Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza transzendental bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

transzendental
adj. Garrantzizkoa, gorabehera handikoa, ondorio erabakigarriak dituena. Nire bizitzako unerik bitxienetakoa, transzendentalenetakoa izan zen hura.

Aztergaia: transzendental

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2002-02-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

transed- 1 / transzend- 22 / tranzend- 8, traszend- 14 / trazend- 9 // transedentzia 1, J. Otaegi ("... olerkariaren giza esperientziaren aldetik, transedentzia nahiz eza isladatzen zaizkigulako"); transzendental 12: M. Onaindia ("latinetik itzultzen genituen testu klasikoak nabariki imitatuz, memento guztiz apartekoak eta transzendentalak bizi genituela..."), Jakin 1987 ("gaiak, ez transzendentalak baizik eta adarraren puntaren puntakoak agian"), A. Martinez ("Horrela, adimen transzendentala sortzen da eta berarekin batera zientzia, artea eta etika"), F. Mendizabal ("Nire lekua, esperientziaren Bathos emankorra da, eta transzendental hitzak, zeinaren esanahia, nik hainbeste bider aditzera eman dudana, ulertu ere ez baitu egin kritikoak"), LMuj ("ironiaren zehar-meharretan edozer gauza faun transzendental bilakatzen"), I. Uribarri 7 (adib.: "Beraz, kontzientziaren batasunaren oinarri transzendentala aurkitu behar da gure begiespen ororen anizkunkiaren sintesian", "Jatorrizko baldintza transzendental hau apertzepzio transzendentala besterik ez da", "Honi lotzen zaizkio arimaren irakaspen transzendental baten lau paralogismoak"); transzendente 8: J. Duoandikoetxea 3 (adib.: "zenbaki algebraiko eta transzendenteak desberdindu zituen Euler-ek", "XIX. menderarte ez du Liouville-k zenbaki transzendente bat emango"), X. Gereño ("Beti korrika gabiltzalarik, gauza transzendenteetan pentsatzeko denbora faltatzen zaigu"), UnescoAlb 1990 ("nolako erlijioa zen bertan gehiengoarena —testu errebelaturik bazuen ala ez, Jaungoiko transzendenterik zuen ala ez..."), F. Mendizabal ("Kontzeptu hauek esperientzia baino harago badoaz, orduan esaten da, horien usaera transzendentea dela eta berezi egiten da usaera inmanentetik, hau da, esperientziara mugatzen den hartatik"), Jorge de Oteiza ("Bere proposamenaren jatorria eta garrantzia, eskultura ofizio gisa ez eta helburu sortzaile zein transzendente gisa kontsideratzean datza"), LMuj ("Pertsonaia horien inguruan irakurleak lehen jasorikoa serioa, transzendentea edo iragangaitza bazen, dena, harrigarriro ironian bilduriko anekdota batean bilakatuta aurkituko du"); transzendentzia 2: P. Salaberri ("berbaldiaren ornatu delakoa pentsamendu klasikotik iritsi zaigun doktrina erretoriko eta poetikoan balio eta transzendentzia gehien dituzten kontzeptuetako bat da"), LMuj ("Umbral saiatzen da pertsonaia horien historian dagoen transzendentzia desmitifikatzen"); tranzendentzia 4: Azurm/JMMuj 3 ("jadanik ez zaigu iruditzen, norberaz gora tranzendentziara jotzeak, besterik gabe, gizona menosten duenik. Tranzendentziara jotzea, esaten dugu [...] tranzendentzia hartan gauzak nolakoxeak diren ere xehe-xeheki deskribatzen bait dizkigute"); LMuj ("Ustezko tranzendentziari halako intranszendentzia—artistikoa eta bitxia— egoztea artista baten eginkizuna da, ziur aski"); tranzenditu 4: Azurm/JMMuj 3 ("arrazoizkotasun klasikoaren mundua tranzenditu nahi da beti"; "Fenomenu orokor hori norbera tranzenditzea da"; "Gizonaren norbera tranzenditzea konpreni arazteko Franklek begiaren gonbarazioa dakar"); J.M. Torrealdai ("Han daukagun baserriak, baserri munduak, baserriko errealitatea oso goi-goitik tranzenditzen bait du"); traszendental 1, A. Bengoa ("Bapatean zentzumenak oldartu zitzaizkion, une traszendental batekin topo egin duenaren antzera"); traszendente 6: L. Oñederra ("Gaia, gizonaren ni traszendente borrokatua dela esan daiteke"), J.C. Alonso ("Jainko traszendente eta Jainko handioso baten irudia zuten"), E. Kortadi 3 ("Artista abstrakto-lirikoek beti aitortu dutenez, beren artea izpiritual, erlijioso, mistiko eta traszendente den horretatik hurbil aurkitzen da", "Goranzko oinazea da, traszendentea, artista plastikoak sartu dueneko konposizioaren gisa, gora doana", "naturalaren eta traszendentearen arteko tentsioa plasmatzen dira Alfred Manessier-ek jakinduriaz ehoturiko azken tapiz honetan"), I. Mendiguren ("ez dut inola ere esan nahi egungo herri demokratikoek giza izpirituaren argi traszendenteak itzaltzen ikusi beharko dituztenik"); traszendentzi(a) (eta traszendenzia) 7: M. Pagola 3 (adib.: "Bainan gizonak delako traszendentzi horrekin esperientzi bat izandu du", "Askatasun absolutu honen sustraia eta oinarria ez da traszendentzia, materia baino"), E. Agirretxe ("Traszendenziaren eta kristau-anaitasunaren lekukotasun eta agerpen izan bear dugula, bein da bider esan zan"), J.L. Arriaga ("Baina badira beste batzu ordea mitoei traszendentzi handia eman ezezik, mitoek herriaren historia eta izaera iaia behartu egiten dutela uste dutenak"), L. Oñederra ("Ipui hauen aberastasuna beren sujerentzi-indarrean bilatu behar da, forma eta edukiaren arteko bilgune bereizi hortan lortzen den traszendentzian"), Gasteiz ("bizitzaren hebaintasunean beti berdina eta bakarrik iraun duena, traszendentziarik eta garapenik gabe...."); trazendente 2: P. Agirrebaltzategi ("Hauxe da Profeten monoteismo bakarrikakoaren eta mistikoen monoteismo trazendentearen arteko aldea"), JMMuj ("Trazendenteaz hain sutsuki mintzatuko zaigun Horkheimer ez zen inoiz erlijiodun edo sinestun izan"); trazendentzi(a) (eta trazendenzia) 7: M. Pagola 2 (adib.: "egiazko trazendentzi batentzako, izatearen arrazoina bere baitan duen Izaki batentzat ez dago tokirik"), Txill HetaH ("Olerkiarena, Arterena, Trazendentziarena bestea bezin egiazkoa, bestea bezin errealista"), K. Santamaria 2 ("Lurreko botereen kontra jokatzen zuelako, misteriozko trazendenzia baten izenez", "Gizarte hunek —dio M.-k— trazendenziaren irudipenik maiteenak ezeztatzen ditu"), J. Arregi ("Barthek gizatiarra den guztia gaitzetsirik Jainkoaren trazendentziara jotzen du"), JMMuj ("Hala ote trazendentziari, guztiz-bestelakoari buruz esan digun guztia?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

transzendental : HiztEn, Euskalterm 27; transzendentalismo : HiztEn, LurE, Euskalterm 1; transzendente : HiztEn, LurE, Euskalterm 9; transzendentzia : AB50 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 4; transzenditu : HiztEn, Euskalterm 2; traszendental : AB50 1; traszendentzia : AB50 1, Euskalterm 2; traszenditu : AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

transzendental : EuskHizt (1992 nart.), ElhHizt, EskolaHE; transzendentalismo : EskolaHE; transzendente : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE; transzendentzia : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Casve EF; transzenditu : ElhHizt; traszendente : HiruMila (Mat.) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

fr (DLLF): transcendance; transcendantal; transcendantalisme; transcendant; transcender; en (Collins): transcendence; transcendental; to smell, to smack of, to come out, to spread; it (S. Carbonell): trascendenza; trascendentale; trascendentalismo; fautore, seguace del trascendentalismo, trascendente; esalare forte odore, comunicarsi, trascendere; de (Langenscheidts): Transzendenz, Übersinnlichkeit; transzendental; Transzendentalismus; transzendent; transzendieren.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-nsz-.

Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.