LurE; urbanista : AB50 2; urbanistika : DFrec 1; urbanistiko : DFrec 10, AB50 2, Euskalterm 23; urbanizaezin : Euskalterm 3; urbanizagarri : Euskalterm 8; urbanizaketa : AB50 1; urbanizatu : DFrec 2, AB38 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 6; urbanizatzaile : Euskalterm 1; urbanizatze : LurE; urbanizazio : DFrec 3, AB50 5, HiztEn, Euskalterm 18; urbano : DFrec 10, AB38 1, AB50 7, Euskalterm 9.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

urbanismo : EuskHizt, EskolaHE; urbanizatu : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE; urbanizazio : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

hirigintza.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Eta urbanizaezin sarrera? Hirigintzan erabiltzen da suelo no urbanizable kontzeptua, eta horren ordaina lurzoru urbanizaezina egiten dugu (2009-12-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "urbanismo / urbanizatu. Nazioarteko hitz horiek barneratzea komeni da (ingelesez urbanism / urbanize; frantsesez urbanisme / urbanifier, urbaniser; alemanez, urbanisme / urbanisieren)".

 - Erabakia: BAgiria (1999-12-16): "Urbanizatu eta urbanismo-ri buruz, eztabaida piztu da. Azkenean, urbanismo bigarren itzulirako uztea erabaki da. Urbanizatu, berriz, botoetara eraman da: sartzearen aldeko agertu dira bederatzi euskaltzain; bostek kontra bozkatu dute eta batek zuri. Beraz, urbanizatu-ri leku egingo zaio zerrendan".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.