Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza transgresio bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

transgresio
1 iz. Agindu, betebehar, lege edo ohiturak ez betetzea. Plazera, akatsa, diferentzia, sorkuntza, umorea eta transgresioa aldarrikatu zituen.
2 iz. geol. Gertakari geologikoa, itsasoaren aurrerakada eta urak kontinentearen zati bat hartzea dakarrena. Kontuan izan behar da transgresioa edo erregresioa ez direla gertatzen itsas mailaren aldaketengatik bakarrik. Itsas erregresioa eta transgresioa.

Aztergaia: transgresio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-02-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh101 2021-02-23 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

transgresione 7: Lç 6 (Erm 4,15: "ezen non ezpaita legerik, han ezta transgresionerik"; 5,14: "Baina regnatu ukhan du herioak Adamganik Moysesganano, bekhaturik egin eztutenen gainean ere Adamen transgresionearen fazoinera zein baita ethorteko zenaren figura"; Ga 3,19 "[Legea] transgresionen kausaz eratxeki izan da"; 1 Tm 2,14: "Adam eztuk seduzitu izan, baina emaztea seduzitu izanik, transgresionearen kausa izan duk"; Heb 2,2: "Ezen baldin Aingeruez erran izan zen hitza fermu izan bada, eta transgresione eta desobedienzia guziak rekonpensa bidezkoa rezebitu ukhan badu..."; 9,15: "leheneko Testamentuaren azpian ziraden transgresionen redenpzionetan"; Adv 22-23: "transgresione guzien barkhamendua betheki konplitu ukhan du"), Tt Arima ("bekhatu oro da manu eta prezepto zoinbaten haustia, eta transgresionia"). transgresio transgresione. Transgresión. Transgresione eta desobedienzia guziak. Lç He 2, 2. Transgresionearen kausa izan duk. Lç 1 Tim 2, 14 (He, TB desobedientzia). Prezepto zonbaiten haustia eta transgresionia. Tt Arima 93.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

transgresibo 1, Hautaprobak 1994-96 ("material hauen segida sekuentzi trangresiboa da"); transgresio 4: J.A. Berriotxoa ("Kretikoko itsasoaren transgresio handia gertatu zen"), J. Gabilondo ("beti ere herriaren gizarte eta geografi mugak esploratzen direlarik — alegia, transgresioaren eta intzestuaren gaiak"), Hautaprobak 1994-96 2 ("transgresio itsastar baten erregistroa osatzen du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

transgresio : AB50 1, Euskalterm 3 (itsas t. 1) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

transgresio 91: Argia 32 (“Komikia hein handi batean transgresiorako bidea da”), Berria 20 (“harrotasunez, askatasunez, berdintasunez, bakez, duintasunez, transgresioz, eta festak politizatu gabe”), Deia 7 (“Nobelak badu transgresio puntu bat, hartara, segur aski 70etan argitaratu zenean handiagoa zena, baina gaur egunean ere tarteka funtzionatzen duena”), DiarioVasco 2 (“Araolazak plazerra, akatsa, diferentzia, sorkuntza, umorea eta transgresioa aldarrikatu zituen”), EiTB 4 (“arrakasta lortu duen transgresio tragikomikoa”), Elkar 6 (“bortxaz eta transgresioz bizi izandako bere gau japoniarrak gordinki kontatzen ditu”), Erlea (“Gauzak horrela, Frantziako Iraultzatik aurrera, arteak ezingo du bizi transgresioaren eta hausturaren gurpilean baino”), Euskaltzaindia 6 (“Horrez gain, marjinak transgresioa errazten du, transgresioa edo bederen kritika, kritika soziala”), HABE (“Baditu eboluzionatzen joan diren ezaugarriak, eta horietako bat transgresio edo arau urratzea da”), Jakin 6 (“Gaur egun, gerrilla komunikatiboaren eraginkortasuna transgresioan dago, kodeak, formak, mezuak hankaz gora jartzeko abildadean, alegia”), UEU 6 (“Orokorki, lehenengoen transgresioak zorrotzago epaitzen edota zigortzen dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

transgresio 23: Berria 10 (“Tradizioa eta transgresioa elkartzen ditu obrak, eta, kolore hori azaltzeko, gaurko instrumentuak sartu ditugu”), Ana Urkiza 3 (“Nik irakur zaletasuna transgresioarekin lotzen dut, zeren eta, nire etxean beste askotan bezala, irakurtzea ez zuten ondo ikusten”), Jon Alonso 2 (“Historiaren transgresioaren istorioa da Lisboako Setioaren Historia”), Xabier Mendiguren Elizegi 2 (“Orain inauteriak, esaten da, edo herriko festak!, eta lau egunetan zehar egundoko jai eta erokeriak egingo dituzte askok, lege eta arau guztien transgresioan ari direlakoan, ohartu gabe transgresio hori ere arau bihurturik dagoela, urtearen gainerakoan artaldea arrastotik atera gabe eta otzan-otzan ibil dadin pentsatua, hain zuzen ere”), Iñaki Segurola (“Orduan zer litzateke morboa?: legea hauste hutsaren laineza eta txoro-haizea?, edo, artearen liturgiaren idiolektoan dioten moduan, transgresioa?”), Patxi Iturritegi (“Transgresioaren apostolu bilakatu ziren”), Imanol Unzurrunzaga (“Beraz, egintza okerra, hau da, fruitu debekatua jan zuteneko transgresioa lehendik gaiztoak zirenek egin zuten”), Luis Elberdin (“Fantasia sexualek duten transgresio funtzioa oso garrantzitsua da, arauak gainditu egiten baititugu eta gure benetako desioak betetzen laguntzen baitigute”), Harkaiz Cano (“Transgresioa zentzu guztietan”), Koro Navarro (“Beste transgresio batzuk egin nahi zituen, zein ordea?”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

Geol. arlokoa teknikoegia izan liteke hiztegi honen mailarentzat; Zuz. arloan, berriz, bestelakoak erabiltzen dira (urratu oinarriaren ingurukoak, adib.)

Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Adibide askotan aski izan litezke hauste edo urratze arautuak; oraingoz itxarotea proposatu da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-09-27) Kendu lerroa.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.