Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza sendagiri bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

sendagiri
iz. Sendagileak sinaturiko agiria, gaixo egon den edo lesioren bat izan duen pertsona lanera itzultzeko edo ospitaletik ateratzeko egoeran dela adierazten duena. Atzo goizean jaso zuen sendagiria, gaua ospitalean igaro ondoren. Medikuak sendagiria eman bezain laster, Ezpeletara joan zen.

Aztergaia: senda-agiri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-12-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): senda-agiri 155: Consumer 7 (adib.: “Sinatzen ez badu, osasun zentroko zuzendaritzak erabaki dezake, mediku arduradunak hala irizten badio, senda-agiria nahitaez onarraraziko diola gaixoari, betiere Legeak finkatzen dituen baldintzetan”), Berria 89 (adib.: “Jaroslav Plasil eta Natxo Monreal jokatzeko moduan izango dira, senda-agiria jaso ondoren”), EiTB 59 (adib.: “Medikuen senda-agiria jaso du dagoeneko Dadyk, eta asteburu honetan bertan hasi nahi du aurrelariak taldeari laguntzen”); sendagiri 14: Deia (“Eguenean ebakuntzea egin, zapatu goizen sendagiria jaso eta Lezaman agertu zan eguerdian denporarik galdu barik”), Berria 2 (adib.: “Baina Carlos Arandak atzo jaso zuen sendagiria, eta Aranda-Pandiani bikotea izan da orain arteko aurrelari bikote eraginkorrena“), EiTB 11 (adib.: “Raitala Mendilibarren esanetara egongo da, izan ere, sendagiria eskuratu du”); senda agiri 24: Berria 17 (adib.: “47 urteko emakume bat, eta 16 urteko beste bat dira senda agiria jaso dutenak”), EiTB 7 (adib.: “Gaur goizean jaso du senda agiria atzelari lodosarrak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: sendagiri 14, Berria (adib.: “Bati sendagiria eman diote eta beste hirurek ospitaleratuta jarraitzen dute oraindik”), senda-agiri 51: Berria 49 (adib.: “Bitxia da gaixo honi gertatzen zaiona, larunbatean gaixoen oliadura jaso zuen eta lau egun geroago senda-agiria ematen diote”), Bego Montorio (“sendaturik zegoela eta bere buruari senda-agiria emanda etxera itzul zitekeela erabaki zuen”), Anjel Lertxundi (“Guztiz berritu arte - esan zidan Adak, azazkalak esmalte gorriz margotzen ari zelarik, erietxean senda-agiria eman zidaten egunean”); senda agiri 4, Berria (adib.: “Mohamed Radi gaztea Emara hiriko erietxean senda agiria jaso eta bi egunera hil zen”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: “senda-agiri (sendagiri*)”.

Erdaretako formak

es alta, parte de alta; fr autorisation de reprise du travail: Elhuyar: altako agiri; alta-agiri; Adorez: alta: senda-agiri; día de alta: senda-agiri eguna; parte de alta: senda-agiria; alta hospitalaria: ospitaleko senda-agiria; darse de alta: senda-agiria hartu/jaso; el médico le ha dado el alta: medikuak senda-agiria eman dio; fecha de alta: senda-agiriaren data; Labayru: s.f. autorización médica: alta // Nolaerran: berriz haste.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

lantaldeak ez du formaren grafia erabakitzerik. Badirudi sendagiri litzatekeela egokiena, araututako beste batzuen bidetik (egiaztagiri, ordainagiri), baina bi hitzetan banatua maizago ageri da. Baliteke gaixo-agiri formaren parekoa-edo bilatuz.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; sendagiri forman jasotzekoa da egiaztagiri, ziurtagiri bezala.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.