Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza troika bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

troika
1 iz. pol. Antzinako Sobietar Batasuneko hiru buruzagi politiko nagusien taldea, Errepublikako presidenteak, gobernuburuak eta alderdi komunistaren idazkari nagusiak osatzen zutena.
2 iz. pol. Hiru agintari politikok edo hiru erakundek osatzen duten buruzagi taldea. Lau ministrok kargua utzi dute ez daudelako ados troikak agindutako murrizketa neurriekin.

Aztergaia: troika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): troika 161: Deia 4 (adib.: “Bai, Troikak agintzen du Grezian, hark erabaki baitu nola kudeatu greziarren bizimodua eta bizitza. Baina nork aukeratu du troika, nork agintzen du bertan?”), Berria 83 (adib.: “Goi bilera astebetez atzeratzeak, gainera, EBko agintariei aukera emango die NDF Nazioarteko Diru Funtseko, EBZ Europako Banku Zentraleko eta Bruselako ikuskatzaileek —troika— Greziari buruz egiten duten txostena irakurtzeko”), EiTB 52 (adib.: “Azken egunetan, Gobernuko sei kidek dimisioa aurkeztu dute troikaren neurrien gaineko akordioagatik protestan eta LAOS eskuin muturreko alderdia ere Exekutibotik atera da”), Jakin 2 (adib.: “Beriaren exekuzioaren ondoren, Malenkov, Molotov eta Kaganovitxen arteko troika edo zuzendaritza kolektibo modukoa eratu zen Sobiet Batasuneko PKren buruzagitzan, baina azkenean Khrustxev ukrainar funtzionario zalapartatsua nagusituko zen haien guztien gainetik”), Argia 20 (adib.: “Bi urte eta erdi beranduago troikako kidea den Nazioarteko Diru-Funtsak (NDF) berak onartu du uste horren ustela”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: troika 17: Jose Morales 16 (adib.: “Hain zuzen ere, troika paregabe horrek ezarri zituen errusierazko prosa modernoaren oinarri eta zutabeak”), Markos Zapiain (“Esan bezala, Oteitzak, Pirritxek eta Anne Igartiburuk osatu ETAren troika buruzagi berriaren filosofia dirudi; baina Rousseaurena da”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: troika. Hiruk osaturiko agintaritza.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es troika / fr troïka: Elhuyar: troika / Nolaerran: - / Zehazki: troika / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Nazioarteko forma da eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Pol.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.